Zientzia eta Utopia: Ikuspegi Filosofikoak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,96 KB

Zientziaz Galdezka

Faltsazionismoa eta Induktibismoa

  • Ikuspegi induktibistaren arabera, egiaztatu ezin dena ez da zientifikoa, eta ez du zentzurik.
  • Ikuspegi honek indukzio-arazoarekin egiten du topo.
  • Induktibismoaren muturreko joera berraztertzeko moduetako bat da indukzioz lortutako legeak segur aski egiak izango direla esatea.
  • Popperrek induktibismoa kritikatu zuen. Proposamen faltsazionistak indukzioaren arazoa gainditzen du.
  • Ezagutza zientifikoa objektiboa da, froga daiteke, baina ez da egiazkoa. Egiara pixkanaka hurbilduko da.

Zientziaren Iraultza Historiko-Soziologikoa

  • Kuhnek alderdi hauek zientziaren alderditzat hartzea proposatu zuen eta komunitate zientifikoaren kontzeptua sortu zuen.
  • Teoriak eremu kontzeptual zabaletan sartutako entitateak dira. Eremu horiei paradigma esaten zaie. Paradigmak mundua ikusteko moduak dira.
  • Kuhnen arabera, komunitate zientifiko batek paradigma bat onartzen duen garaiari zientzia normala esaten zaio (egonkortasun aldiak: zientzia normala; eta aldaketa aldiak: iraultza zientifikoa). Paradigmak aldatzerakoan gertatzen da iraultza zientifikoa.
  • Paradigmak aukeratzerakoan egoerak kontuan hartzen dira.

Zientziaren Ikuspegi Alternatiboak

Denak Balio Du

  • Feyerabendek proposatutako zientziaren ikuspuntuak uko egiten dio zientzia ekintza arrazionala izateari.
  • Bere ustez, zientziak ez du ezaugarri bereizgarririk beste alderdi batzuen gainetik egoteko, eta zientzia ezin daiteke objektiboa izan.

Zientziaren Ikuspegi Erretorikoa

  • Hipotesiak eta teoria zientifikoak eraikuntza erretorikoak edo metaforikoak dira, errealitatea errazago ulertzen laguntzen dutenak.

Zientziaren Mugak

Ezagutzaren Mugak (Epistemologikoak)

  • Faltsazionismoak ezarri zuen lehenengo muga (huts egin daiteke egiara hurbiltzerakoan).

Muga Teknologikoak

  • Aurrerapen handiekin kontuz ibili behar da; jendeak ez direla inoiz bukatuko uste du.

Muga Ekonomiko eta Politikoak

  • Gauzak gero eta garestiagoak dira, eta interes faltsuak daude.

Arrazoibide Zientifikoaren Irismenaren Mugak

  • Zientzia ez da jakintza bakarra, eta ez ditu jendearen arazo guztiak konpontzen.

Etikaren Zeregina Zientzian

Muga Etikoak
  • Etikak gauzak hobeto pentsatzea proposatzen du, arazoei buruzko hausnarketa egitea. Zientzialarien lanaren zentzua ulertzen laguntzen du.

Utopiaz Galdezka

Zer da Utopia?

Nahi duguna, baina lortu ezin dugun zerbait adierazteko erabiltzen da. "Ez-leku" esan nahi du.

Gizakiaren Dimentsio Utopikoa

Gizakiak beti jo izan du utopiara, eta hau gizakiaren oinarrizko gertakari antropologikoa da.

Utopiaren Oinarrizko Ezaugarriak

  • Sorburua: Gizarte baten arazoetarako konponbideak bilatzen dituzte.
  • Oinarriak: Ikuspegi jakin batzuk izaten dituzte oinarri.
  • Funtzioak: Kritikoa eta konstruktiboa.
  • Helburua: Gizarte perfektua lortzen lagunduko duten erakundeak eratzea.
  • Metodologia: Errealitatea zabaltzea da kontua.
  • Izaera orokorra.

Utopia (Definizioa)

Gizarte utopikoek gizarte-eredu ideala proposatzen dute, alternatiboa, unean uneko errealitatearen ordez, eta gizakiari buruzko ikuspegi jakin bat egia bihurtzeko eta bizimodu on eta zoriontsua lortzeko zein balio eta erakunde ezarri behar diren adierazten dute. Gizartea eta errealitatea eraldatzeko bideak ditugu, beraz.

Historian Zehar Sortu Diren Utopia Motak

Herri Utopiak

  • Natura-ordena kontuan hartu.
  • Ondasunez gainezka dauden hiriak (txirotasunik ia ez).

Klasikoak (Platon)

  • Gizarte-egitura bidezkoagoa.
  • Hierarkizazioa.

Erdi Arokoak (San Agustin)

  • Inperio kristauaren ideala.
  • Hiri mundutarrerako eredua.

Errenazimentukoak (T. Moro, T. Campanella, F. Bacon)

  • Ondasunak guztien artean banatu.
  • Hierarkizazioa eta planifikazioa.

Ilustraziokoak (J.J. Rousseau)

  • Pedagogikoa: heziketa-prozesua nolakoa izan behar den aztertzen du.

Sozialistak

  • Utopikoak (Ch. Fourier): Gizartearen burugabetza lortzeko jarraibidearen balioa azpimarratu.
  • Komunistak (Marx): Jabetza pribatua utzi, iraultza eta langileek boterea.
  • Anarkistak (P.J. Proudhon): Agintea kendu gizarte bidezkoagoa lortzeko.

Antiutopikoak (A. Huxley, G. Orwell)

  • Gizakiaren etorkizun txarra.

Libertarioak (R. Nozick)

  • Jabetza oinarri.
  • Ekimen pribatuetan eta merkatuetan oinarritutako gizartea.

Pentsamolde Utopikoari Egindako Kritikak

  • Alderdi teorikoan:

Entradas relacionadas: