Zubereraren Ezaugarri Nagusiak: Fonologia, Morfologia eta Lexikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,15 KB
Zuberotarren azentua eta salbuespenak
Zuberotarren azentua oso markatua da. Paroxitonoak diren hitzak badaude (adibidez, méndi), non azentua azken-aurreko silaban daramaten. Bestalde, kontrakzioaren alde egin dezakete. Salbuespen kasuak erderatik eratorritako -aú bukaera duten hitzak dira; azken hauek ere azken silaban daramate azentua.
Frantsesezko "e mutua" zubereraz
-e mutuaz amaitzen diren hitzek -a partikula eramaten dute.
Zubererak ba al du azpieuskalkirik?
Ez, hasiera batean bi azpieuskalki zeudela esaten zen: mendialdekoa eta ordokikoa. Baina Koldo Zuazok zioenez, hauek ezin zirela azpieuskalki gisa deitu.
Zubereraren ezaugarri linguistikoak
1. "Harrien emaitean"
Bi aldaketa daude: Alde batetik, aldaketa morfologikoa: osagarri zuzena egiteko jabego genitiboa erabili da. Bestetik, aditzaren kasuan, aspektu burutua egiteko -en atzizkia erabiltzen da.
2. "Ützüli"
Bi aldaketa fonologiko daude. Bokalen kasuan, bi bokal-txandakatze gertatu dira: i > ü eta u > ü.
3. "Baratzealat"
Aldaketa morfologikoa. Deklinabidearen kasuan, -lat atzizkia ezartzen da -a partikularen atzean, adlatiboa osatzeko.
4. "Herrixkot"
Aldaketa morfologikoa. Atzizkien kasuan, atzizki txikitzaile bat ezarri da: -xkot.
5. "Nunko"
Aldaketa fonologikoak. Batetik, bokalen kasuan, o > u diptongo-txandakatze bat gertatu da n sudurkariaren eraginaren ondorioz. Bestetik, kontsonanteen kasuan, g ahosduna k ahoskabe bihurtu da (herskaria).
6. "Laguner"
Aldaketa morfologikoa. Deklinabidearen kasuan, datibo plurala osatzeko -er atzizkia erabiltzen da.
7. "Laburarisa"
Aldaketa morfologikoa. Atzizkiaren kasuan, zuberotarrek femeninoa adierazteko -sa atzizkia erabiltzen dute.
Zubereraren lexikoa
- Askazi: ahaide.
- Bedetzi: mediku.
- Biga: bi.
- Borthü: mendi.
- Ebi: euri.
- Ekhi: eguzki.
- Elhestatü: hitz egin.
- Erran: esan.
- Haboro: gehiago.
- Koblakari: bertsolari.
- Kosi: lehengusu.
- Lili: lore.
- Manex: lapurtarra edo baxenabartarra.
- Pikarrai: biluzik.
- Piyu: uso.
- Prefosta: jakina, noski.
- Ihur: inor.
- Tanta: izeba.
- Thü: txistu, txu.
- Txistüli: eltxo.
- Ühaitz: ibai.
Zubereraren adibide gehigarriak
1. "Tolosarik etorri da"
Aldaketa morfologikoa da: deklinabidearen kasuan, ablatiboan (nondik), -rik atzizkia jartzen dute.
2. "Pastuala" (Pastorala)
Bi aldaketa fonologiko daude. L albokariaren aurretik, bokalen kasuan bokal-txandakatzea dago (u > a), eta horretaz gain, kontsonanteen kasuan, dardarkaria galtzeko joera.
3. "Oihan"
Aldaketa fonologikoa. Kontsonantearen kasuan, hasperena dago diptongo eta bokal artean.
4. "Ikhusi"
Aldaketa fonologikoa da: herskari ahoskabe hasperenduna dago.
5. "Biziklet erosi dut"
Aldaketa morfologikoa da: deklinabidearen kasuan, hitzak artikulua kentzeko joera dago (Biziklet > Bizikleta).
6. "Itsasúk" (Itsasoak)
Aldaketa fonologikoa. Hiato-laburtzea (oa > u) laburtzearen ondorioz, azentua azken silaban dago.
7. "Koblakakisa"
Aldaketa lexikoa: bertsolaria. Bestetik, aldaketa morfologikoa: -sa atzizkia femeninoa adierazteko.
8. "Aitorri gustatu zen"
Aldaketa sintaktikoa: datiboaren komunztadura falta.
9. "Amonen ikustera joan da"
Aldaketa sintaktikoa: aditzaren osagarri zuzena jabego genitiboan jarri da.