Zuzenbide Penalaren Oinarriak: Delituak, Zigorrak eta Printzipioak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,85 KB

Zuzenbide penala zuzenbide publikoaren adar bat da. Delituak eta faltak zehazten ditu, Estatuaren eta gizabanakoaren arteko erlazioak arautzen ditu, eta zigorrak ezartzen ditu. Espainian, lau jurisdikzio mota daude:

  • Zibila: Partikularren arteko erlazioak arautzen ditu. Adibidez: jaiotza, jaraunspena, dibortzioak...
  • Penala: Delituak eta faltak zehazten ditu. Adibidez: lapurreta, erailketa...
  • Administratiboa: Administrazioaren eta herritarren arteko liskarrak konpontzen saiatzen da. Adibidez: Haziendarekin arazoak, auto isunak...
  • Lan eta Gizarte Segurantza: Langileen eta enpresarien arteko harremanak arautzen ditu, eta baita Gizarte Segurantzarekin izan ditzakegun arazoez arduratzen da ere.

Zuzenbide Penalaren Bilakaera Historikoa

Maila goreneko zuzenbide penala da, azkeneko sententzia ematen duelako. Zuzenbide penalak adierazten du Estatuaren zigortzeko boterea. Hasiera batean, ez zegoen sistema penalik, eta mendekuaren bidez zigortzen zen gaizkilea: “begia begi truk eta hortza hortz truk”. Ilustrazioaren garaira arte, akusatua torturatu egiten zuten. Heriotza zigorra oso arrunta zen delitugile handiak zigortzeko. 1774an, liburu bat argitaratu zuten, eta bertan, protesta egiten zen. Erreforma batzuk lortu ziren: berdintasuna legearen aurrean, proportzionaltasun printzipioa, legezkotasun printzipioa eta torturaren debekua.

1948tik aurrera, zigorrik gogorrena betiereko kartzela zigorra izango da. Estatu soziala Bigarren Mundu Gerraren ondoren sortu zen, eta bertan, gizarteari ematen zaizkio bermeak, eta ez gizabanakoari. Helburua berrintegrazioa da.

Zuzenbide Penalaren Printzipioak

Legeak jasotakoa soilik izango da delitua. Legez jasota egon behar du lege organikoan, eta gehiengo absolutuz onartu behar du Kongresuak.

Gizartearentzat onartezinak diren jokabideak soilik izango dira delitu, eta penak egindako delituaren larritasunaren araberakoak izan behar dira. Giza eskubideekin, ondasun juridikoa baloratu behar da:

  1. Bizitza (erailketa)
  2. Askatasuna (bortxaketa)
  3. Jabetza (lapurreta)
  4. Segurtasuna (edanda gidatzea)
  5. Ordena publikoa (manifestazio ilegalak)
  6. Ohorea (gezurrak esatea beste norbaiten inguruan)
  7. Intimitatea (adin txikikoena)

Ondasun horien aurka aritzen garenean, delitu bat egiten ari gara. Gure sistema juridikoaren helburua delitugilea gizarteratzea da. Egileak bere buruaren jabe izan behar du. Erruduntasuna ez da erantzukizuna. Bi erruduntasun mota ezagutzen dira:

  • Doloa: Ezagutza eta nahia. Egileak badaki delitua betetzen ari dela, eta jarraitzen du kaltea sortzen. Adibidez: norbait hiltzea, jakinik delitua dela.
  • Zuhurtziagabekeria: Kaltea nahi gabe egin da. Egileak badaki horrela jarraituz gerta daitekeela, eta aurrera jotzen du. Adibidez: autoa gidatzea 180 km/h-ra.

Prozedura Penalaren Hasiera

Nola hasten da prozedura penal bat? Bi aukera daude:

  • Salaketa: Gertakizuna poliziaren aurrean kontatzean.
  • Kereila: Norbaiten aurka jartzen da, delitu bat egin duelakoan.
Prozesu Penal Baten Alderdiak

Zeintzuk dira prozesu penal baten alderdiak?

  • Fiskala: Legea defendatzen du Estatuaren izenean.
  • Akusazio partikularra: Senideek edo lagunek kontratatutako abokatua, akusazioa aurrera eramateko.
  • Akusazio popularra: Delitua pairatu dutenek aurrera eramaten duten akusazioa burutzen duen abokatua.
  • Estatuko abokatua: Estatuak jartzen duen abokatua.
  • Delitugilearen defentsa: Dirurik ez baduzu, ofiziozko bat ematen dizute, zure defentsan aritzen dena. Pertsona guztiek dute defentsarako eskubidea.

Entradas relacionadas: