Zinema Politikak: Tresnak, Eragileak eta Erakundeak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,44 KB
Zer da politika zinematografikoa?
Administrazio batek –lokala, erregionala, estatu mailakoa edo nazioartekoa– zinemagintza sustatzeko garatzen dituen ekintzak dira.
Politika zinematografikoaren jatorria
Jaio bezain laster, gobernuek zinema propaganda bezala erabiltzen hasi ziren. Adibidez, 1898an, Kubako gerran (AEB vs. Espainia), Tearing Down the Spanish Flag filma erabili zen.
Eragina merkataritzan
AEBk filmak erabili zituen bere produktuak eta bizimodua erakusteko. Hoover presidenteak zera esan zuen: "En los países en los que penetran las películas norteamericanas, vendemos dos veces más automóviles norteamericanos, fonógrafos norteamericanos y gorras norteamericanas".
- 1921ean, Alemaniak mugak jarri zituen zinemagintzako lanen inportaziorako.
- 1920-1930: Beste herrialde batzuek antzeko mugak ezarri zituzten (batez ere Europan, baita Argentinan ere).
Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Europa hondatuta zegoen eta AEBk munduko zinemagintza industria kontrolatzen zuten.
Europako herrialdeek erakunde berriak sortu zituzten zinemagintza industria indarberritzeko, adibidez, CNC (1946).
Politika zinematografikoaren baliabideak/tresnak
Dirulaguntzak
Zinema sustatzeko gehien erabiltzen den tresna da. Dirulaguntzen bitartez, enpresek dirua lortzen dute proiektuak aurrera ateratzeko.
Batez ere produkziorako erabiltzen dira, baina baita garapenerako, gidoiak idazteko, banaketarako eta promoziorako ere. Bi eredu nagusi daude:
Kredituak
Inbertsio handiak egiteko, enpresek kredituak eskatzen dituzte.
Ziurgabetasuna dago, zaila delako bankutik dirua jasotzea.
Erakunde publiko askok kreditua eskaintzen diote zinemagintza industriari baldintza bereziekin:
- Epe luzeagoa
- Interes baxuagoa
Abala
Maileguak emateko, bankuek abalak eskatzen dituzte.
Ikus-entzunezko sektoreko enpresek arazoak dituzte abalak lortzeko:
- Txikiak dira
- Bankuek ez dute onartzen haien ondarea "inmateriala" delako.
Horretarako, elkar bermatzeko sozietateak (Sociedad de Garantía Recíproca) sortu dira.
Sariak
Oso garrantzitsuak dira oihartzuna izateko:
- Hollywood: Oscar
- Erresuma Batua: BAFTA
- Frantzia: César
- Espainia: Goya
Sariek pelikulen leihatilan eragina dute. (PowerPoint-ean argazkiak, 16-18 diapositibak).
Abantaila fiskalak
Zergak murrizten dira enpresak erakartzeko. Lehiakortasun handia dago herrialdeen artean filmen inbertsioak erakartzeko:
- Diru asko inbertitzen dutelako
- Turismoa bultzatzen dutelako
Agenteak Europan
Europar Batasuna
- Erregulazioa: Ikus-entzunezko Zerbitzuen Direktiba
- Sustapena: Europa Kreatiboa
Europako Kontseilua
- EURIMAGES
Agenteak Europar Batasunean
Europar Batasuna: jatorri ekonomikoa
- Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa (CECA, 1950)
- Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE, 1957)
Kultura 1992an agertzen da Europar Batasunean, Maastricht-eko akordioarekin.
Ikus-entzunezko Zerbitzuen Direktiba (Lehen "Mugarik gabeko telebista" Direktiba)
Europar Batasuneko jarduera markoa telebista arloan:
- Emisioa
- Hartzea
- Ikusleen babesa
- Industriaren sustapena
Agente eta politikak Europar Batasunean
Ikus-entzunezko zerbitzuen Direktiba
- Publizitatea: mugak
- Produktuaren arabera: alkohola, tabakoa, medikamentuak
- Denborazkoak: gehienez 12 minutu orduko
- Garrantzi handiko gertaerak: Joko Olinpikoak, Munduko Txapelketak, eskuragarri egon behar dira publiko guztiarentzat
- Umeen babesa: ordutegiak mugatu (indarkeria, pornografia)
- Europako edukien sustapena: gutxienez edukien erdia europarra izan behar da telebista kateetan
- Eskuragarritasuna: ikusmen edo entzumen arazoak dituzten pertsonentzako
Ikus-entzunezko zerbitzuen Direktiba, 16. artikulua
Telebista kateen denboraren gehiengoa Europako edukiekin osatuta egon behar da.
- Informatiboak, kirolak eta publizitatea kontuan hartu gabe
- Baina bakarrik "ahal den neurrian…"
Ikus-entzunezko zerbitzuen Direktiba, 17. artikulua
Denboraren % 10 edo programazioaren aurrekontuaren % 10 ekoizle independente europarrentzat izan behar da.
- Informatiboak, kirolak eta publizitatea kontuan hartu gabe
- Baina bakarrik "ahal den neurrian…"
Ikus-entzunezko zerbitzuen Direktiba
Desberdintasuna:
- Zerbitzu linealak (telebista)
- Zerbitzu EZ linealak (nahierara zerbitzuak): YOMVI, NETFLIX, HULU
Linealak: direktiba osoa bete behar dute
Ez linealak: araudia bigunagoa da, kontrolatzeko zailtasunak daudelako
Europa Kreatiboa
MEDIA
- Online banaketa
- Merkatuetarako sarbidea
- Ikuslegoaren garapena
- Proiektuen garapena
- Bideo-jokoen garapena
- Europako telebista-programak
- Zinema-jaialdiak
- Nazioarteko koprodukziorako dirulaguntzak
- Banaketarako laguntza
- Formakuntza
- Zinema-sareak
Europako Kontseilua: Eurimages
EB: Jatorri ekonomikoa
Europako Kontseilua: demokraziaren sustapena Europan.
Kulturarako sarbidea erraztea ere helburu du:
- Kultura sustatzeko programak (Eurimages)
- Ikus-entzunezko sektorearen informazioa: Europako Ikus-entzunezko Behatokia
- Irrati-telebista publikoen alde
1988an sortuta
- 36 estatu
- 25 milioi euroko aurrekontua
- 523 milioi euro 1.742 koprodukziotan
Dirulaguntzak:
- Produkziorako (koprodukzioak) (% 90)
- Banaketa
- Erakusketa
- Digitalizazioa (Eurimages)
Agente eta politikak: Erakusketa
Europa Creativa + Eurimages: Sarea
- Europa Cinemas
- Multis
- Golem Alhóndiga
- Max Ocio
Estatu mailako araudia
Zinemagintza sustatzeko egitura Espainian: ICAA
Zinemagintza eta Ikus-entzunezko Arteen Institutua (ICAA):
- Jarduera zinematografikoak sustatu eta arautu hiru arlo desberdinetan: produkzioa, banaketa eta erakusketa
- Ondare zinematografikoa berreskuratu, mantendu eta hedatu
- Profesionalen formakuntza zinemagintzako arlo desberdinetan
- Nazioarteko beste erakunde antzekoekin harremanak mantendu
- Autonomia erkidegoekiko lankidetza
Zinemagintza sustatzeko egitura Espainian: Ogasuna
Ogasun Ministerioak beste ministerioetako errekurtsoak kontrolatzen ditu:
- Dedukzio fiskalak
- BEZa
Aurrekontuak kudeatzen ditu:
- Gaur egungo murrizketak
Zinemagintza sustatzeko egitura Espainian: CREA SGR (elkar bermatzeko sozietatea)
CREA SGR: enpresa txiki eta ertainen proiektuak bermatzeko.
Ez dira zuzeneko dirulaguntzak, maileguak lortzeko erabiltzen dira.
Zinemagintza sustatzeko egitura: ICO (Kreditu Ofizialeko Institutua)
Kreditu Ofizialeko Institutua (ICO) banku publiko bat da.
Atal bat du ikus-entzunezko enpresen finantzaketa errazteko (ICO eta ICAAren arteko akordioa)
Baldintza onuragarriak:
- Interes-tasa baxuagoa
- Epe luzerako
Zinemagintza sustatzeko egitura: 2007ko Zinema Legea
Zinemagintzarako laguntzak:
- Sorrera eta garapenerako
- Ekoizpenerako
- Banaketarako
- Erakusketarako
- Kontserbaziorako
- Promoziorako
Politika zinematografikoa autonomia erkidegoetan
Hasierak
- Industria hutsa (frankismoa)
- 80ko hamarkadan lehenengo filmak
- Katalunia, Galizia, Euskadi
- Telebista publikoaren garrantzia
Ikus-entzunezkoa sektore estrategiko gisa
- Dirulaguntza gehiago
- Telebista publiko gehiago
- Euskadin, Galizian eta Katalunian anbizio handiko programak
- 2000: erakundeen eta azpiegituren garapena
…eta krisia heldu zen. Autonomia erkidegoen inbertsioa ikus-entzunezkoan (irudiak eta grafiko gehiago PowerPoint-ean, 57-61 diapositibak).
Agenteak Euskadin
- Eusko Jaurlaritza
- ZINEUSKADI: promozioa, erakusketa eta zinema euskaraz
- Produktoreen elkarteak
- IBAIA
- EPE/APV
- Cluster (EIKEN)