Zuzenbidearen Oinarrizko Kontzeptuak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 15,48 KB
Zuzenbidea fenomeno kultural bat da, kultura juridikoa sortzen duena. Zeinaren ezaugarriak diren eskubideak eta botere banaketa, printzipio moral batzuekin, berdintasunean eta printzipio moralean oinarrituta. Prozesu historiko bat da zeinen bitartez botere politikoaren oinarri bezala jartzen diren konstituzionalismoa eta konstituzioa. Zuzenbideak ez du errealitatea islatzen, kontrol sozialerako instrumentu bat da, beraz, agintariek (botere politikoa dutenek) egingo dute. Era berean, estatuak dauka zuzenbidearen monopolioa, gizartea dagoen lekuan, gatazka dagoelako eta zuzenbidezko estatuaren esentzia baita.
Lege Proposizioa
Lege proposizioa aurkeztu egiten da kongresuaren edo parlamentu asanblearen aurrean. Oraindik ez da onartua izan, lege bat onartua izateko bi modu daude: lege arruntaren bidez (gehiengo sinplearekin onartzen da) edo lege organikoa bada, gehiengo absolutuak onartu behar du. Gobernuak proposatzen du bakarrik. Orain bai, noiz erabakitzen da lege bat arrunta edo organikoa izan behar duen? Horretarako konstituzioa dago. Legea sortzeko fabrika bat dago eta fabrika horretan organo ezberdinak egiten dute lan.
Mahaia
Mahaia zuzendaritzarako organoak osatzen du. Kongresuan eta senatuan dago. Honek, eguneko gai zerrendak osatzeaz arduratzen da. Kalifikazio lana egiten du ere, lege proposamenetan (lege bat organikoa edo arrunta izango den zehazten du). Modu berean, nork erabakitzen du gehiengo absolutuaren bidez onartu beharko den lege bat? Konstituzioak, baina mahaiak esaten du. Konstituzioa eraldatzeko gehiengo kualifikatua lortu beharko litzateke, lege horren alde 2/3 edo 3/5 (botere judizialaren kontseilu nagusiak).
Erreforma
Erreforma eginda dagoen lege bat aldatzea da. Gauza batzuk beste modu batera jartzea. Ez bakarrik lege bat, erreferentzia egiten diotenak ere. Beraz, horretarako lege asko aztertu behar dira.
Plenoa
Plenoa diputatu guztiak batera biltzen diren organoa da.
Batzordeak
Batzordeak parlamentuan bulegoak dira. Bakoitzean organo diferenteak linea propioekin. Hauek, ofizina txikiak dira. Batzordeetan alderdi politiko gehienak errepresentatuak daude. Hala ere, alderdiek talde parlamentario propioa nahi dute (idazkari propioa, diru propioa, infraestruktura propioa, denbora propioa… dutelako). Gainera, kontuan izan behar da parlamentuan ez dagoela alderdi politikorik, bai talde parlamentarioak. Talde parlamentarioa sortzeko 15 diputatu lortu behar dira. Baina alderdi batzuk talde parlamentariorik gabe geratuko zirenez (nazionalistak) salbuespen bat sartzea erabaki zuten. Politikoki, batzuentzat ona da, baina beste batzuentzat ez. Salbuespenak alderdi nazionalistei mesede egin zien, bost diputatu lortzearekin balio duelako, baina, baldin eta … Aurkezten diren lurraldeetan %15a lortzen badute (presentzia inportantea lurralde propioan) / %5a estatu mailan (5% en el conjunto de la nacion).
Aurrekontuak
Aurrekontuak hurrengo urterako diru banaketaren proiektua da. Ley de presupuestos delakoa, parlamentuak onartu behar du. Hala ere, gobernuaren ekimen partikularra da, gobernuak egiten du proposamena. Aurrekontuak oso inportanteak dira urte osoko agenda politikoa markatzen dutelako. Hau detaiatuta dago eta ministro bakoitzak bere aurreikuspena egiten du. Aurrekontuak, alde edo kontra egiteko modurik indartsuena da. Hala ere, aurrekontuak gainditzeko gehiengo parlamentarioa behar da.
Konstituzio Auzitegiak
Konstituzio auzitegiak ez du zerikusirik botere judizialarekin. Auzitegi Konstituzionalean 12 kide daude. 12 kideek, 15 urte baino gehiagoko prestigio onartua izan behar dute. Antolaketari dagokionez, honela banatuta dago; 4 kongresuak aukeratzen ditu, beste 4 senatuak, 2 Botere Judizialerako Kontseilu Nagusiak eta beste 2 Gobernuak. Magistratuen agintaldia 9 urtekoa denez, Gobernuak edo Legebiltzarrek proposatutako kideen burujabetza babestuta dago nolabait. Gainera, ez dira magistratu guztiak aldi berean aldatzen, hiru urtetik behin Konstituzio Auzitegiko 4 kide berritzen dira. Ez dira magistratu guztiak aldi berean aldatzen ideologiak ez bateratzeko, ez kontaminatzeko. Gainera, magistratuak ezin dira berriro izendatuak izan. Gobernua ahalik eta neutroena izaten saiatu behar da, prestigioa ez galtzeko.
Ohiko Prozedura
Ohiko prozedura lege bat sortzeko, Parlamentuko legezko gehiengoak ganberan egon behar du (diputatu edo senatarien % 50); baina erabakiak hartzerakoan, nahikoa izango da daudenen gehiengo sinplearekin. Lege bat egiteko ekimena: Kongresu zein Senatuari, Gobernuari edota Autonomia Erkidegoko legebiltzarrei dagokie; horiek bi kongresuan aurkeztu behar dute beren proposamena. 2 fase.
Prozedura Berezia
Prozedura berezia zenbait kasutan, lege bat onartzeko prozedura berezia erabiltzen da. Esate baterako: nazioarteko itunak onartzeko; onartuz gero, nazioarteko ituna estatu barneko lege bihurtzen da. Horregatik, ituna onartzeko, Gorte Orokorren (Parlamentuaren) baimena behar da; oro har ganbera biena (EKren 94. art.). Horrek esan nahi du ganberetako batek betoa jar dezakeela eta besteak ezin duela bere kabuz beto hori gainditu, lege arruntekin gertatzen denaren aurka. Horregatik diogu prozedura berezia dela. Nazioarteko itunaren testua ganbera bietatik pasatuko da, lehenengo Kongresutik eta gero Senatutik, eta, Senatuak itunari ezetz esanez gero (BETOA), batzorde misto bat osatuko da ganbera bietako zenbait ordezkarirekin. Batzordetik ateratako testua ganbera biei aurkeztuko zaie eta, biek ala biek testu bera onartu ezean, Kongresuak izango du azken hitza.
Lege Organikoa
Lege organikoa lege mota berezia da, gai jakin batzuk arautzeko nahitaez erabili behar dena. Lege organikoa onartu, aldatu edo indargabetzeko eskakizun bereziak bete behar dira, arautzen dituen gaien garrantzia dela eta. Lege organikoek garatzen dituzte, besteak beste, funtsezko eskubideak eta askatasun publikoak, Autonomia Estatutuak onesten dituztenak. Lege organikoa onartu, aldatu edo indargabetzeko beharrezkoa da egitasmo osoari buruzko amaierako bozketa bat egitea eta bozketa horretan Diputatuen Kongresuko botoen gehiengo absolutua lortzea. Lege organikoa onartzeko gehiengo absolutua behar da, hau da, erdia +1. Lege organikoaren barruan, hezkuntza edo oinarrizko eskubideak daude adibidez. Kasu honetan, bertan daudenen eta ez daudenen botoak kontuan hartzen dira, baita abstentzioak ere. Garrantzi bereziko gaiak dira.
Lege Arruntak
Lege arruntak (beste guztiak). Lege organikoz arautu beharreko gaiak ezin dira lege arrunt baten bidez arautu, eta alderantziz, lege organiko bati espresuki erreserbatu ez zaizkion gai guztiak arautzeko lege arrunt bat egin beharko da. Esan daiteke, beraz, lege-maila duten arauen artean hierarkiarik ez dagoela. Hierarkikoki, lege guztiak berdinak dira. Lege arrunta onartzeko gehiengo sinpleak balio du, hau da, baiezkoa handiagoa izan behar da ezezkoa baino. Kasu honetan ez da kontuan hartzen abstentzioak, soilik bertan daudenen botoak.
Dekretu Legegileak
Dekretu legegileak Gobernuaren ekintza arau-emailea dira. Ekintza horrek sortutako arauek legeen balioa eta indarra dute, Gorte Orokorrek gobernuari emandako esku-ordetza baten bidez. Gobernuak dekretu legegile bat eman dezan, beharrezkoa da Gorte Orokorrek eskuordetze-lege bat sortzea. Lege horretan, Gorte Orokorrek espresuki azalduko dizkiote Gobernuari ematen zaion gaitasunaren nondik norakoak. Beraz, dekretu legegileak eskuordetze-legearen mende geratuko dira, eta lege horren aurkakoak edo Konstituzioaren aurkakoak badira, Konstituzio Auzitegiari konstituzio-aurkakotasuna salatu ahalko zaio. Eskuordetze-legeak bi motakoak izan daitezke: a. Oinarri-legea. Eskuordetzearen helburua bada testu artikulatu bat sortzea, Gorte Orokorrek lege batean adieraziko dituzte erabakirik garrantzitsuenak, eta, ondoren, Gobernuari esango diote oinarri horietatik testu artikulatu bat sortzeko. b. Lege arrunta. Zenbait lege-testu bakar batean bildu nahi izanez gero, eskuordetze-lege bat emango da hori zehazteko.
Lege Dekretua
Lege Dekretua premiazko eta ohiz kanpoko egoeretan, Gobernuak lege-maila duten arauak eman ditzake. Arau horiek probisionalak izango dira, gehienez 30 egunetarako emanak. Salbuespenezkoak direnez, baldintza ugariren pean bakarrik eman daitezke: premiazko eta ezohiko egoera batean (alarma-egoera, setio-egoera, salbuespen-egoera) // oso gai jakinei buruz: Lege Dekretuak ezin ditu Estatuaren oinarrizko erakundeak ukitu, ez eta herritarren funtsezko eskubide eta betebeharrak ere; Autonomia Erkidegoen erregimena, hauteskunde-zuzenbidea eta aurrekontuak ere ezin ditu ukitu. Neurriek erantzun eman behar diote nahitaez azaldutako egoerari // denbora-tarte jakin eta labur baterako.
Konstituzionalismoa
Konstituzionalismoa prozesu historikoa da, zeinaren bitartez kultura juridikoa boterearen teoriaren oinarri bezala jartzen den.
Konstituzioa
Konstituzioa arau multzoa da, kultura juridikoa konkretatzen saiatzen dena.
Kode Penala
Kode penala, berriz, arau bat da zeinetan zein zigor aplikatu daitekeen jasotzen da. Kode penala aldatuz doa. Beraz, kode penala zera da; arau bat hausten denean, zer zigor jartzen zaion pertsona bati esaten duena (arau penalak bakarrik). Kode penalak delituak eta zigorrak zeintzuk diren azaltzen ditu.
Auzitegi Gorena
Auzitegi Gorena auzitegi organo bat da estatu mailan, Espainian. Hau, botere judizialaren organo garrantzitsuena edo gorena da. Egoitza Madrilen du eta agindu guztietan nagusia da, Auzitegi Nazionalaren gainetik. Gainera, Auzitegi Gorena azken ekinaldikoa da kasu guztietan. Bere erabakiak ezin dira helegitea aurkeztu, eskubideak urratzen ez badira. Espainiako erregeak soilik utzi dezake, Auzitegi Goreneko agindu bat baliorik gabe, Konstituzioak barkamen eskubidea ematen diolako. 5 sala daude auzitegi honetan.
Lege Proiektua
Lege proiektua Gobernuak egiten duen proposamen bat da, geroago bozkatuko dena. Lege bat onar dezan baina gobernuak egiten duena. Ministerioak aurreproiektua egingo du. Hau, zerbitzu propioetara bidaltzen da eta batzuetan kontsulta organoei ere. Txosten bat ematen da eta kontsultak Estatu kontseiluari egiten zaizkie. Baita ere Botere Judizialaren Kontseilu Orokorrari egiten zaio kontsulta. Kontsilu fiskalari ere. Hori dena egin eta gero, ministro kontseiluaren aurrean aurkezten da (bertan ministro eta presidente guztiak batzen dira). Hau diskutitu eta guztien artean onartu behar dute. Presidenteak ahots kualifikatua du hemen (berak izendatzen ditu ministroak). Normalean presidente ordeak direnak, ministroak dira ere. Baiezkoa ematea lortzen bada, lege proiektua ateratzen da.
Comision de Empleo
Comision de empleo, batzorde bat da. Lan eremuarekin zerikusia duten proposamen legegile edo erabakiez arduratzen da. Proportzionalki, mini-plenoak dira. Bertan diputatuak ordezkatuta daude (50 diputatu badira; 26-PP, 15-PSOE …). Ondorioz plenora joan eta bozkatu egiten da comision de empleon hartutako erabakia. Hala ere, proposamena mahaiak hartzen du lehen. Aztertu eta kalifikatzen du (hau lege organikoa da, administrazioko legea … eta batera edo bestera bidaltzen du). Batzordeak ponentzia bat bidaltzen du eta hau txikiagoa da, 10 ingurukoa proportzionalki osatua ere. Lan guztia egin eta eztabaidatu ostean txostena batzordeari bidaltzen zaio. Honek aztertu eta txosten berria mahaiari bidaliz. Mahaiak, eguneko gaien zerrendan sartzen du X eguneko plenoan eztabaidatzeko.
Competencia Legislativa Plena
Competencia legislativa plena Comision de empleok competencia legislativa plena delakoa badu, ez du aurretik azaldutako prozesu osoa egin behar ez delako plenora eraman behar. Lege produktua berak ateratzen du, batzordeak (batzordeak eskuduntza totala du legea onartzeko, balio berdinarekin!). Plenoak, arlo batzuetan aukera dauka batzordeei lege produktua enkargatzeko, ondorioz ez da plenotik pasatu behar plenoak berak, bere esku utzi duelako lana.
Emendakinak
Emendakinak talde parlamentarioek proposatzen dituzten aldaketak dira. Hala ere, emendakina onartzeko bozketa egin behar da eta gehiengo sinpleak onartu behar du, gero plenoan aldaketa emana agertzeko.
Mozioa
Mozioa proposamen bat da. Mozioa gobernua kontrolatzeko instrumentu bat da. Hala ere, parlamentuak gobernuaren kontrola egiten du ere, ez ditu bakarrik legeak egiten.
Lege Fernandez – Ley de Seguridad Ciudadana
Ley Fernandez – Ley de seguridad ciudadana lege proiektu bat da zeinen bidez, segurtasun pribatuko poliziak atxilotzeko gai izango dira. Ministro kontseilua, ministroak eta presidentea biltzen diren gela da, bertan ekintza politikoa aurrera eramaten dute. Era berean, ministro kontseilua inguratzen duten ofizinetan estatu idazkariak daude. Hauek gobernu aparatuko kideak dira. Ministro bakoitzak bere zuzendaria du.
Interinoak
Interinoak ez dira funtzionarioak, “a dedo” ematen zaizkie lanpostua baina postu hori ez da haiena.
Administrazioa
Administrazioa kargu gabeko funtzionarioek eta kontratu laboralak dituzten langileak osatzen dute. Administrazioan lan egiten dutenek zuzenean politikariekin egiten dute lan.
Arartekoak
Arartekoak hiritarren kejak hartzeaz arduratzen da. Dena jaso eta bidea ematen dio. Prozedura guztiak txosten batekin bukatzen dira.
Enmienda a la Totalidad
Enmienda a la totalidad alderdiek goitik behera aldatu nahi dute lege proposamena.
Lehentasuna
Lehentasuna presidenteak du lehentasun totala ministroen kontseiluko bozketan, aurreproiektua bihurtzeko edo ez. Berak nahi duenean ministro bat kendu edo aldatu dezake.
Trasfuga
Trasfuga diputatu bat A alderdikoa, B alderdira pasatu daiteke legegintzaldi batean. Hori gertatzen bada eskainu hori ez da alderdiarena, pertsonarena da. Pertsona horren esku dago dimititzea edo besterik gabe alde egitea legegintzaldi baten erdian edo amaieran (Aralar).