Zoriontasuna eta Jakituria: Agustinen Ikuspegia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,53 KB

Laburpena

Batzuek uste dute zoriontasuna nahi bezala bizitzearen ondorio dela. Hala ere, pentsamendu hori okerra izan daiteke, komenigarria edo egokia dena alde batera uzten bada.

Disertazioa

Zoriontasunari buruzko eztabaidak historian zehar gertatu dira. Izan ere, zoriontasuna lortzea betidanik izan da gizakion funtsezko asmoa.

Hala, Erdi Arorako trantsizioan (zehazki Erromatar Inperioaren amaieran, Helenismoan) zoriontasunari buruzko auziak nagusitu ziren. Testuinguru honetan, kezka nagusia antolakuntza politiko eta sozialetik gizabanako bakoitzaren ongizatera igaro zen.

Hala ere, Agustinek zoriontasunari buruzko ikuspegi berria zabaltzen du. Ikuspegi kristaua (Platonen ideietan oinarritua, neurri batean) jarraituz, Agustinen arabera, zoriontasuna ez da norberak nahi duena egitea, baizik eta norberari komeni zaiona egitea; alegia, ondasun iraunkorra lortzea, eta horrek Jainkoa edukitzea edo Jainkoaz jabetzea esan nahi du. Zentzu horretan, zoriontasuna giza borondate zuzenarekin lotuta dago (ez hainbeste ezagutzarekin), hain zuzen ere, Jainkoarekiko harremana eta fedea izatearekin, etengabeko ziurtasuna eta salbamen pertsonala lortzeko.

Auzi honi buruz beste ikuspegi batzuk egon dira historian zehar (Antzinaroan, Erdi Aroan eta Modernitatean). Adibidez, Tomas Akinokoa. Honek, neurri batean, bat egiten du Agustinekin, zoriontasuna eta jakituria Jainkoarekin erlazionatzen baititu. Baina Tomasek ez du uste Jainkoaren bilaketa pertsonala beharrezkoa denik; berak uste du Elizaren doktrinan bakarrik aurki dezakegula, komunitatean harremana izan dezakegula. Beraz, Tomasen alde dago, baina neurri batean bakarrik onartuko luke.

Bestalde, Agustinen kontrako ikuspegiak egon dira historian zehar; adibidez, Sofistak. Hauek guztiz kontra zeuden, ateoak baitziren, hau da, ez zuten Jainkoarengan sinesten. Sofistek zioten gizaki boteretsuek Jainkoaren papera egiten dutela, eta horrela jendea lasaitu eta bideratu dezaketela. Modu honetan, garaipena eta zoriontasuna lortzen zituzten.

Gaur egun, zoriontasunaren ideia aldatu egin da Agustinen perspektibarekin alderatuta. Alde batetik, materialismoa, ospea eta arrakasta gero eta ohikoagoak dira; gizakiak kontsumistak bihurtu gara, zoriontasuna bilatzeko nahian. Hala ere, Agustinek garrantzia ematen zion Jainkoaren maitasunari; gaur egun, ordea, familia-harremanetan edo maitasun-harremanetan bilatzen da zoriontasuna.

Amaitzeko, zoriontasuna lortzeko, norberaren ikuspegitik, modu batean edo bestean bideratu daiteke. Batzuek Agustinen pentsamendua izan dezakete, Jainkoarekin harreman intimoan zoriontasuna aurkituz, edo beste batzuek Sofisten antzera aurki dezakete. Beraz, Agustinen ikuspegia batzuentzat benetako zoriontasuna da, baina, horra heltzeko, gure barruan daukagun desioa asebetetzen lortu behar dugu.

Laburpena (II)

Akademikoek etengabe bilatzen dute egia, baina ezin dute aurkitu. Horren ondorioz, ez dira zoriontsuak, eta ez dira benetan jakintsuak ere, nahiz eta horretarako ahalegina egin.

Disertazioa (II)

Zoriontasunari buruzko eztabaidak historian zehar gertatu dira. Izan ere, zoriontasuna lortzea betidanik izan da gizakion funtsezko asmoa.

Hala, Erdi Arorako trantsizioan (zehazki Erromatar Inperioaren amaieran, Helenismoan) zoriontasunari buruzko auziak nagusitu ziren. Testuinguru honetan, kezka nagusia antolakuntza politiko eta sozialetik gizabanako bakoitzaren ongizatera igaro zen. Hala ere, Agustinek zoriontasunari buruzko ikuspegi berria zabaltzen du. Ikuspegi kristauaren arabera (Platonen ideietan oinarritua, neurri batean), zoriontasuna ez da norberak nahi duena egitea, baizik eta norberari komeni zaiona egitea; alegia, ondasun iraunkorra lortzea, eta horrek Jainkoa edukitzea edo Jainkoaz jabetzea esan nahi du. Zentzu horretan, benetako egia jakituria da (ez episteme), eta hori aurkitu behar dugu. Filosofia ez-kristaua ezin da ulertu; izan ere, lehenengo sinetsi (fedea) behar dugu, eta ondoren ulertuko dugu (ezagutza).

Auzi honi buruz beste ikuspegi batzuk egon dira historian zehar (Antzinaroan, Erdi Aroan eta Modernitatean). Adibidez, Sofistak. Hauek, neurri batean, bat zetozen Agustinekin; izan ere, Sofistek uste zuten jakituria ez zela benetako zoriontasuna, baina boterearekin helburu horretara hel zitezkeela. Hori dela eta, Agustinek adierazten du zoriontasunera heltzeko egia absolutuaren bilaketa egin behar dela; pentsamendu hau bat egiten du Sofistenarekin. Kontuan izan behar dugu hauek ateoak zirela, eta hori kontraesanean dago Agustinen iritziarekin.

Bestalde, kontrako ikuspegiak aurkitzen ditugu, hala nola, Sokrates. Honek guztiz kontra zegoen Agustinekin, zoriontasuna egia eta izatea delako. Berak jakituria defendatzen zuen, eta ezagutza unibertsal batera heltzeko, eztabaidak egiten zituen Agoran, praktikan jarriz. Horrela, komunitatean egia aurkitzen zen. Beraz, hau kontuan izanda, esan dezakegu Sokrates guztiz kontra zegoela Agustinekin.

Gaur egun, zoriontasunaren eta ezagutzaren arteko desberdintasunak daude. Alde batetik, teknologiarekin, ezagutza edozein lekutan edo momentutan eskura dezakezu, baina horrek ez dizu zoriontasuna bermatzen. Horrek esan nahi du, nahiz eta nahi dugun ezagutza izan, ezin dugula guztiz zoriontsuak izan. Beraz, horrek Agustinen pentsamendua berresten du.

Amaitzeko, Agustinen pentsamendua zoriontsu izateko aukera bat izan daiteke, baina ez dugu zertan zoriontasuna erlijioan edo ezagutzan aurkitu behar. Harremanetan edo gure desioetan aurkitzea posible da. Beraz, fedeak zoriontasuna eman dezake, baina tarteko bideek funtzio bera izan dezakete.

Entradas relacionadas: