Zuzenbide eta Enpresa Galderak: BEZ, Kontratuak eta Datuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Derecho
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,79 KB
BEZ: Zergapetutako eta Salbuetsitako Eragiketak
Zergapetuta EZ dauden Eragiketak
- Enpresa ondarearen transmisio osoa
- Doako laginen ematea
- Diru ematea
Salbuetsitako Eragiketak
- Gizarte zerbitzuak
- Osasungintza
- Hezkuntza
- Aseguruak
- Finantza eragiketak
- Etxebizitzen alokairua
- Ondasun higiezinen bigarren transmisioa
- Esportazioak eta erkidego barruko entregak
Zuzenbide eta Enpresa Legearen Oinarriak
Zuzenbidearen iturriak eta hierarkia printzipioa
Zein desberdintasun dago Zuzenbidearen iturrien eta hierarkia printzipioaren artean?
Hierarkia printzipioa zuzenbidea antolatzen duena da; esate baterako, arau batzuek beste batzuek baino gehiago agintzen dute. Zuzenbidearen iturriak, berriz, Ordenamendu Juridikoa osatzen duten arauak dira. Zuzenbide iturri bakoitzak araua nondik datorren eta bere forma/maila juridikoa zein den adierazten digu.
Enpresaren dokumentu publikoak
Zein da enpresa batek dokumentu publikoak izan beharraren arrazoia? Hau da, zergatik dauzka dokumentu publikoak? Zein da helburua?
Enpresak dokumentu publikoak izan behar ditu, legeak hala eskatzen duelako eta bere egintza juridikoak eta ekonomikoak egiaztatu eta babesteko. Dokumentu publikoek egiazkotasuna, gardentasuna eta segurtasun juridikoa bermatzen dute, bai enpresarentzat bai hirugarrenen aurrean (bezeroak, hornitzaileak, administrazioa…).
Datu pertsonalen babesa: Enpresen betebeharrak
Datu pertsonalen babesari dagokionez, zein betebehar dituzte enpresek?
- Interesdunak modu argian informatu behar dira.
- Datuak adierazitako kasuetarako bakarrik erabili daitezke.
- Soilik beharrezkoak diren datuak biltzea.
- Datuak eguneratuta mantentzea.
- Datuak epe mugatu batean gordetzea, hots, beharrezkoa den arte.
- Datuak babestea baimenik gabeko sarbideen aurrean (ezin dira publikatu ezta partekatu).
Kontratu zibil baten ezaugarriak
Zeintzuk dira kontratu zibil baten ezaugarriak? Aipatu eta azaldu guztiak.
Kontratu zibil bat existitzeko ezaugarri hauek eman behar dira:
- Adostasuna: Kontratua adosten dutenen baimena edo onespena.
- Objektua: Edozein gauza/zerbitzu kontratatu daiteke, legezkoa dena eta existitzen dena.
- Kausa (Betebeharra): Kontratuaren arrazoia zehaztu behar da.
- Forma: Idatziz edo ahozkoa izan daiteke.
Jarduteko gaitasuna eta gaitasun juridikoa
Zein da jarduteko gaitasuna eta gaitasun juridikoaren arteko ezberdintasuna?
Gaitasun juridikoa denok daukagu jaiotzen garen momentutik, hau da, eskubide eta betebeharren titularra izateko gaitasuna daukagu. Jarduteko gaitasuna, berriz, 18 urterekin lortzen da, baina kasu berezi batzuk daude lehenago lor daitekeena edo lortu ezin dena.
Kontratu baten baliogabetasuna
Noiz izan daiteke kontratu bat baliogabea? Aipatu kontuan hartzen diren irizpideak eta azaldu bakoitza zer den.
Kontratua deuseza izango da, baldin eta borondatearen deklarazioak akats edo doluren bat badu, edo indarkeria edo intimidazioaren bidez lortu bada.
Kontuan hartzen diren irizpideak:
- Akatsa: Kontratuaren funtsezko elementu bati buruzko ezagutza okerra.
- Doloa: Hitz edo azpijokoen bidez beste alderdia engainatzea.
- Indarkeria: Indar fisiko saihestezinaren erabilera.
- Intimidazioa: Beldurra eragiteko mehatxu larria eta bidegabea.