ZOR EZ DIREN SARREREN ITZULKETA

Enviado por Chuletator online y clasificado en Derecho

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,87 KB

IKASGAIA: ZOR EZ DIREN SARREREN ITZULKETA

TLO-ko 221. Artikuluan arautzen da eta Berrikuspen Erreglamendu Orokorrean garatzen da, zehazki, 14-20 artikulu bitartean.

Egin behar ez zen sarrera baten itzulketen eskubidea prozedura berezi batean dago errekonozitzea, zehazki, TLO-ko 221.1. artikuluan aipatzen delarik. Zentzu hertsian itzulketa prozedura da. Hemen aipatzen diren kasuak hauek dira: a)Zerga zorrak edo zigorrak bi aldiz ordaindu direnean.b)Ordaindutako zenbatekoa handiagoa izan denean. Administrazio egintza bat, normalean likidazio bat edo autolikidazio bat dela eta, handiagoa denean ordaindu beharrekoa baino.

c)Zerga zorren edo zigorren zenbatekoa preskripzio epea bukatu ondoren ordaindu direnean. Delitua dela eta borondatezko erregularizazioan, TLO-ko 252. artikuluaren arabera egindakoa, honen arabera emandako zenbatekoak ez dira itzuliko. Hau ematen da delitu fiskalaren kasuan. Zehazki, zorra likidatzeko lau urteko epea pasa denean baina akzio penala oraindik preskribatzen ez denean (demagun eginiko delitua preskibatzeko epea bost urtekoa dela. Kasu honetan likidatzeko epea preskribatzen da, lau urtere, baina, eginiko delitua oraindik ez). Kasu honetan ezin da bide administratiboan eskatu zorra, Zigor Kodeko 305.4. artikuluaren arabera, kasu honetan ezin izango baita itzulketa eskatu.

d)Tributu araudiak horrela ezarritako kasuetan.

Kasu hauetan errakuntza gertatzen da ordainketan edo sartu beharreko zenbatekoan edo preskribatuta dago. Kasu hauek zor ez diren sarrera itzulketaren kasuak dira, zentzu hertsian ulertuta. Berrikuspen Erreglamendu Orokorrean (17-19. art) garatzen da prozedura. Hau, ofizioz edo subjektuaren eskariz hasi diateke. Azken kasuetan, eskaeran justifikatu egin beharko du egin behar ez zen sarrea bat egin zela, itzulketa egiteko bidea eta baita ere, konpentsazioa.

Kasu hauetaz aparte, itzulketa eskubidea sor daiteke beste prozeduren ebazpen batetik. Adibidez, likidazio bat deuseztatu delako. Erreglamenduko 15. artikuluan biltzen dira itzulketa lortzeko eskubidea errekonozitzeko kasuak:

a)TLO-ko 221. artikuluan ezarritako prozedimendua.

b)Berrikuspen prozedura berezi batean.

c)Helegite administratiboa erabakitzen duen ebazpen bate do epai judicial bat, beti ere, irmoak badira.

d)Autolikidazio baten zuzenketa eskatzeko prozedura batetik.

e)Tributu araudian ezarritako beste prozedura bat.

Itzulketa eskubidearen edukia, Erreglamenduaren 16. Artikuluaren arabera, itzuli beharrekoa zer den zehaztea da. Hala nola, sartu zen zenbatekoa, ordaindutako kostuak sarrera premiamendu prozeduran egin bazen eta, berandutza korrituak (berandutza interesak).

Badaude itzulketatik salbuetsita dauden kasu batzuk: TLO-ko 221.1. artikuluan ezarritako kasuetan, prozedura ezin da erabili sarrera egin zenean egintza administratibo baten ondorioz eta egintza hau irmoa denan. Egintza administratiboa ez bada epean aurkaratzen irmoa bihurtzen da eta, baliozkoa dela presumitzen da. Kasu honetan, berrikuspen prozedura berezia erabili daiteke (deuseztasuna, errebokazioa edo errakuntza zuzenketa eskatzeko asmotan).

TLO-ko 221.1. artikuluak ezarritako prozedura ezin da erabili sarrera autolikidazio baten ondorio bada. Kasu honetan, administrazioari autolikidazioaren zuzenketa eskatu behar zaio.



Entradas relacionadas:

Etiquetas:
TLO HTML itzulketa