Zientzia eta Kimika Oinarrizko Kontzeptuen Hiztegia (A-T)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,94 KB

Oinarrizko Kontzeptuak: Kimika eta Fisika

Anodoa

Oxidazio erreakzioa ematen den elektrodoa da, elektroiak aske utziz oxidazio maila handituta gelditzen dena. Elektrodo negatiboa izaten da oxidazioa gertatzen den lekua.

Antioxidatzaileak

Oxidazioa saihesteko edo atzeratzeko balio duten materialak dira (adibidez: arroza, tipula, tomatea, etab.).

Antiseptikoak

Mikrobioak hiltzen dituzten eta ugaltzea ekiditen duten substantziak dira. Infekzioak ekiditeko erabiltzen dira.

Atomoa

Materia osatzen duen oinarrizko egitura mikroskopikoa da. Elementua zatituta izanik, propietate kimikoak galtzen ez dituen partikula txikienari atomoa deritzogu. Bi atal nagusi ditu:

  • Nukleoa: Protoiek (P) eta Neutroiek (N) osatua.
  • Periferia: Elektroiek (E) osatua.

Azidoa

Base deritzen konposatuei hidrogeno-ioi (H+) ematen dieten konposatuak dira.

Barne Energia

Substantziek duten energia, euren molekulen egitura eta aktibitate maila direnak izateagatik.

Bateria

Erreakzio kimikoei esker energia gordetzeko gai den gailua da. Erreakzio horien bilakaeran energia askatzen dute, energia elektriko moduan, hain zuzen ere.

Beroa

Gorputz batetik bestera igarotzen den energia da. Bi gorputzek energia maila desberdina izanik elkar ukitzen dutenean transferitzen den energia da. Beroa energia denez, energiaren unitateak erabiltzen dira neurtzeko.

Disoluzioa

Nahaste homogeneoa da. Bi osagaiz edo gehiagoz osaturiko nahaste homogeneoa da. Proportzio handienean dagoen osagaiari disolbatzailea deritzo, eta txikienean dagoenari solutua. Kontuan hartu beharreko osagaiak: dentsitatea eta kontzentrazioa.

DNA (Azido Desoxirribonukleikoa)

Azido nukleiko mota bat da, organismo bizi guztien funtzionamendu eta garapen informazio genetikoa duena eta bere transmisioaren erantzulea dena.

Elektroia

Karga negatibodun partikula subatomikoa da. Atomo batean, elektroiek protoi eta neutroiz osatutako nukleoa inguratzen dute. Elektroiek oso masa txikia dute protoiekin alderatuta, eta haien mugimenduak korronte elektrikoa sortzen du.

Elektrizitatea

Karga elektrikoaren fluxuak sortzen dituzten fenomeno fisikoen multzoari deritzo. Energia mota bat da, materiaren oinarrizko partikulak (protoiak eta elektroiak) desorekan daudenean agertzen dena. Elektroien pilaketek eta mugimenduek sorrarazten dute elektrizitatea.

Energia

Magnitude fisiko eskalarra da, eta honen bidez gorputz bizigabe zein bizidun batek, bere ingurunean edo bere baitan, aldaketak egiteko duen ahalmena adierazten da.

Erreakzio Fisikoa

Materiaren izaera aldatzen ez denean gertatzen den erreakzio motari deritzo. Aldaketaren aurretik eta ondoren, materiak formula kimiko berbera du. Aldaketa fisikorik ohikoenak egoera-aldaketak dira.

Erreakzio Kimikoa

Zenbait substantzia kimiko, baldintza jakin batzuetan eta bata bestearekin ukitzerakoan gertatzen den prozesua da. Prozesu honen bidez, substantziak aldatu egiten dira, substantzia berri bat edo gehiago bihurtuz.

Errekuntza

Oxidaziozko erreakzio kimikoa da. Erreakzio kimiko mota hauetan energia kantitate handia askatzen da, normalean bero eta argi forman. Errekuntza guztietan bi elementu daude: erregaia eta erregarria.

Fotosintesia

Eguzki-izpiez baliatuz landareen alde berdeetan gertatzen den prozesua da, non izerdi landugabea izerdi landu bihurtzen den. Fotosintesia bideratzeko, landareek karbono dioxidoa hartzen dute atmosferatik eta hondakin gisa oxigenoa kanporatzen dute.

Ioiak

Elektroiak galdu edo irabazi dituen eta, beraz, positiboki edo negatiboki kargatuta dagoen atomo edo molekula bat da. Karga positiboa duten ioiei katioiak deritze, eta negatiboa dutenei, berriz, anioiak.

Kaloria

Kaloria (cal) fisikan bero kantitatea neurtzeko unitate bat da. Presio atmosferiko normalean ur gramo baten tenperatura gradu bat igotzeko behar den bero-kantitatea da.

Katalizatzailea

Erreakzio kimikoen abiadura aldatzen duten substantziak dira, hau da, erreakzioa gertatzeko behar den denbora aldatzen dute. Katalizatzaileek ez dute erreakzioaren emaitza aldatzen.

Katodoa

Elektrodo positiboa izaten da, eta erredukzioa gertatzen den lekua da (pilaren polo positiboa).

Konbustioa

Errekuntza erreakzio kimiko bat da, non oxigenoa erregai batekin elkartzen den, beroa eta oxidoa kanporatuz.

Korronte Elektrikoa

Elektrikoki kargatutako partikulen mugimendua edo fluxua da, gehienetan ampereetan neurtzen dena. Elektroi-fluxua da, eroale bateko bi punturen arteko elektroi-fluxua.

Tenperatura

Gorputz batek duen barne energiarekin loturiko magnitudea da, substantzia baten molekulek duten aktibitate mailaren isla.

Entradas relacionadas: