Zientzia eta Metodo Zientifikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,87 KB
Zientzia: Objektu berari dagokion eta elkarren artean sistematikoki erlazionaturik dauden ezagutzen multzoa.
Metodoa: Emaitza baten lorpenera bideraturiko jardueraren multzo sistematikoa.
Definizioak
Tautologia: Proposizio bat tautologikoa da beste batekiko, hark dioen gauza bera esaten duenean, baina beste hitz batzuekin.
Axioma: Eragiketa posibleen eremu bat mugatzen duten eragiketa arauak dira axiomak.
Metodo esperimentala dituen urratsak:
1. Egitatearen behaketa:
Ez dira egietara mugatzen, baizik eta azaltzera eta ulertzera, gero ulergarria izango den sistema batean txertatzeko. Errealitatea ikusten, eta ikusten dugunaren zergaitia bilatzea.
2. Hipotesiak sortzea:
"Susmoak", behatu diren datuen berri ematen dutenak dira hipotesiak. Datu horiek ez dira egitatearen azalpenak, begi bistan ez daudenez imajinatu behar direlako. Hipotesiak zerbait azaltzeko erabiltzen ditugun irudimenak dira, beraz, galdera bati erantzuna bilatzeko oso garrantzitsua da irudimena.
3. Sistema matematikoen aplikazioa:
Hipotesi bat pentsatu ondoren, garatu egin behar da hau aplikatuz. Bi froga mota ahalbidetzen ditu:
Hipotesiak ea ondo azaltzen duten behatutakoek.
Egitate berriak dauden ikusi.
4. Esperimentazioa:
Azken urratsa da, froga erabakigarria. Hipotesiak balio zientifikoa duten edo ez frogatzeko egiaztapena egiten da. Hipotesien ondorioak errealitatearekin kontrastatzen, 3 egoera plantea daitezke:
Hipotesia legea bihurtuko da egiaztatuta badago.
Ez bada zuzena albo batera utzi eta beste bat sortu.
Hipotesia, zuzena edo ez, egiaztatu ezin denean, arazo bat da. Hor geratu egiten da frogatu arte.