Zientzia, Fisika eta Kimika: Metodo Zientifikoa Aztertuz

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,5 KB

Zientzia, Fisika eta Kimika

ZIENTZIA: behaketaren eta logikaren bidez arazoak argitzen dituen jarduera da.

FISIKA: aztertzen ditu materiak bere barne-izaera aldatu gabe jasaten dituen aldaketak. Prozesu hau itzulgarria da.

KIMIKA: aztertzen ditu materiaren eraketari eta haren izaerari eragiten dioten aldaketak. Prozesu hau ez da itzulgarria edo zaila da itzulgarria izatea.

Metodo Zientifikoa

METODO ZIENTIFIKOA: zientzialariek arazoak ikertzeko eta egiazko ondorioetara iristeko erabiltzen duten prozesua da.

Urratsak:

  1. Behaketa
  2. Hipotesiak egitea
  3. Esperimentatzea
  4. Emaitzak analizatzea
  5. Legeak definitzea
  6. Teoriak ezartzea
  7. Emaitzak argitaratzea

Behaketa

Behaketarekin, arazoa identifikatzen da, eta arazoari buruzko galderak egiten ditugu.

Hipotesiak

Hipotesi bat gertaera erreal bati buruzko suposizio bat da. Zuzen adierazi behar da, eta egiaztagarria izan behar du.

Esperimentazioa

Esperimentatzea behatutako fenomenoa baldintza kontrolatuetan errepikatzen da, zer aldagaik eta nola eragiten dioten jakiteko.

  • Aldagai askeak: haien balioak libreki aukeratu baditzakegu.
  • Mendeko aldagaiak: aurrekoen araberakoak dira.
  • Aldagai kontrolatuak: balio finkoak dituztenak.

Emaitzen Analisia

Taula batekin, errenkadatan eta zutabetan antola daitezke datuak.

  • Zutabe: bakoitzean, arazoaren ezaugarri bati dagokio.
  • Errenkada: bakoitzena, neurketa batean aldagaiek duten balioari dagokio.

Grafikoetan, bi aldagaien arteko erlazioa erakusten digu.

  • Datuak interpolatzea: neurtutako balioen tarteko balioak kalkulatzen dira.
  • Datuak estrapolatzea: neurtutako balioak baino handiagoak kalkulatzen dira.

Legeen Definizioa

Lege zientifiko bat egiaztatutako hipotesi baten enuntziatua da.

Teoriak

Teoria zientifiko bat lege zientifikoen bidez frogatutako egitate batzuen azalpena da. Fenomeno ezezagunak iragartzeko balio du.

Emaitzak Ezagutzera Ematea

  1. Izenburua
  2. Sarrera
  3. Metodologia
  4. Emaitzak
  5. Emaitzen eztabaida
  6. Laburpena eta azken ondorioa
  7. Bibliografia

Magnitudeak

MAGNITUDE: magnitude deritzegu materiak edo materiak jasaten dituen aldaketek dituzten eta neur daitezkeen ezaugarriei, hots, zenbaki batekin eta unitate batekin adieraz daitezkeenei.

  • Magnitude bat neurtzean, izaera bereko kantitate batekin erkatzen da, unitatearekin, eta ikusten da unitatea zenbat bider daukan.
  • Konstantea: berdina toki guztietan eta une oro.
  • Unibertsal: edonork erabiltzeko modukoa.
  • Lortzeko erraza: erraza unitatearen laginak eskuratzea.

Nazioarteko Unitate-Sistema (SI-Sistema)

Nazioarteko unitate-sistema oinarrizko zazpi magnitude eta haien oinarrizko unitateez osatuta dago.

Bihurketa Faktoreak

BIHURKETA FAKTORE bat zatiki bat da; kantitate bera du zenbakitzailean eta izendatzailean, baina unitate desberdinetan adierazia.

Idazkera Zientifikoa

IDAZKERA ZIENTIFIKOA: honela idazten dira kantitateak: zifra oso bat, zati hamartarra eta hamarren berretura bat.

Entradas relacionadas: