Zitozinesia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,99 KB
I.
Profasea
Kromosoma homologoak parean jartzen dira, kromosoma bikoteak osatuz.Kromosomen hartean gaingurutzaketa gertatzen da, birkonbinazio genetikoa gertatuz.
I. Metafasea
Kromosoma homologo pareak zelularen ekuatorean kokatzen dira, ardatz akromatikoari lotuta.
I.
Anafasea
Kromosoma bakoitza polo batera doa, homologoak banatuz.
I. Telofasea
Kromosoma homologoak zelularen poloetara iristen dira.Polo bakoitzean jatorriko zelularen kromosoma kopuru erdia dago.Itsatsirik dauden bi zelula haploide (n) sortu dira.
II. Profasea
DNA bikoiztu gabe, ardatz akromatikoak berriro agertzen dira.
Nukleo mintza desagertzen da.Kromosomak trinkotu egiten dira.
II. Metafasea
Kromosomak zelularen ekuatorean kokatzen dira, ekuatore-plaka osatuz.
II. Anafasea
Kromosoma bakoitzaren bi kromatidak banatzen dira, ardatz akromatikoek bultzatuta.Kromatida bateko kromosomak poloetara mugitzen dira.
II. Telofasea
Kromosomak deskondentsatu egiten dira, kromatina eratuz.Nukleo-mintzak eraten dira.Ardatz akromatikoak desagertzen dira.
Zitozinesia
Zitoplasma bereizten da, organuluak lau zelulen artean banatuz.Prozesuaren bukaeran, lau zelula alaba sorten dira, amaren kromosoma kopuru erdiarekin eta konposizio genetiko desberdinarekin.