Zuzenbidea, Demokrazia eta Estatuaren Oinarriak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,44 KB
Zuzenbidearen Oinarriak eta Demokrazia
1) Gizakien arteko harremanak erregulatzeko araudia da. Portaera desegokiak zigortzen ditu eta aginte zuzenbidea haren menpe dago. Hiru baldintzak bete behar dituzte:
- Parlamentuak egin behar ditu legeak.
- GEDU oinarrizko printzipioak errespetatu behar dituzte legeek.
- Erakundeek indarrean dagoen legea bete eta betearazi behar dute.
Berdintasuna eta askatasunezko sistema horri demokrazia deritzo, non herriak hauteskundeen bidez boterea hautatzeko aukera duen.
Parlamentua eta Gobernua
4) Parlamentua: organo legegilea da; berak egin eta onartzen ditu legeak. Parlamentariz osatua dago eta hauek herriak hauteskundeetan hautatzen ditu. Bozketa bidez hartzen ditu erabakiak parlamentuak eta bertan dagoenez oposizioa ere, erabakiak gehiengoz hartzen dira. Parlamentuko gehiengoak hautatzen du Gobernu burua: honek aukeratzen ditu bere ministro eta ordezkariak. Hauen lanari Parlamentuak egiten dio segimendua galdera eta agerpen saioen bidez.
Kontzeptu Garrantzitsuak
5) Sufragioa: herritarrek bozkatzeko duten aukera da. Hauteskundeen bidez herriak bere botoarekin bere ordezkariak aukeratzen dituzte.
Monarkia absolutua: Gobernu burua erregea da eta honek ditu aginte guztiak: legegilea, legeak, lege betearazlea...
Konstituzioa: estatuko lege goren araudia da, beste lege denak honen menpe daude eta herritar denek berau bete behar dute.
Arrazoimena: Platonen garaiko jarrera filosofiarako oinarria da, ordura arte mitoen bidez azaltzen ziren naturako fenomenoak eta geroztik, garunean kontaktua dagoen arrazoia arimak gidatzen du gizakiaren erabaki oro.
Estatuaren Antolaketa eta Boterea
6) Estatua da antolaketa politikoaren eta boterearen egituraren era nagusia.
Boterea jainkoengandik jaso da: Egiptoko faraoiak hezur haragizko jainkoak ziren eta natura menperatzeko botereak zituzten. Bere senideek jarraitzen zuten agintea.
Boterea naturan oinarritzea: Grezian gizakiari jainkoen aurrean autonomia aitortzen zioten. Agintari filosofo jakintsua zen eta errejimena demokrazia. Baina esklaboak bazeuden.
Botere arrazoimena eman: Erdi Aroan, gizabanakoek bere nahita gizarteko bakea lortzeko, estatuari utzi zioten. Batzuk zioten estatua herriaren ordezkari besterik ez zela, orduan estatu abstraktua hasi zen.
Gizartearen Antolaketa: Naturalismoa eta Konbentzionalismoa
7) Naturalista: gizakia gizartean bizitzeko egina dago, familia eta tribua izan dira gizarte antolaketaren lehen osagaiak. Hiria gizabanako berdintasunen elkartea da ahalik eta hobekien bizitzeko. Horrek hiria edo polisa, gizaki berdintsuen artean osatutakoa dela esan nahi du.
Konbentzionala: gizakiek elkarrekin bizitzeko akordio bat egin zuten, nahiz eta gogo asko ez izan segurtasuna eta jabetzak ematen zituen. Bi kontzeptu oinarritzen ditu hitzarmen aldeko filosofia:
- Egoera naturala (instituziorik gabea)
- Egoera zibila (elkartzea legeria eta erakundeetan oinarritzen da).
Teoriak hiru helburu zituen:
- Hiritar kopuru nahikoa erakundeak eta legeak ezartzea erabakitzen duenean sortzen da hitzarmena.
- Estatuaren boterea eta mugak zehaztu.
- Hitzarmena elkarbizitza bermatzeko da eta gatazkak instituzioek konpondu behar dituzte.