Zuzenbidearen Oinarriak eta Lan Harremanak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,26 KB
Zuzenbidearen definizioa
Zuzenbidea: Gizakien arteko bizikidetza arautzeko eta haien arteko gatazkak modu zibilizatuan ebazteko arauen eta printzipioen multzoa da.
Zuzenbidearen adarrak
- Publikoa: Estatua eta banakoen arteko harremanak arautzen ditu.
- Pribatua: Banakoen arteko harremanak arautzen ditu.
- Mixtoa: Zuzenbide publikoaren elementuak ditu, baita pribatuarenak ere.
Botere banaketa
Sistema politiko demokratikoen ezaugarri bereizgarrietako bat da:
- Legegilea: Parlamentua, Kongresua eta Senatua; legeak egitea.
- Betearazlea: Gobernua; legeak bete eta haiek garatzeko arauak ematea.
- Judiziala: Epaileak eta auzitegiak; legeak betetzen direla zaintzea, epaiak eman eta betearaztea.
Lan Zuzenbidea
Enpresa eta langileen arteko banakako harremanak eta kolektiboak, nahiz haien eta estatuaren artekoak arautzen dituzten arauen multzoa da.
Lan harreman arrunten ezaugarriak
- Pertsonala: Langileak berak egin behar du lana; gaixotzen bada, ezin daiteke lagun bat etorri haren ordez.
- Borondatezkoa: Langileak askatasuna dauka lan egiteko edo ez; inork ezin du behartu.
- Besteen kontura: Enpresak bere gain hartzen du arriskua eta enpresak lortzen ditu emaitzak.
- Ordaindua: Egindako lanaren truke.
- Mendetasunezkoa: Langileak enpresaren aginduak eta jarraibideak bete behar ditu.
Oharra: Kanpokoak dira funtzionario publikoak, derrigorrezko lanak, auzolana, familiako lana eta norberarekiko lana.
Lan harreman bereziak
Goi-zuzendaritzako langileak, etxekoak, kirolariak, ikuskizun publikoetako artistak, zamaketariak eta espetxetako presoak.
Zuzenbidearen iturriak
Barnekoak
- Parlamentua: Konstituzioa, lege organikoa, lege arrunta.
- Gobernua: Errege dekretua, ministro agindua.
- Giza eragilea: Hitzarmen kolektiboa.
- Enpresa eta langilea: Lan kontratua.
- Profesionalak: Lan ohitura.
Kanpokoak
- EB: Zuzenbidea, erregelamendua, direktiba, erabakia, gomendioa.
- LANE: Tratatuak eta gomendioak.
- Herrialdeak: Nazioarteko itunak.
Langileen eta enpresen eskubideak
Langileen eskubideak
- Oinarrizkoak: Lan eskubidea, sindikatzeko eskubidea, neurriak hartzea, enpresan parte hartzea.
- Berariazkoak: Jarduteko eskubidea, prestakuntza jasotzea, diskriminaziorik ez egotea, soldata egokia izatea.
Enpresaren betebeharrak
Langileari informazioa ematea, zereginak zehaztea, berdintasuna bermatzea, prebentzioa ezartzea, osasuna zaintzea eta intimitatea babestea.
Langileen betebeharrak
Enpresaren aginduak betetzea, produkzioa hobetzea, lanpostua betetzea eta higiene neurriak jarraitzea.
Enpresaren esku-hartzea
Lan jarduera planifikatzea, aldatzeko ahalmena izatea eta betebeharrak betearaztea.