Zientzia eta Sasizientzia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,7 KB
ZIENTZIA →
Munduari begiratzeko eta hari buruz pentsatzeko modu bat da. Metodo zientifikoaren bidez lortzen den ezagutza da, eta behin eta berriz errepikatzen diren froga esperimentaletan lortutako ebidentzian oinarrituta dago.
SASIZIENTZIA →
Zientziaren metodoarekin zerikusirik ez duten teknika eta jarduerak dira. Hau da, ezagupen zientifikotzat hartzen dira, halakoak ez badira ere.
Lurrean eklipse mota bi ematen dira: Ilargi eta eguzki eklipseak.
Ilargi eklipsea Lurra Ilargia eta Eguzkiaren artean kokatzen denean ematen da: Lurraren itzalak Ilargia iluntzen du. Eguzki eklipsea aldiz, Ilargia Eguzkia eta Lurraren artean kokatzen denean ematen da.
Eguzki eklipse partziala Lurraren zati bat Ilargiaren ilunantzean kokatzen denean ematen da. Ilargia Lurraren ilunantzean jartzen denean aldiz, Ilargi eklipse partziala dela esaten dugu.
Eguzki eklipse osoan Ilargia eguzkiaren aurrez aurre jartzen da eta bere itzalak (269 km-ko diametroa gainditzen ez duena) Lurraren gune zehatz bat iluntzen du zortzi minutuz gutxi gorabehera.