Zuraren deribatuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 21,78 KB

FABRIKAZIO MATERIALAK

1.MATERIALEN EZAUGARRIAK

JATORRIAREN ARABERA:


Materialak naturalak edo artifizialak izan daitezke, oro har materialak Forma natural batetik datoz (harriak, petrolioa…) horiek lehengaiak dira eta Beraien bidez lortzen ditugu materialak, hainbat método erabiliz.

Material naturalak dira método horien bitartez aldaketa gutxien sufritzen Dituztenak (artilea, marmola, zura…).

Landare edo animalia jatorrikoak dira material berriztagarriak eta eraketa Prozesu geldokoak material berriztaezinak.

Nylona edo tefloia bezalako materialak material sintetikoak dira.

PROPIETATEEN ARABERA:


-Material iraunkorrak/ Material arinak

-Tenperaturari dagokionez iraunkorrak diren materialak

-Material elastikoak/ Material tolesgarriak

-Gardenak/ Opakuak

-Bi dimentsioko materialak: gainazalen propietateak

Materialek propietate fisikoak diuzte, esaterako, dentsitatea, Eroankortasun elektrikoa… Propietate kimikoak ere badituzte, osaera kimikoa, Kristal-egitura…

1.MATERIALEN PROPIETATEAK

MATERIALEN PROPIETATE MEKANIKOAK:


-Gogortasuna

Material batek Beste batek marrarik ez egiteko duen iraunkortasuna.

-Harikortasuna

Material batek Apurtu orduko itxuragabetze handiak onartzeko duen gaitasuna da.

-Hauskortasuna

Aldez aurretik Apur bat itxuragabetua edo itxuragabetu barik apurtzen diren materialen Ezaugarria da.

-Zailtasuna

Deformazio Plastikoen bidez, apurtu gabe energía xurgatu dezaketen materialen ezaugarria, Hauskortasunari kontrajarria.

-Iraunkortasuna Trakzioari

Apurtzeak, kargak oreka-egoeran bidez       aplikatzen direnean sortzen duen indarra Da.

-Elastikotasuna

Itxuragabetzea eragiten duen indarra desagertzean, materialek beraien forma Berreskuratzen dute.

-Nekea

Jarraian Errepikatzen diren eta bakarka materiala hausteko gai ez diren talka eta Tentsioak jasaten dituzten materialak haustean datzan fenomenoa.

PROPIETATE TEKNOLOGIKOAK:


Beharrezkoa da propietate teknologikoak zehaztea, bertan materialen Jokabidea aztertzen delako. Horretarako saio-teknologikoak Egiten dira; toleste-saioak, soldagarritasun-saioak, makinagarritasun-saioak Eta isurgarritasun-saioak.

PROPIETATE EKOLOGIKOAK:


Materialen propietate ekologikoak gero eta gehiago erabiltzen ari dira, Fabrikazio prozesuetan kontuan hartu ez badira ere. Produktuaren bizitza Erabilgarria amaiturikoan, berriro ere produkzio-zirkuitu batean sartu ahal Izateko, horixe da birziklatze prozesua.

MATERIALEN FORMA KOMERTZIALAK

Industrian gehien erabiltzen diren metalak aleazioak dira eta ez metal Bakarrekoak. Aleazio mota bi bereizten dira:

-Burdinazko Aleazioak:

engranajeen fabrikaziorako material birbilak edo ebaketa Angeluzuzeneko profilak eramaten dira merkatura.

Altzairu arruntak, forma luze Eta lauetan daude merkatuan. Produktu luze askok, laminazioaren bidezko konformazio berriak jasaten dituzte, Produktu lauek berriz, eraldaketa batzuk jasaten dituzte xafla bereziak Sortzeko.

-Burdinazkoak ez Diren aleazioak:

Halako aleaziorik gehienak lingote moduan merkaturatzen Dira; gero, lingoteok urtu egiten dira, produktua prestatu ahal izateko.

ZURA

ZURA MATERIALTZAT

MOZKETA:


Gaur egun, mozketaren zatirik handiena makina espzializatuekin egiten da Zerra mekanikoekin. Baina garatzeko diren herrialdeetan, aizkora nahiz Trontza-zerrak erabiltzen dituzte oraindik.

PIEZAKATZEA:


Zuhaitza moztu eta adarra kendu ondoren zuraren zatirik handiena Zerrategira eramaten da. Han azala kendu, trontzatu eta piezakatu egiten da. Gero, sikatzen uzten da. Eragiketa horietan erabakitzen da zuraren etorkizuna. Zerrategiak zur-hondakin ugari sortzen du eta horiek birziklatu egiten dira, Bai erregaitzat eta bai lehengaitzat.

SIKATZEA:


Sikatzea ur berdearen ura murriztean oinarritutako prozesua da. Hau da Murrizte horren helburua:

-Ingurunean aurkituko denaren antzeko ur kantitatea lortzea, Oholen forma egonkortzeko.

-Oholak sikatzean gertatzen diren itxuraldatzeak eta Okertzeak murriztea.

-Onddoen eta intsektuen ondoriozko infekzioak murriztea.

-Iraunkortasuna handitzea.

-
Zura egokitzea lana, akabera eta kolatua Errazteko.

-Garraioaren kostuak murriztea, pisuak Arinduta.

Sikatzea, egiteko bi modu daude:

Aire zabaleko Sikatzeak


Ezin da jakin zenbat denbora beharko duen materialak Sikatzeko, baina sikatze mota honek produktu oso onak ematen ditu.

Labeko Sikatzeak


Bizkortu egiten ditu prozesuaren abiadura eta kontrola Eta hala eta guztiz ere nahiko emaitza onak lortzen dira. Abantaila nagusia Azkartasuna du, baina desabantailatzat jo daiteke instalazioen kostu handia eta Denbora eta tenperatura ondo egokitu ezean, zura alferrik gal daiteke.

ZURAREN DERIBATUAK

TAULAK:


Merkatuan, bi taul mota bereizten dira:

Partikulazko taulak


Txirbildun Aglomeratuak


Txirbil txikiekin einik daude; txirbilok Itsasgarriarekin nahasi eta prentsatu egiten dira.

Malutadunak


Aurrekoen Antzekoak baina partikula handiagoekin. Kola gutxiago behar da eta irunkortasun Handiagoa dute.

Zuntz Orientatuak dituztenak


Gehienetan geruzetan eraikitzen dira eta horietan Malutak modu elektrostatikoan orientaturik daude.

Zuntzezko taulak:

Prentsatuak eta Kolarik gabeak


Zuntzak lurrun beroarekin eusten dira prentsatuan. Ez da Itsasgarririk erabiltzen, baina bai uraren uxagarria.

Prentsarik eta Kolarik gabeak


Isolatzeko soilik erabiltzen diren taula bigunak dira.

Prentsatuak eta Kolatuak


DM izena ematen zaie merkatuan. Erretxina sintetikoren Batekin estalitako zuntzak prentsatuz lortzen dira.

Taula kontratxapatuak:

Txapa finak kolatuz lortzen dira. Material arina Eta oso iraunkorra da eta aplikazio ugari ditu.

Arima trinkoko taulak


Listoidunak


Bata Besteari loturiko listoi trinkoek osatzen dituzte. Gehienetan zurezko laminekin Estaltzen dira bi aldeetan.

Partikuladunak


Listoidunen Antzekoak baina sarriago erabiliak. Partikuladun taularen bat dute barruan eta Kanpoko alde bietatik zurezko laminak dituzte.

ZUR LAMINATUAK:


Listoidun tauletarako printzipio bera erabailtzen dute. Oholtzar trinkoak hartu kurbatu eta kolatu egiten dira. (habeak, arkuak etab. Egiteko)


PAPERA

FABRIKAZIOA:


Zuraren deribatu handienetarikoa, kontsumituriko Kantitatea kontuan hartuz gero, zur-orea da. Bi prozedura daude horretarako:

Prozedura Mekanikoa


Moztu ondoren enborrei azala kentzen zaie bata Bestearekin igurtzita. Azalda kendu eta gero izpitu egiten dira. Ondoren Zuntzak presioan egosi behar dira eta gero, duen ura kentzen zaio. Lorturiko Orea ijezteko makinatik igarotzen da eta horrek gainontzeko guztia ateratzen Du, horrela prest daude manufakturatzeko.

Prozedura Kimikoa:


Enborrei banan-banan kentzen zaie azala, gero makinetako Hortzen bitartez txikitu eta digestorera igarotzen dira. Digestorean Substantzia kimikoak nahasten zaizkie. Ondoren garbitu eta azkenik substantzia Trinkotzaileak erantsi eta papera lortzen da.

PAPER MOTAK:


Paper leundua


Eguneroko Prentsan erabiltzen da eta argazkirik gabeko liburuak inprimatzeko ere bai.

Paper satinatua


Arrabolez prentsaturiko papera da. Paper leun eta distiratsua.

Kartoi mehea


Paper Lodiagoa da.

METALEZKO MATERIALAK

SAILKAPENA

BURDINAZKO MATERIALAK:


Burdina (forjatua), galdaketak, altzairuak eta burdinazko Konglomeratuak.

BURDINAZKOAK EZ DIREN MATERIALAK:


Aleazio astunak


Kobrezkoak, zinkezkoak eta berunezkoak.

Aleazio arinak


Aluminiozkoak Eta titaniozkoak.

Aleazio oso Arinak


Magnesiozkoak eta beriliozkoak.

BURDINA FORJATUA

Burdin oxidoz osaturiko mineraletik sortzen da. Burdina forjatuak ez du Zerikusirik forjaren bidez loturiko piezekin, gauza bat da material zatiari Forma kolpeka emotea eta bestea, materiala forjaren bidez lortzea.

BURDINURTUA

Hasieran urte askotan egur ikatsa erabiltzen zen, baina Abraham Darby-ri Kokea erabiltzea bururatu zitzaionetik kokea erabiltzen da burdinurtua Lortzeko.

PUDELAKETA

Labean sobera dagoen karbonoa erretzeko prozesu bat da. Materiala gero eta Trinkoagoa bihurtzen da eta totxotan ebaki behar izate da solidotu baino lehen. Sortzen den material horri altzairua esaten zaio.

BESSEMER BIHURGAILUA

Bihurgailu hori ontzi kulunkaria haundia zen eta aireztapen hodia zuen Barruko aldean. Urturiko materiala kargatu ondoren hodi horretatik Aire-korrentea sartzen zen. Karbonoa pudelaketan baino askoz errezago erretzen Zen.

MARTIN-SIEMENS PROZEDURA

Birsorkuntzako gas labea da eta gasen errekuntza Tenperatura oso altuetan egiteko aukera ematen du. Tenperatu altuei horrei Esker, altzairua txatarretik lortu zen Lehenengoz.

Ikasi liburuko 94-95-96

SIDERURGIA (GALDAKETAK)

Galdaketa Arruntak


Grisak (grafito asko dute) eta zuriak (zementita dute).

Galdaketa Aleatuak


Ni, Cr, Va, Al etab. Bezalako elementuak gehitzen zaizkienenan.

Galdaketa Bereziak


Tratamendu bereziren bat egiten zaienean.

ALTZAIRUAK

Karbonoa % 0,03 eta % 1,76 bitartean duten aleazioak dira.

ALTZAIRUEN SAILKAPENAK

Altzairu Arruntak


Burdinaz eta karbonoz osaturik daude.

Altzairu Aleatuak


Altzairu arruntetatik lortzen dira.

ALEAZIO ASTUNAK

KOBREA:


Kobrea egoera askean dago, ondo eusten dio korrosiori, arikortasun handia Dauka eta erraz aleatzeko modukoa da. Kobreari naturan egoera puruan dagoenean, Kobre natiboa esaten zaio eta mineral oxidatuetan egoten da.

BRONTZEAK:


Kobrearen eta eztainuaren arteko aleazioa da. Bi kategoria daude:

Brontze Arruntak


Eztainu kantitatea %5-%30 bitarteko da. Eztainu Kantitatea zenbat eta handiagoa izan orduan eta gogorragoa da.

Brontze Bereziak


Beste elementu aleatzaile batzuk gehitzetik datoz, adibidez, fosforodun Eta siliziodun brontzeak.

LETOIAK:


Kobrezko eta zinkezko aleazioak dira. Bi mota daude:

Letoi arruntak


Torlojuak eta Era guztietako tresnak fabrikatzeko erabiltzen dira.

Letoi bereziak


Itsasontzien Helizeak fabrikatzeko erabiltzen dira.

KUPROALUMINIOA

Kobrezko eta aluminiozko aleazioak dira. Iraunkortasun handia diete Trakzioari eta korrosioari eta zailtasun handikoak dira.

KUPRONIKELA

Kobrezko eta nikelezko aleazioak dira. Txanponak egiteko erabiltzen dira Gehienbat.

ALPAKA

Kobre, nikel, zink eta eztainuzko aleazioak dira. Mahiko tresnak, Apaingarriak etab. Egiteko erabiltzen dira.

ALEAZIO ARINAK

ALUMINIOA:


Zilar kolore argikoa da eta ondo eusten dio oxidazioari. Gainera, oso arina Beroaren nahiz elektrizitatearen eroalea eta mekanizatzeko erraza da. Bere Mineral nagusia bauxita da.

ALEAZIO OSO ARINAK

Magnesiozko aleazioak dira ezagunenak. Egoera puroan, magnesioa material Distiratsu eta arina da. Izan ere, aleazio hauek zailtasun eta iraunkortasun Handikoak dira, hortaz, berebizikoak  Dira industria aeroespazialerako.

PLASTIKOAK

SINTESIKO POLIMEROAK

Oraingo plastikorik gehienak, sintesiaren bidez sorturiko polimeoretan Oinarrituta daude. Horren arabera multzo hauek ditugu:

Termoplastikoak


Beroarekin moldeatzeko moduko substantziak dira, berotzen ez dute aldaketa Kimikorik izaten eta hozten direnean egoera solidoa berreskuratzen dute euren Egitura aldatu barik.

Termoegonkorrak


Beroarekin moldeatzeko moduko substantziak dira, aldaketa kimikoa izaten Dute berotzean, beraz, hoztu eta solidotzen direnean forma horrexekin geratzen Dira.

Elastomeroak


Substantzia Elastikoak dira, itxuragabetu eta berriz bere formara bueltatzeko gaitasun Handia dute.

PLASTIKOEN APLIKAZIOAK

Plastikoek pisu arina dute, euren osaera-prozesuak merkeak dira eta Egonkortasun kimiko handia dute. Nahiko kostu txikia dute batez ere, energia Gutxi behar delako lehengaitzat lortzeko.

Plastikoen ezaugarri bereziak direla eta oso elementu interesgarriak dira, Material mistoak fabrikatzeko. Adb: plastikoa+beira=segurtasun-beira, Plastikoa+ehuna=tapizeriako materiala.

BIRZIKLAPENA

Plastikoak suntsiezinak dira, usteltze eta korrosio prozesuen bidez. Horregatik dira plastikoak mende honetako kutsagarri handienetarikoak.

Hau konpontzeko:

-Biodegradagarriak ez diren produko gero eta gutxiago Erabili behar da eta ondo kontralatu behar dira euren aplikazioak.

-Birziklatze teknikak prestatu behar dira; teknika horiek Etorkisun handia dute plastikuen kasuan.

BIRZIKLATZE MOTAK:


Erraustea


Plastikoak Lortzeko, lehengai-iturri nagusienetarikoa petroleoa denez, plastikoak Petroleoa ustiatuatzeko prozesuaren bitarteko etapatzat har daitezke eta Horrela prozesu hori euren errekuntzarekin amaitzen da.

Suspertzea


Plastiko Beraren hondakin erabilien kantitate nahiko handia bilduz gero, hori Produkzio-katean sar daiteke berriro, zenbait bide erabilita. Horrela, Poliuretanoaren bitsak jatorrizko osagaietan deskonposa daitezke, hidrolisi Izeneko prozeduraren bitartez.

Pirolisia


Tratamendu Horretan 400-800 gradu C, bitarteko tenperaturan berotzen dira, oxigenorik Gabe. Horrela, hainbat plastiko eta berrerabiltzeko aukera ematen duten Produktuak lor daitezke.

EHUNAK

EHUN-ZUNTZAK ETA ZUNTZ MINERALAK

EHUN-ZUNTZAK:


Hauek dira bere ezaugarriak:

-Hari formakoak dira

-Elastikoak dira eta korapilatzeko joera Dute

-Hariak eta ehunak sortzeko aukera Teknikoa eskaintzen dute

Jatorriaren arabera:

Mineralak:


Zuntz optikoa, Beira-zuntza, metal-zuntza…

Landareak:


lihoa, Kalamua, kotoia…

Animalienak:


artilea, zeta Eta larrua.

EHUN-ZUNTZEN PROPIETATEAK:


Zuntzak oinarrizko unitateak dira hariak eta ehunak fabrikatzeko; zuntzekin Fabrikaturiko produktuen propietateak zuntzen tamainaren araberakoak dira. Zuntz naturalen kalitatea mehetasunak ezartzen du; eta mehetasun hori mikretan Neurtzen da.

ZUNTZ MINERALAK:


Beira-zuntza


Zuntz erregaitza Da, eta oso egokia, beraz, sute-arriskutsua duten lekuetarako. Gainera, Propietate isolatzaile onak ditu, horregatik erabiltzen da lodiera askotako Panelak fabrikatzeko.

Zuntz-optikoak


Zuntz-optikoak Siliziotik ateratzen dira; halako zuntzak material bakoitzak, bere Errefrakzio-indizearen arabera, argia modu batera desbideratzen duela aintzat Hartzean ooinarritzen dira.

Metal-zuntzak


Urrezko eta Zilarrezko hariak mende askotatik hona erabiltzen dira ehunak apaintzeko. Hamarkada batzuetatik hona, altzairuzko, kobrezko edo aluminiozko zuntzak Erabiltzen dira hainbat gauzatarako.

Amiantoa


Amiantoa edo Asbestoa industrian eta eraikuntzan erabilera handia izan duen zuntz-
Minerala Da. Isolatzaile termiko eta elektriko ona baita. Amiantozko zuntzak guztiz Kantzerigenoak direla eta hainbat herrialdetan debekaturik dago erabiltzea.

LANDAREEN ZUNTZAK

Lihoa


Gizakiak Erabilitako landare-zuntzik zaharrenetarikoa da. Egipton, orain dela 4000 urte Baino gehiago, momiak lihozko ehunekin estaltzen ziren. Lore urdinak dituen Landare batetik lortzen da.

Kalamua


Lihoa bezala Zaharra da erabileraren aldetik, baina ezin da berarekin lehiatu kalitatean. Zuntza kanaberatik ateratzen da; kanabera aire zabalean utzi eta gero uretan Sartzen da. Zuntzik luzeenak egieko erabiltzen da (sokak, kordak, zakuak, alfonbrak…)

Jutea


Ezkien familiako Landare batetik dator, ez dio ondo eusten eguzki argiari, apurkorra da eta Erraz urratzen da. Baina zuntzik merkeena da.

Kotoia


Gehien Erabiltzen den zuntza da eta propietate onak ditu: iraunkortasuna, kostu Txikia, garbitzeko erraztasuna eta erosotasuna.

ANIMALIEN ZUNTZAK

Zeta


Zeta Tximeletatik datorren zuntza da. Zetaren propietaterik aipagarrienak; estetika Eta erosotasuna dira. Ezin da eguzkiaren argitan utzieta ezta ere luzatu gero Ez baitu lehengo luzera berreskuratzen.

Artilea


Hari eta ehun Bihurturiko lehen zuntzetakoa izan da. Ardiaren iletik dator eta edozein Formatara egokitu daiteke. Gainera ur lurrindua xurgatzeko gaitasuna du, Atsegina da ukitzeko eta ez da erretzen.

Larrua


Ez da besteen Modukoa ez dagoelako harizpiz osatuta. Hala ere, larrua azalaren zuntz Naturalek osatzen dute. Animalia batzuen azaletik lortzen da eta ontze-prozesu Baten bitartez iraunkortasuna eta malgutasuna lortzen ditu.

ZUNTZ ARTIFIZIALAK

Rayona


Zeta imitatzeko Ahaleginean lorturiko lehenengo zuntz artifiziala izan da. Oso xurgatzaileak, Leunak, erosoak eta merkeak dira. Jantzietarako, etxerako ehunetarako etab. Erabiltzen dira.

Azetatoa


Merkatuan Sarturiko lehen zuntz termoplastikoa (beroaren eraginpean forma aldatzen duena) Izan zen. Eta Horrek ondorio batzuk ekarri zituen horregatik hasi ziren fabrikatzen beroari Iraunkortasun handiagoa zuten zuntz gehiago.

ZUNTZ SINTETIKOAK

Nylona


Prozedura kimikoen biez lorturiko Lehenengo zuntz artifiziala izan zen, eta hortik datorkio zuntz sintetiko Izena.

Poliester-zuntzak


Zuntz sintetiko hedatuenak Dira. Izan ere ez dira erraz zimurtzen, iraunkortasun handia diote eguzkiari Eta estetika onekoak dira.

Beste zuntz batzuk


Adibidez: zuntz akrilitrikoak, Binilo-zuntza, kautxua, Lycra edo Gore-Texa.

MATERIAL ZERAMIKOAK

EZAUGARRIAK

Bere Ezaugarriak hauek dira: gogortasuna, apurkorrak eta zurrunak direla.Material Zeramikoek egitura komuna dute eta osagaietako bat aglomeratzailea da.

BEIRAK

Material Zeramikoak dira, gehienetan gardenak edo zehargarriak eta silikatozko disoluzio Solidoz osaturik daude.

Beira Lauzko lamina handiak euren solidotzea erraztuz fabrikatzen dira, eztainu Urtuzko ohontzeetan flotatzen duten bitartean. Oraindik ere, beirazko elementu Asko artisautzako teknikak erabiliz fabrikatu arren, ontzien Industria-produkzioa automatikoa izaten da.

ZEMENTUA

APLIKAZIOAK:


Zementua Hareaz, legarrez eta urez nahasita, hormigoia Sortzen da. Hormigoia, ingenieritza zibil osoaren oinarrizko materiala da. Aglomeratzailetzat, urarekin eta harearekin hainbat proportziotan masa eratuz, Teilak, hustubideko hodiak, erretenak… egin daitezke.

Zementuaren Fabrikazio-prozesua masari hezetasuna ematean eta hartu arte itxarotean Oinarritzen da. Zenbaitetan, beraren balditza mekanikoak hobetzeko zentrifugatu Egiten da.

Zurezko Edo metalezko moldeetan sartuta, eta 28 egun igarotakoan bertatik atera Ondoren, elementu asko eta asko fabrikatzeko aukera ematen du.

Entradas relacionadas: