Zuzenbidezko Estatu Soziala: Tradizio Liberal eta Sozialistak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,28 KB

Zuzenbidezko estatu sozial eta demokratikoa

Tradizio liberala eta sozialista

Tradizio sozialistaren ardatza berdintasun materiala erraztea da, gizaki guztiek baldintza sozial eta ekonomiko berak izan ditzaten defendatzea.

Tradizio liberalaren ezaugarriak

  • Gizarte-jarduera norberaren interesen arabera azaltzen du: lehiakortasuna.
  • Gizabanakoaren askatasuna bermatzea eta askatasun ekonomikoa hedatzea.
  • Jabetza pribatua defendatzen du: lehiakortasuna indartzen du.
  • Estatua eta gizarte zibila bereiztea (gizarte zibila garrantzitsuagoa da).
  • Merkatuak du garrantzia: koordinazio-mekanismo nagusia da.

Tradizio sozialistaren ezaugarriak

  • Gizarte-jarduera elkartasunaren ikuspegitik azaldua: elkarlana.
  • Askatasuna benetan gauzatzeko, berdintasun soziala eta ekonomikoa bermatzea.
  • Jabetza kolektibo mota guztien aldekoa da: elkarlana indartzen du.
  • Gizarte zibila estatuak planifikatzea.
  • Ekonomiaren plangintza publikoa: estatuak merkatua kontrolatzen du.

Merkatuak batzuk beste batzuen alde zapaltzen ditu eta ez ditu hainbat alderdi aintzat hartzen, hala nola, duintasuna eta begirunea. Ondasun ekonomikoen ekoizpen-bideen eta banaketaren kontrola eta jabetza-eskubideek gizartearen ardurapean egon behar dute eta denen onurarako administratu behar dira, gizarte-berdintasuna ziurtatzeko. Estatua ez da askatasunaren bermatzaile hutsa, denen onuraren ordezkari baizik.

Bi sozialismo mota

1. Komunismoa

Karl Marxen ideietan oinarritua eta Leninek jorratua. Estatu liberala klase menderatzailearen zerbitzura dagoen tresna dela dio.

  • Merkatua ezabatzea eta ekoizpen-bideak sozializatzea.
  • Jabetza pribatua ezeztatzea eta klaseen arteko desberdintasuna deuseztatzea.
  • Estatua iraultzaren bidez desegitea.

2. Sozialdemokrazia

Estatuaren esku-hartzearen aldekoa da, baina ez du uste estatuaren oinarri demokratikoak eta liberalak hautsi behar direnik.

  • Merkatua gizarte-beharren mende jartzea.
  • Ekonomia kontrolatzea eta bertan esku hartzea; jabetza pribatua murriztea.
  • Botere politikoa gizartean banatzea, estatu demokratikoa sendotzeko.

Entradas relacionadas: