Zizeronen Oratoria: Erromatar Prosa Klasikoaren Gailurra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,47 KB

1. Oratoria

Oratoriak Zizeronekin bere gailurrik gorena lortu zuen. Hitzaren bidez limurtzeko artea bezala ulertzen da oratoria. Genero literario hau, Errepublika garaian, ugari agertu zen, bi modutan:

  • Irakurtzen eta idazten ez zekien herriarengan eragin handia zuen. Hizlari onak arma politiko erraldoia zuen.
  • Epaiketetan garrantzi itzela zuen.

Inperio garaian, askatasun politiko eta independentzia judizial ezarekin, oratoria genero literario bat izatera murriztu zen, eskoletan bakarrik jorratzen zelarik.

2. Oratoria Teknikak

II. mendetik aurrera, gainontzeko genero literarioekin batera, oratoriak Greziatik eragin handia jaso zuen. Gainera, oratoria berak, genero guztien artean, eboluzio handiena jaso zuela esan dezakegu.

Erretorika, goi mailako ikasketetan ematen zen. Erretorika eskola garrantzitsuenak Grezian izanik (Atenas, Rodas), erromatar gazte pribilegiatu bakar batzuk joaten ziren.

Hiru eskola ezagutzen ziren:

  1. Atizista eskola: hitzaldiaren neurritasun zein laburpena defendatzen zuen.
  2. Asianista eskola: ugaritasuna, zabaltasuna, gartsutasuna eta apaingarri askoko estiloa defendatzen zuen.
  3. Rodia eskola: ugaritasuna, zabaltasuna eta hitzaldi bikaina mantentzeaz gain, oreka eta gustua bilatzen zuen. Zizeron eskola honen barruan aurkitzen dugu.

3. Zizeron: Biografia

Marko Tulio Zizeron, K.a. 106. urtean Arpinon jaio zen. Garaiko hizlari eta jurista ospetsuenen ikaslea izan zen. K.a. 76. urtean Sizilian kuestore izendatu zuten. Erromako giro politikoa iluntzen da eta zenbait pasarte igaro eta gero (Clodiorekin tirabirak...), K.a. 58. urtean, Zizeron exiliatu eta ondasunak kentzen dizkiote. K.a. 52. urtean, Clodioren hiltzaile izan zen Milonek lagunduta, Erromara itzuli eta Pro Milone hitzaldia idazten du.

K.a. 51. urtean Ciliciako prokontsul izendatzen dute. Zesar hiltzen dutenean, K.a. 44. urtean, politikara bueltatzen da. Marko Antonioren kontrako hamalau hitzaldi gogor idazten ditu, Filipicas deiturikoak. Akats politiko honengatik, Formion, K.a. 43. urteko urrian, hil egiten dute.

Erretorika eta Oratoria

Zizeron oratoriaren ordezkari nagusiena izan zen. Erroman latindar prosa klasikoa mailarik gorenera eraman zuen. Ogibide eta politika bokazio zein filosofiarekiko zuen lilura haratago literaturan nabarmendu zen, bereziki ondo esanaren artean. Hizlari eta literaturarekin maiteminduta zegoen eta honek zenbait erretorika obra idaztera bultzatu zuen: gaztaroko De inventione eta heldutasuneko De oratore, Brutus eta Orator.

  • Obra hauek Grezian ikasitako eta bere esperientzian oinarritutakoak dira.
  1. De oratore: K.a. 55. Elkarrizketa. Hizlari batek eduki behar dituen doaiak: berezkoak (gaitasunak, zuhurtasuna, sen ona...) eta hartutakoak (oratoria teknikak, praktika, filosofia eta zuzenbide formakuntza).
  2. Brutus: Hortensioren heriotzan idatzitakoa (K.a. 50). M. Junio Bruto, Hortensio eta Zizeronen arteko elkarrizketa. Erromako oratoriaren historia: neurridun estiloa versus hizkuntzaren oparotasuna.
  3. Orator: Erretorikako obrarik gorenena. Oratoria teknikak eta baten esperientzia zein heldutasuna batzen ditu. Hiru estiloen teoria: xumea, neurriduna eta gorena. Egoera bakoitzak eskatuko du zein estilo erabili behar den.

Orator obran ere, hitzaldigintzaren fase desberdinak aztertzen ditu:

  1. Inventio: material bilketa. Alde eta kontrako argumentu eta ekintzak.
  2. Dispositio: Plangintza bat jarraituta, hitzaldiaren egitura.
  3. Memoria: Momentu jakin bateko elementuen gogoeta.
  4. Elocutio: edukiaren azalpena.
  5. Actio: kanpoko forma (akzioa, doinua, keinuak...).

Hitzaldiaren egiturari dagokionez, bost atal hauek ditu:

  1. Exordium: hitzaldiaren sarrera. Arrazoien azalpenekin entzulearen arreta lortu nahi da.
  2. Narratio: Gertaeren azalpen garden eta motza.
  3. Confirmatio edo argumentazioa.
  4. Refutatio: Kontrakoaren argumentuak baztertu.
  5. Peroratio: Amaiera. Doinu hunkigarria. Hizlariak entzulea edo epailea bere eremura eraman nahi du.

Hitzaldi motak:

  1. Politika edo auzitegiko hitzaldiak: senatuan egindakoak edota herriaren aurrean egindako politika gaiko hitzaldiak. Errepublika zalea agertu zen.
  2. Epai-hitzaldiak: Epaitegietan bezeroen aldekoak.
  3. Hitzaldi erakusgarriak: bilera nagusi batean pertsona bati egindako laudorioa.

Zizeron, epai eta politika hizlari gisa, bere bizitza publikoan agertu zen. Abokatu bezala zenbait hitzaldi ospetsuak egin zituen:

  • Defendatzaile bezala: Pro Quinctio, Pro Roscio Amerino, Pro Archia poeta, Pro Sulla, Pro Murena, Pro Milone.
  • Leporatzaile bezala: Contra Verres.
  • Politikari bezala: Catilinarias, Filipicas, Pro imperio Cnei Pompei...

Argumentazio indartsu eta sinisterazleak izateaz gain, Zizeronen oratoria adimen, borobiltasun, birao, sentimendu eta ironiaz beteriko ohar handiez osatua dago. Hitzaldietan, esaldiak modu askotan erabiltzen dira eta ideiak erritmoarekin lotuta agertzen dira.

4. Zizeronen Ondorengoa

Errepublika amaierarekin oratoriaren funtsa desagertzen da, alegia, askatasun politikoa. Oratoria, garrantzi gabeko genero bihurtzen da. Irakurketa publikoak egiten dira non keinuak eta eraginkortasunak garrantzia hartzen duten. Gaiak arruntak dira, askotan korapilatsu eta zentzurik gabekoak. Hizlariek momentuko efektuaren bila ateratzen dira.

5. Quintilianoren Ekarpena

Calagurrisen jaioa. Erroman erretorika irakasle bezala ibili zen. Hispanian urte asko eman eta gero, 68. urtean Erromara bueltatu zen abokatu gisa baina geroxeago irakaskuntzara pasa zen. Erretorika eskola bat zuzendu zuen. Ohore ofizial mordoa jasoz, irakasle moduan enperadorearen esku soldata jasotzen lehenengoa izan zen. Obra nagusia: De institutione oratoria. Hamabi liburu. Gomendioak ematen ditu, gerorako oso baliagarriak izan zirenak. Literatura berria, distiragarria eta dotorea arbuiatu. Zizeron izan zen bere benetako erreferentea. Bere eragina klasizismo berriak sortu behar zituen obra berrietan ikusten da.

Latinetik Gaztelaniara Igarotzeko Arauak

Atal hau ez da Zizeroni buruzkoa, beraz, kendu egin daiteke testuaren koherentzia mantentzeko.

Entradas relacionadas: