Zuzenbide Konstituzionala: Kontzeptu Nagusiak
Enviado por Jony y clasificado en Electricidad y Electrónica
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,49 KB
Ekintza Konstituziogilea
Ekintza konstituziogileari ematen zaion izena da. Ekintza horrek hasiera ematen dio Estatu konstituzionalari. Estatuaren oinarriak adierazten ditu: sistema politikoaren mugak, estatuaren helburuak, estatuaren antolamenduari dagozkion erakunde eta organoak, eta gizartearen prozesu politikoak bideratzeko sistema.
Konstituzioa eta Ordenamendu Juridikoa
Konstituzioak hierarkia-lehentasuna du ordenamenduko beste arauekiko. Konstituzioa baino lehenagoko xedapenak, Konstituzioarekin bat etorri ezean, indarrik gabe geratu ziren Konstituzioa indarrean sartu zenean. Nagusitasun hori babesteko, konstituzionaltasuna kontrolatuko duen sistema bat eratzen da; botere publikoen edozein ekintza Konstituzioaren aurkakoa izanez gero, ekintza hori indargabetu eta Konstituzioa babesteko sistema bat.
Konstituzioa Eraldatzeko Prozedurak
Konstituzioa eraldatzeko zenbat prozedura mota daude? Zerk bereizten ditu?
Prozedura berezia nahitaezkoa da Konstituzio osoa berritu nahi denean. Ezberdintasunak:
- Prozedura bereziak Parlamentuan adostasun maila handiagoa eskatzen du.
- Legebiltzarrak aldaketa onartu ondoren, Konstituzioaren aldaketa hori erreferendum baten bidez sendotu behar da.
Estatu Soziala
Zerk bereizten du Estatu sozial bat?
Konstituzionalismoaren hastapenetatik, konstituzio-testu guztiek antzeko helburu bat bilatu dute: botere publikoa arautzea eta, botere publikoari aurre eginez, herritarren askatasunak babestea. Gizarte batean gertatzen diren harreman ekonomiko horiek arautzea, ordea, ez da duela gutxi arte Konstituzioen helburu izan.
Gobernuaren Araugintza Ahalmena
Gobernuak zein arau mota sortu ditzake?
Dekretu Legegilea eta Lege Dekretua. Hauek lege maila dute, Gobernuak arau hauek berez Parlamentuari dagozkion gaitasunak erabilita sortzen dituelako (egoera berezi batek hala eskatuta edo Parlamentuak berak hala eskatuta). Erregelamenduak (hauek dira normalean sortzen dituenak), legeen mailaren azpitik daude.
Gorte Nagusien Arauak
Nola esaten zaie Gorte Nagusiek sortzen dituzten arauei?
Lege izena ematen zaie Gorte Nagusiek Konstituzioko "Legegintza-prozedura" jarraituz sortzen dituzten arauei. Gorte Nagusien Erregelamenduak ere sortzen dituzte (Senatuarena, Kongresuarena eta Gorte Nagusienak). Hauek lege maila dute, baina ez dira legeak.
Harreman Sozio-ekonomikoen Arauketa Konstituzioan
Konstituzio zaharretan ez ziren harreman sozio-ekonomikoak arautzen, baina beti egon izan da harreman estu bat arauketa konstituzionalaren eta garaiko sistema ekonomikoaren artean. (Bilakaera).
- Konstituzio liberal zaharretan: Norbanakoari besteekin ekonomikoki harremantzeko askatasuna babesten dion eredu baterantz.
- XIX. mende erdialdetik aurrera: krisiari aurre egiteko, estatu interbentzionismoaren sorrera.
- Zuzenbide-estatu sozial eta demokratikoetan: Estatuaren esku-hartzea gizarte eta ekonomia bizitzan sendotuko da, konstituzioetan islatuko da (ez da gobernu aldaketen mende egongo).
Gobernuaren Erregelamenduak: Motak eta Kontrola
Gobernuak egiten dituen erregelamenduak.
Erregelamendua Gobernuak ematen duen xedapen bat da. Bi erregelamendu mota bereizten dira:
- Exekutiboak: zuzenean eta zehazki lege bati atxikitzen zaizkionak eta lege hori garatzea helburu dutenak.
- Independenteak: lege baten betearazlea helburu zuzena ez denean.
Erregelamenduaren kontrola ez dagokio Konstituzio Auzitegiari. Konstituzio Auzitegiak erregelamendu bakan batzuk kontrolatzen ditu. Gobernuak egiten dituen erregelamenduen kontrola Epaitegi eta Auzitegi arruntei dagokie.
Erregelamendu motak: Gobernuaren ahalmen erregelamendugilea Ministroen Kontseiluari dagokio honako kasu honetan: lege-maila duten arauak garatzeko. Erregelamenduak errege-dekretu izena hartzen dute. Ministro-departamentu bakar baten eskumenei buruzko erregelamenduak egitea dagokion ministroaren ardura da. Bide horretatik ematen diren erregelamenduei ministro-ordenak esaten zaie.
Hauteskunde Sistema
Bozken Ponderazioa eta Berdintasuna
Bozken ponderazioek, haztatzeek, bozka-eskubidearen berdintasuna hausten al dute?
Uste da hauteskunde-sistemari buruzko legeak onetsi dituen zuzenketa-irizpide horiek ez dutela bozkatze-berdintasuna oztopatzen.
Oinarrizko Elementuak
Hauteskunde sistemen oinarrizko elementuak zeintzuk dira?
- Aulkien kopurua.
- Hauteskunde-barruti kopurua eta bakoitzari dagokion aulki-kopurua.
- Aulkia lortzeko gutxieneko kopurua.
- Hauteskunde-formula.
Hauteskunde Hesia
Zer da hauteskunde hesia?
Alderdi bateko hautagaiak aulki bat lortzeko barruti baten barruan behar duen botoen gutxieneko kopurua da. Kongresuko aulki bat lortzeko, adibidez, barruti bateko baliozko botoen %3a lortu behar da gutxienez; muga hori, hala ere, Madrilgo eta Bartzelonako probintzietan da soilik aplikagarri, dagozkien aulki kopurua handia delako.
Hauteskunde Formulak
Zer dira hauteskunde-formulak? Zeintzuk ezagutzen dituzu?
Ordezkariak izendatzeko sistema motak dira. Hemen, beste herrialde batzuetan egiten denaren aurka, bozketa edo itzuli bakarra egiten da. Bi sistema mota daude:
- Gehiengo-sistemaren formula: Hauteskunde-barruti batean botoen gehiengoa jasotzen duenak barruti horri dagozkion aulki guztiak lortzen ditu.
- Ordezkaritza proportzionalaren formula: Hauteskunde-barruti bakoitzari dagozkion aulkiak proportzionalki banatzen dira alderdi politikoen artean. Proportzioa, ordea, ezin da zehatza.
Oinarrizko Eskubideak
Oinarrizko eskubideak ordenamendu juridiko bateko eskubiderik garrantzitsuenak dira. Konstituzioak hierarkia-lehentasuna du eta haren babespean daude.
Oinarrizko Eskubideen Mugak
Baina, hori horrela den arren, ez dira absolutuak. Barne- eta kanpo-mugak dituzte:
- Barne-mugak: eskubidearen edukiak inposatutakoak (Konstituzioak egiten duen eskubidearen definizioak markatzen du).
- Kanpo-mugak: beste eskubide legitimo batzuk hasten diren lekuan bukatzen dira.
Babes Tresnak (14-29 Art.)
14-29 artikuluetan jasotako eskubideen babes tresnak.
Bi helegite mota daude:
- Babes judizial arrunta.
- Babes-helegite konstituzionala: auzitegi arruntean babes berezia dute. Auzitegi Konstituzionalean babes-helegite konstituzionala erabiltzen da eskubideak babesteko bide arruntak nahikoa ez direnean.
Babes Tresnak (30-38 Art.)
30-38 artikuluetan jasotako eskubideak...
Babes judizial arrunta dute Auzitegi Arruntean. Aldiz, Auzitegi Konstituzionalean 30. artikuluak besterik ez du babesik, hau da, kontzientzia-eragozpenak.
Babes Tresnak (39-52 Art.)
39-52 artikuluetan jasotako eskubideak...
Garatzen dituen lege bat balego, babes judizial arrunta izango lukete Auzitegi Arruntean. Auzitegi Konstituzionalean ez dute zuzeneko babesik.
Herriaren Defendatzailea (Arartekoa)
Herriaren Defendatzailea zer da? Nori ematen dio zerbitzua?
Herriaren Defendatzaileak Parlamentuari laguntzen dio Oinarrizko Eskubideak babesten. Estatu mailako ardura du, baina haren antzeko erakundeak daude autonomia erkidego batzuetan; Euskadin Arartekoa dago, esaterako. Norbaiten eskakizunez aritzen da, baina ez du Administrazioaren gaineko indar zuzenik. Nahiz eta indar zuzenik ez izan, haien iritzia oso garrantzitsua da estatu demokratikoetan.
Gobernuaren Arauketa Konstituzioan
Gobernua Konstituzioan nola arautzen da zehaztasun handiz? Edozein kasutan, azaldu erantzunaren zergatia.
Konstituzioan ez da zehaztasun handiz arautzen nolakoa izan behar duen Gobernua, ezin baita. Gobernuak botere betearazlea eta gidaritza politikoa ditu, besterik ez. Hortik aurrera, esan bezala, Gobernuak berak zehaztu beharko ditu bere helburuak, lehentasunak, nazioartean norekin dituen harremanak... Konstituzioan Gobernuaren inguruan arautzen dena da nola aukeratzen den eta nola osatzen den.