Zuzenbide Zibila: Ondasunak, Fruituak eta Eskubide Errealak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,92 KB

1. Gauzen Ezaugarriak eta Sailkapena

1.1 Ondasunak eta Gauzak

  • Ondasunak: Objektu baliodunak, materialak eta gorpuzgabeak barneratzen ditu. Gauza kontzeptua baino handiagoa da.
  • Gauzak: Ondasun ukigarriak eta gorputzezkoak dira.

Trafiko juridikoan, balio duena ez da gauza bera, baizik eta gauza horren gaineko eskubidea.

1.2 Gauzaren Kontzeptua: Gauza Konposatuak eta Bakunak

  • Gauza Konposatuak: Aparatuak edo tramankuluak gauza bakar bat dira. Banatuz gero, piezak ere gauzak dira.
  • Gauza Bakunak: Beren zatiak naturaren ekoizkin dira, ordezkaezinak. Horiek banantzean, gauza independenteak era ditzakete.

1.3 Ondasun Higigarriak eta Higiezinak

Eskuratze-objektu izan daitezkeen gauza guztiak ondasun higigarri edo higiezintzat hartzen dira. Kodearen arabera, ondasun higiezinak balio ekonomiko handiagoa dute (eskaera gehiago).

Finka edo lursaila ondasun higiezin gisa definitzen da, eta gehitzen diren objektuak finka horren zatitzat hartzen dira (era finkoan lotuta dauden gauzak).

Ondasun Higiezinak (Adibideak):

  • Meategiak, zepategiak eta harrobiak.
  • Bizirik edo geldirik dauden urak.
  • Lursailean edo finkan dauden hainbat ondasun higigarri.

Gauza ez diren gainerako ondasunak, ondasun higigarriak dira. Eskuratzeko modukoak dira, eta puntu batetik bestera garraia daitezkeen ondasun guztiak barne hartzen dituzte.

2. Beste Sailkapen Batzuk

  • Kontsumigarriak/Ez-kontsumigarriak: Kontsumitzen diren ondasunak, eta gainerakoak, kontsumitzen ez direnak.
  • Fungibleak/Ez-fungibleak: Haien artean ordezka daitezkeen gauzak (adibidez, billeteak). Ez dute banakotasun zehatzik.

3. Fruituak

3.1 Kontzeptua eta Motak

Gauza batzuek beste batzuk sortzeko edo jariatzeko gaitasuna dute. Ekoizpen horiek juridikoki fruituak dira.

  • Fruitu Naturalak: Lurraren berezko ekoizpenak, animalien kumeak eta gainerako produktuak.
  • Fruitu Industrialak: Onibar batek laborantza edo lanaren ondorioz ematen duen edozein onura mota.
  • Fruitu Zibilak: Eraikuntzen errenta, lurren errentamenduaren prezioa, eta behin betiko edo hil arteko antzerako errenta dirua.

3.2 Fruituak Zintzilik eta Eskuratzea

Landare- eta animalia-fruituak hura sortzen duten gauzari lotuta baldin badaude, fruitu horiek jabearenak dira (zintzilik daude).

Banaketaren bidez eskuratzen da fruitu naturalen eta industrialen jabetza. Fruitu zibilak egunero sortzen edo zor dira.

4. Ondarea

Pertsona batek duen ekonomikoki baloratu daitezkeen eskubide eta betebeharren multzoa da. Pertsona baten ondarea bertan dauden ondasun eta zor guztiek eratzen dute.

Pertsona hiltzen denean, ondarea jaraunspen bilakatzen da (hil berriaren ondasun jaraunsgarriak).

Ondare Gordina / Ondare Garbia (betebehar eta zergak kenduta).

Ondarearen Funtzioak:

  • Oinordetzaren oinarrizko elementua.
  • Ondarearen gain zordunaren erantzukizuna ezartzen da.
  • Subrogazio erreala posibilitatzen da (ondasun batzuk beste batzuengatik aldatzea, euren arteko lotura juridikoa dela eta).

Ondare Motak:

  • Pertsonala.
  • Banandua.
  • Kolektiboa.
  • Helburuzkoa ondarea (titularra oraindik ez duena).

5. Eskubide Errealak eta Jabetza

5.1 Eskubide Errealen Kontzeptua

Gauzaren gainean izan daitezkeen eskubideak dira. Subjektuak gauzaren gainean duen botere zuzen eta esklusiboa adierazten dute.

Eskubide Erreal Mugatuak: Soilki gauza bat edo batzuk mugatuak edo finkatutakoak.

Edukiaren arabera, ezaugarri hauek dituzte:

  • Gozamen-eskubidea.
  • Berme-eskubide errealak.
  • Eskurapen-eskubideak.

5.2 Edukitza (Posesioa)

Gauza bat edukitzeak gauza boterepean izatea esan nahi du, gauzarekin harreman fisiko estua mantenduz. Edukitzaile orok eskubidea du bere edukitzan errespetatua izateko.

Edukitza Elementuak:

  • Elementu fisikoa.
  • Borondatezko elementua.
  • Edukitzailea.
  • Eskubideen edukitza.
  • Edukitza eskuratzea edo galtzea.

Edukitza Efektuak:

  • Titulartasun-presuntzioa.
  • Fede txarreko eta oneko edukitzea.
  • Fruituak eskuratzea.

5.3 Jabetza Eskuratzea

Doktrinak bereizketa hau egiten du:

  1. Jatorrizko Eskuratzea (adibidez, okupazioa eta usukapioa).
  2. Eratorrizko Eskuratzea.

Okupazioa

Berez atzemateko modukoak, jaberik ez duten ondasunak eskuratzea da.

Usukapioa (Preskripzioa)

Preskripzioaren bidez eskuratzen dira jabetza eta gainerako eskubide errealak, legeak ezarritako denbora eta baldintzak betez.

Entradas relacionadas: