Zizeron: Bizitza eta Lan Filosofikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,19 KB
LATINDAR PROSA: ZIZERON
Arpino hirian jaio zen, ekuestre klaseko familia batean. Hizlaritza eta filosofia ikasi zituen, eta legelarien lanek zuzenbidearen interesa sortu zioten. Bere lehenengo lana abokatu gisa izan zen, 8 lan Hortensioren kontrako epaiketan; bere segurtasunerako hobeago zenez, Greziara joan zen.
Rodasen bokantza klaseak hartu zituen eta 72an Erromara itzuli zen. Garai horretan kargu publikoak betetzen hasi zen. Kontsula izanik 63an Katilinaren zimarkua azpiratu zuen eta lehen aldekoak ziren demokrata alderdikoengandik urrundu zen. Gero herbesteratu egin zuten. Ziliziako agintea hartu eta Erromara itzuli zenean gertatzen zen barneko gudan Zesarren kontrako alderdian parte hartu zuen. Zesar hil zutenean legegabetu egin zuten eta erbesterako bidean hil zuten.
FILOSOFIA
Filosofiaz ere aritu zen. Gaztea izanik, Erroman eta Grezian ikasi zuen eta estoizismora hurbildu zen, baina 54an hasi zen bere elkarrizketak idazten:
De re publica (Errepublikari buruz)
54an 6 liburutan idatzi zuen, non berarentzat demokrazia, aristokrazia eta monarkiaren arteko nahasketa zen gobernurik onena. Estatu hau K.a. II. mendeko Erroman aurkitzen zuen eta aintzinako ohiturak jarraitzea, bake soziala lortzeko, proposatzen zuen.
De legibus (Legeei buruz)
52an, jatorriz 6 liburutan banatuta, baina 3 liburu baino ez ditugu kontserbatu. Honetan antolakuntza politikoa eta lege erlijiosoei buruz idatzi zuen.
Consolatio
45ean bere alaba Tulia hil zen eta mina ondo eramateko Consolatio izeneko liburua idatzi zuen.
Hortensius
Urte honetakoa, Hortensius ere idatzi zuen, non filosofia ikastera irakurlea bultzatzen duen.
Urte hauek oso emankorrak izan ziren, batez ere filosofiari eman zion denbora eta honela aipa ditzakegu:
De finibus bonorum et malorum (Ongia eta txarraren arteko mugei buruz)
45 urtekoa, 5 liburutan, ongiari buruzko iritzia.
Tusculanae disputationes (Tusculumeko eztabaidak)
45ekoa, baita 5 liburutan ere, arimaren hilezkortasunari buruzkoak: liburu hauetan zoriontasuna birtutearen ihardueran datza eta birtutea praktikatu behar dugula esaten du.
De officiis (Egin beharrekoei buruz)
3 liburuek, 44-43 urtekoa, zintzotasun eta baliogarritasunaren arteko borroka erakusten digute eta norberaren interesa gizartearen interesaren menpe dagoela azpimarratzen dute.
Erlijio arazoei buruzko liburuak
De natura deorum (jainkoen naturari buruz), 45-44 urtekoa, non eszeptizismorako joera azaltzen duen, 3 liburutan idatzia. De divinatione, 44koa, bi liburutan, bitxikeriez josita eta eszeptizismorako joerarekin ere bai.
Azkenik filosofia moral barruan koka ditzakegun bi obra ere aipatu behar ditugu, biak bere laguna Atikori dedikatuak:
Cato maior de senectute (Zahartasunari buruz)
44 urtekoa.
Laelius de amicitia (Laguntasunari buruz)
Urte berberakoa.