Zientzia Irakaskuntza Konstruktiboa: Gida Praktikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,17 KB

Zientzia nola irakatsi?

Ikasleek zientzia ikasten dutela esaten dugu beren eredu mentalak (azalpenak) zientziaren ereduetara hurbiltzen direnean.

Eskolan zientziak irakasteak hau esan nahi du:

Ikasleei haientzat esanguratsuak diren ereduak eraikitzen laguntzea.

Noiz izango dira esanguratsuak? Fenomeno familiarrekin konektatzen direnean eta horiei buruz pentsatu, hitz egin eta jardun ahal dutenean.

Zientzia era konstruktiboan ikasteak hau esan nahi du:

  • Ikasleek era konstruktibo batean eraiki behar dute beren jakintza, jada dakitenean eta beren jakintza sozio-kulturalean oinarrituta.
  • Ikasketa prozesu aktiboa da, non ikasleek beren esperientzia eta bizipenei zentzua ematen ahalegintzen diren munduaren ulerpena eraikitzeko.
  • Zientzietan, ikasleek haientzako zentzua duten ezagutza eta ideiak garatzen dituzte, informazio berria beren aurretiko eredu kontzeptualei lotuz.
  • Informazio berria ikaslearen eredu mentaletara barneratzen da era esanguratsu batean.

Zientzia era konstruktiboan irakasteak hau esan nahi du:

  • Ikasleen aurretiko esperientziak errespetatzea eta ikasleek interesgarritzat jotzen dituzten jarduerak aukeratzea.
  • Kontzeptuak lantzen dituzten irakaskuntza programak garatzea.
  • Ikasleentzako esanguratsuak diren gaietan barneratzea irakatsi nahi diren kontzeptuak.
  • Zientzia-hizkuntza eta komunikazio ahalmenaren garapena lantzea.
  • Ikasleei “nola ikasi” dezaten aukerak ematea, “hau ikasi” dezaten baino.

Ezagutza zientifikoaren eraikuntza

  • Ezagutzaren kontzeptualizazioa eta aplikazioa.
  • Lan kooperatiboa.
  • Ikaskuntzaren autorregulazioa eta ebaluazioa.
  • Komunikazioa: Hizkuntza zientifikoa.
  • Lan esperimentalaren ezaugarriak.
  • Eredu zientifikoen eraikuntza eta aplikazioa (Modelizazioa).

Edukien testuinguratzea eta integrazioa

Testuingurua: Testuinguruak aukera eman behar die ikasleei hausnartzeko, galderak egiteko, beren ingurua beste era batera begiratzeko, begirada zientifikoa aldatzeko.

Ezagutzen integrazioa: Diziplina desberdinen edukiak elkartu eta eduki kontzeptualak, prozedurazkoak eta aktitudezkoak batu.

Ikasleen interesak sustatu, zientzia aplikazio teknologikoekin eta egunerokotasunaren fenomenoekin konektatzeko. Era berean, gizarte mailan esanguratsuak diren fenomenoak ikasteko bultzatu.

  • Zientziaren inplikazio sozial eta etikoetan sakondu.
  • Zientziaren natura zein lan zientifikoaren ulermena sustatu.

Zergatik lan esperimentala?

  • Ebidentzia frogagarrien bilaketa.
  • Galdera esanguratsuak egiteko eta ereduak eraikitzeko.
  • Naturaren fenomenoak beste begi batzuekin behatzeko.
  • Zientziaren prozedurak eta teknikak ikasteko, baita jarrerak garatzeko: honestitatea, kuriositatea, zorroztasuna, porrota, emaitzen ebaluazio kritikoa…

Zergatik lan kooperatiboa?

Helburuak:

  • Ikasteko kooperatu: ezagutzaren eraikitzea.
  • Efektiboagoa da beste kideekin elkarrekintzan gauzatzen bada.
  • Kooperatzen ikastea: elkarrekin lan egitea.

Entradas relacionadas: