Zientzia esperimentala
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 26,99 KB
Identifikazioa
Fra Angelicoren Deikundea da aurrean dugun margolan hau. 1426. Urtean margotua, Errenazimenduko lehen etapan, Quattrocentoan. Gaur egun Madrilgo El Prado Museoan aurkitzen da.
Azterketa formala
Margolanaren gaia erlijiosoa da, kasu honetan, San Lukasen ebanjelioan agertzen den Ama Birjinaaren deikundea adierazi nahi du baita Adan eta Evaren paradisuaren kanporaketa (Margolanaren ezkerreko aldean). Bestalde, margolan hau taula gaineko tenple teknikarekin egina dago. Irudikatzen duen eszenan errenazimentuko arkitektura gangatua islatzen da, erdi puntuko arkuak, orden konposatua duten kapitelak eta zutabe meheak, dena den, gangetan agertzen den kolore urdina gotikoaren herentzia da. Konposizioa simetrikoa da, zutabeek banatzen dituztelako agertzen diren protagonistak, aingerua erdian, Ama Birjina albo batean (eskuman) eta ezkerreko aldean, Adan eta Eva paradisutik kanporatu zituztenean. Lan honetan deigarriak dira dekorazioaren urritasuna eta konposizioaren argitasuna. Forma berriak;
perspektiba, anatomia, argien erabilera neurtua , arkitektura moldeko dekorazioa, progresioan aldiro onartzen joango den joera eta jarduera nabariko dira. Kolore lauak erabiliko ditu, baina hauek bizitasun handiarekin. Argiak eszena guztia hartzen du, baina ez da argi naturala. Irudiak adeitasun handiz tratuak dira, idealizatuz. Lan honen ekarpenetariko bat duen gozotasuna da, jantziak eta detaile guztiak adierazten duten luxu eta prezizioa.
Azterketa Estetikoa:
XV. Mendean, Errenazimentuan, aldaketa sozial, ekonomiko eta politikoak gertatuko dira eta hauen ondorioz, mentalitatea aldatuko da eta horrek mugimendu artistiko eta literario berria ekarriko du. Lengoaia artistiko berri bat sortuko da, arte klasikoan oinarrituta. Natura ikasiko dute eta perspektiba izango da natura irudikatzeko erabilitako zientzia. Beste alde batetik, giza gorputza biluzia perfekziorik gorena izango da eta artistaren oinarrizko helburua. Errenazimenduko artistak denetik jakingo du eta balorazio sozial handia izango du. Aldi honetan mezenak sortuko dira. Berez, Errenazimendua fenomeno italiarra izango da eta lan hau lehen etapakoa da; Quattrocentokoa (XV.
Mendea
, Florentzian. XV. Mendeko pintore italiarrek, ikusizko adierazpenerako sistema berri bat garatu zuten: perspektiba. Gaiak askotarikoak dira. Gai erlijiosoak landu zituzten, batez ere elizetarako eta kaperetarako; gai mitologikoak eta historikoak, non gertaera heroikoak baitira nagusi. Giza irudiak, biluzia nahiz jantzia, atsedenean zein mugimenduan, garrantzi handia zuen artista haientzat. Teknikei dagokienez, neurri handiko freskoez gainera, ohol gaineko tenplea eta olioa ere erabiltzen ziren. Elementu nagusiak marrazkia eta argia dira; biak konbinaturik, sakontasuna irudikatzea lortzen dute.1
Irudi honetan Santa Maria De Fiore eraikina ikus dezakegu. Kupula Brunelleschi-k egin zuen, 1418-1436 bitartean, geroago, kupularen linterna 1446-1461 bitartean eraiki zen, quattrocentoan. Florentzian, Plazza del Duomon, dago.
Azterketa Formala :
Santa Maria de Fiore eraikina gotiko garaikoa da eta Brunelleschi-k errenazimenduan kupula eraiki zuen. Katedrala harriz eta marmolez egina dago. Kupula berriz, material arinagoekin egina dago, adreilu gorri lauak eta nerbioak marmolez egina daude. Kupula, marmolezko plakaz estalitako harrizko danbor oktogonal baten gainean dago. Danborraren funtzioa ezinbestekoa da kupula ulertu ahal izateko, azken finean, danbor ortogonalak kupula sostengatzen baitu. Danborrak leiho borobil handi bat du alde bakoitzean, guztira 8 alde edo segmentu dira. Aipatu beharra dago kupularen elementu dekoratibo bakarra danbor ortogonalaren marmolezko plakak direla. Kupularen goi aldean linterna bat dago, eta linterna honek papera garrantzitsua dauka korapilo funtzioa egiten duelako, kupula guztia lotuz. Kupulak 45,5 metro diametro ditu eta 56 metroko garaiera. Esan bezala, 8 zatitan banatuta dago, nerbio bitartez, hauek funtzio kupula sostengatuko dute eta funtzio dekoratiboa dute ere bai. Aipatu beharra dago, kupulak kanpoaldetik begiratuta sendotasuna eta edertasuna adierazten duela eta arkitektura modernoaren barruan lehen eraikina bezala hartu ahal dela bere sostengu sistema (danborra, nerbioak eta linterna) konplexuari esker.
Azterketa Estetikoa :
XV. Mendean, Errenazimentuan, aldaketa sozial, ekonomiko eta politikoak gertatuko dira eta hauen ondorioz, mentalitatea aldatuko da eta horrek mugimendu artistiko eta literario berria ekarriko du. Lengoaia artistiko berri bat sortuko da, arte klasikoan oinarrituta. Natura ikasiko dute eta perspektiba izango da natura irudikatzeko erabilitako zientzia. Beste alde batetik, giza gorputza biluzia perfekziorik gorena izango da eta artistaren oinarrizko helburua. Errenazimenduko artistak denetik jakingo du eta balorazio sozial handia izango du. Aldi honetan mezenak sortuko dira; hauek artistei babesa emango diete eta horren truke haientzat lan egingo dute. Berez, Errenazimendua fenomeno italiarra izango da eta lan hau lehen etapan eraikia izango da; Quattrocentokoa (XV. Mendea), Florentzian. Arkitekturan aldi honetan, eutsi beharreko elementuetan, kupula izango dira elementurik adierazgarriena. Hau kalkulu matematiko baten ondorioa izango da eta bere ezaugarriak proportzioa, uniformetasun, argitasuna, perspektiba eta ordena izango dira. Egilea Filippo Brunelleschi (1377-1446) dugu, perspektibaren sistema eta legeen printzipioak finkatu zituen. ospe izugarria lortu zuen Florentziako Santa Maria del Fiore katedraleko kupula. Kupula honek eraikinaren eta, bide batez, hiriaren espazio guztia koordinatu, batu eta zentralizatzen du.
IDENTIFIKAZIOA:
Michelangeloren Pietatea, 1498 eta 1499an egina. Errenazimenduko cinquecentoko lan bat da eta Vatikanoko San Petri basilikan aurkitzen da.
AZTERKETA FORMALA:
Eskultura hau Michelangeloren lanik klasikoena da Errenazimendu betean egina, klasizismoaren eredu bihurtu zen. Piramide-konposizio perfektu itxi batek zehazten du forma, arrazionaltasun klasikoaren adibide. Eskultura exentua da mukulu biribilekoa eta eseritakoa hain zuzen ere. Marmolezko bloke handi batean zizelatuta dago eskultura, arreta handiz zizelatua eta gainaldea xehetasun handiz leundua (gorputzen eta arropen tolestura ikustea besterik ez dago). Gai erlijiosoa du: Ama Birjina eta bere semearen irudikapena, besotan Jesusen hilotza gurutzetik jaitsia berria duela. Emakume gaztea da, Ama Birjina ezin ederragoa. Goibeltasun bareko keinu batek adierazten du oinazea, sentimenduen azalpen naturalista batek sorraraz lezakeen sentipen lotsagarri oro baztertuz. Arrazoi beragatik, Ama Birjinari ez zaio antzematen altzoan pausatzen den Kristoren gorputza eusteko ahalegin berezia, hau da, ez zaio esfortzu eta sufrimendurik nabaritzen. Ama Birjina oso idealizatua ageri da, gaztea eta ederra alegia. Kristoren espresioak ere oinaze keinurik gabekoak dira, gurutzetik jaitsi berria izan arren bere aurpegian ez da sufrimendu sentimendurik islatzen, lasaitasuna eta baretasuna baizik. Biek ala biek edertasun ideala dute, perfekzio-kontzeptua adierazi nahi baitzuen autoreak. Esan beharra dugu, eskultura honetako ezaugarriek garaiko gizartearekin egiten dutela bat, erlijioari erreferentzia eginez. Miguel Angelek eskultura hau sinatu egin zuela ere aipatzekoa da. Honek bere burua eskulturagiletzat zuen, hau da, eskulturaren jeniotzat, marmolean edozein ideia islatzeko gai baitzen.
AZTERKETA ESTETIKOA:
XV. Mendean, Errenazimentuan, aldaketa sozial, ekonomiko eta politikoak gertatuko dira eta hauen ondorioz, mentalitatea aldatuko da eta horrek mugimendu artistiko eta literario berria ekarriko du. Lengoaia artistiko berri bat sortuko da, arte klasikoan oinarrituta. Natura ikasiko dute eta perspektiba izango da natura irudikatzeko erabilitako zientzia. Beste alde batetik, giza gorputza biluzia perfekziorik gorena izango da eta artistaren oinarrizko helburua. Errenazimenduko artistak denetik jakingo du eta balorazio sozial handia izango du. Aldi honetan mezenak sortuko dira; hauek artistei babesa emango diete eta horren truke haientzat lan egingo dute. Berez, Errenazimendua fenomeno italiarra izango da, bigarren etapan kokatzen da; Cinquecentoan (XVI. Mendea), Erroma izango delarik erdigunea. Eskultura errenazentistak edertasunaren irudipena zuen helburu nagusitzat. Eskultorearentzat ez zen nahikoa errealitatea irudikatzea, baizik eta etekin estetiko handienarekin egin behar zuen. Cinquecentoko eskulturan gehien erabilitako materiala marmol zuria izan zen. Miguel Angel (Michelangelo) Buonarrotiren (1475-1564) lanaren garrantziak Errenazimentu klasiko edo berantiarreko eskultura gailendu zuen dudarik gabe. Toskanako jenioaren kreazioak, baliabide berriak erabili zituen, formen dinamismo handiagoa edo kontrolatutako indar-espresioa ("terribilitá") bezalakoak. Miguel Angelen eskultura- produkzioan honako hauek nabarmentzen dira: Pietatea, Vatikanoko San Pedron, Pieta Rondanini eta Moisesen figurak, Julio II.A Aita Santuaren hilobiaren proiektu izugarrirako egindako bakarrak, eta Lorenzo eta Giuliano de Mediciren hilobien hileta-multzoa. Moises- en "la terribilitá" berezko ezaugarri hori erakusten digu.
Identifikazioa
Leonardo da Vinci-ren Azken Afaria, 1494-1498 urteetan egina, Errenazimenduko Cinquecentoan kokatzen da. Santa Maria delle Grazien (Milan) aurkitu da.
Azterketa formala:
Margolana tenple eta oleoa igeltsuaren gainean erabiliz eginda dago, garairako teknika berritzaile eta esperimental bat izan zen, hala ere, berehala obra hondatzen hasi zen eta bere kontserbazioa oso zaila izan ohi da. Konposizioa simetrikoa da, koadroaren erdigunean Kristo dago, atzealdean duen leihoak eta berarengan batzen direlako ihes puntu guztiak. Gaia erlijiosoa da, azken afaria irudikatzen du. Kristo apostoluen inguratua afaria ospatzen. Kristok konposizioa triangeluarra irudikatzen du, honek mahiak sortzen duen horizontaltasunarekin alderatuz. Apostoluak hiruko taldeetan banatzen dira bere inguruan. Koloreen artean oreka bilatzen du, gehien erabiltzen direnak gorria eta urdina dira. Aipagarria da hormetan arreta deitzen ez duten koloreak erabiltzen dituela marroia eta arrea esate baterako, horrekin Leonardok lortu zuen atentzioa protagonistetan zuzentzea eta ez inguruan. Perspektibaren aldetik, hauteman ditzakegu perspektiba lineala edo geometrikoa, hormak eta sabaiak estutzen doaz kristoren ihes puntuan bukatzeko (margolanaren punturik garrantzitsuena).
Aire perspektiba ere erabiltzen du sakontasuna lortzeko, horretarako atzeko leihoak eta kolore hotzak erabiltzen ditu. Argiari dagokionez, argi-ilunak alderatzen dituela hauteman ditzakegu. Bi argi foku daude, leihoetatik eta aurrealdetik datozenak. Argiaren erabilera Leonardorentzat oso garrantzitsua zen.
Azterketa estetikoa:
XV. Mendean, Errenazimentuan, aldaketa sozial, ekonomiko eta politikoak gertatuko dira eta hauen ondorioz, mentalitatea aldatuko da eta horrek mugimendu artistiko eta literario berria ekarriko du. Lengoaia artistiko berri bat sortuko da, arte klasikoan oinarrituta. Natura ikasiko dute eta perspektiba izango da natura irudikatzeko erabilitako zientzia. Beste alde batetik, giza gorputza biluzia perfekziorik gorena izango da eta artistaren oinarrizko helburua. Errenazimenduko artistak denetik jakingo du eta balorazio sozial handia izango du. Aldi honetan mezenak sortuko dira; hauek artistei babesa emango diete eta horren truke haientzat lan egingo dute. Berez, Errenazimendua fenomeno italiarra izango da bigarren etapan kokatzen da; Cinquecentoa (XVI. Mendea), Erroma izango delarik erdigunea. Pintura errenazentistaren helburu nagusia edertasuna lortzea izan zen, azken hau errealitatearen irudipen legez ulertuz, humanismoko konposizio arrazionaltasun eta oreka printzipioak jarraituz, hauen arabera atsegin estetikoa eta adimenarena hautematen delarik. Errenazimenduan nazioarte mailan ospea lortu zuten artistak agertu ziren eta horien artean bat nabarmentzen zen: Leonardo da Vinci. Leonardo da Vinci (1452-1519). Arkitekto, eskultore, margolaria, ingeniaria, asmatzaile legez zuen bere burua. Bere produkzio piktorikoaren artean Magoen adorazioa, Afari Santua, Ama Birjina Santa Ana eta haurrarekin, eta Mona Lisaren erretratua nabarmendu behar dira.
ARKITEKTURA
Arkitekturaren ezaugarriak eta elementu arkitektonikoak. Mundu klasikoaren oroitzapena ez zen inoiz ere Europatik desagertu baina Aro Modernoaren hasieran goretsi egin zen izugarri. Gogo bizi honek arte europarraren norabidea aldatuko du eta imitatuko dira arte klasikoaren ezaugarriak: proportzioa, neurria, ordena... Mugimendu honen jatorria Italia izango da. Arkitektura errenazentistaren barruan bi etapa ezberdin ditugu: XV . Mendea ( Quattrocento): arkitekturak elementu dekoratibo ugari izango ditu eta Florentzia izango da gunerik inportanteena. XVI . Mendea ( Cinquecento): dekorazio eskasagoa izango da eta gunerik inportanteena Erroma. Elementu arkitektonikoak: 1-Elementu euskarriak: zutabeak eta murruak izango dira. Inportanteena murrua izango da, batzuetan pilastrekin. Zutabeak, normalean, erdi puntuko arkuak sostengatzen dituzte. Kapitel-erik erabiliena korintoarra izango da, baita, joniarra, doriarra eta konposatuak ere erabiliko dira. 2-Eutsi beharreko elementuen artean, gangak gogoko dituzte (ertz-gangak eta kanoi-gangak). Hala ere kupula izango da elementurik adierazgarriena. Estalki adintelatuak ere erabiliko dira. Bai gangak bai estalki adintelatuak kasetoiez dekoratzen dira. 3-Materialik erabiliena marmola, adreilua eta paramentu txikia (aparejo menudo) izango dira. 4-Frontoiak, taulamenduak... Berriro erabiliko dira. 5-Elementu dekoratiboen artean girlandak, gruteskoak, kandelontziak eta balaustradak ditugu. 6- Eraikuntza errenazentista kalkulu matematiko baten ondorioa izango da eta bere ezaugarriak proportzioa, uniformetasun, argitasuna, perspektiba eta ordena izango dira (eraikuntzarik hobezinena ardatz guztietan simetrikoa dena izango da eta kupula batekin burutzen dena).7- Erdi Aroan barruko espazioak bisio longitudinala zuen, aldare nagusirantz zihoana. Orain basilika oinplano batetik sortuz oinplano zentral batera ailegatzen da. 8- Oinplano eta altueraren dimentsioen arteko oreka bilatzen da (berriro giza eskala kontuan hartzen da). Era berean, horizontaltasuna bertikaltasunari nagusitzen zaio; horrexegatik horizontaltasuna azpimarratzen duten elementu guztiak indartzen dira: erlaitza handiak, moldura horizontalak... 9- Arkitektura zibilak, erlijiosoaren aurrean, garrantzia handiagoa hartzen du.
ARKITEKTO ETA ARKITEKTURARIK GARRANTZITSUENAK ITALIAN
Quattrocento: XV.Mendea Antzinate klasikoko balioak berreskuratzeko printzipio errenazentista garatzeko lehenengo iturri ulergarriak, hondakin erromatarrak izan ziren. Hauekin batera garrantzi aparta izan zuen Marco Vitruvio (K. A. 1 inguruan jaioa) erromatarraren De architectura tratatua. Lan hau berreskuratu, tratatu eta ilustratu egin zen XV. Mendean zehar eta, era berean, Jacopo Barozzi, Vignola deiturikoa (1507-1573) eta Miguel Angelek diseinatutako San Pedroren kupula bukatu zuena, eta Andrea Palladio (1508- 1580) bezalako arkitektoen zenbait tratatu vitruviar biltzeko aukera eman zuen. Errenazimentuko lehen aldiko bi arkitekto nagusiak honako hauek dira: Filippo Brunelleschi (1377-1446): perspektibaren sistema eta legeen printzipioak finkatu zituen; ospe izugarria lortu zuen Florentziako Santa Maria del Fiore katedraleko kupula. Kupula honek eraikinaren eta, bide batez, hiriaren espazio guztia koordinatu, batu eta zentralizatzen du. Danbor oktogonalaren gainean, kanpoaldetik ojiba-kasko batekin eta barrualdetik kasko esferiko batekin estali zuen kupula. Honen beste lan nagusi batzuk San Lorenzoren basilika, eta Pazzi kapera izan ziren, hauek guztiak Toskanako hiriburuan. Leone Battista Alberti (1404-1472): bere lanen artean Mantuako Sant Andrea elizako fatxada nabarmentzen da, erdiko nabe angeluzuzen batekin, azken hau kupula batez eta alboko sei kaperez estalitako presbiterio batez bukatua. Bere beste eredu arkitektonikoetariko batzuk Santa Maria Novellako fatxada eta Rucellai jauregia dira, biak Florentzian. Cinquecentoa: XVI. Mendea XV. Mendean zehar Florentzian Errenazimentua jaio eta garatu ondoren, arkitekturak bere heldutasun-aldia lortu zuen Erroman nagusiki, non Donato Bramante (1444-1514) eta Miguel Angel Buonarrottik (1475 1564) bere lan hoberena ekoiztu baitzuten. Aita santuek arte-produkzioa sustatu zuten, elizaren handitasuna erakusteko. Bramante-k (1442-1514) San Pietro in Montorio-ko tenplete txikia egitean, tenplu- eredu bat sortu zuen. Espainiako Errege Katolikoek ordainduta eta San Pedro martirizatu zutela uste zuten tokian eraikita, Bramanteren lan hau oinplano zirkularreko tenplua da, ordena klasikoko zutabez inguratua, danbor batez eta esfera- erdi formako kupula batez koroatuak.
ESKULTURA Eskultura errenazentistak edertasunaren irudipena zuen helburu nagusitzat. Eskultorearentzat ez zen nahikoa errealitatea irudikatzea, baizik eta etekin estetiko handienarekin egin behar zuen. Gainerako arteetan bezalaxe, eskulturan nolabaiteko bereizketa hautematen da XV. Mendeko estiloaren, non brontzea ugaritasunez erabili baitzen, eta XVI. Mendeko birtuosismoaren artean, non lehentasunez marmola erabiltzera jo baitzen. Eskulturaren ezaugarri orokorrak: 1-Arkitektura bezala, eredu klasikoetan oinarritzen da: proportzio-kanona (9/10 buru) 2- Antzinako material nobleak (marmola, brontzea) erabili zituzten, baina lortutako perfekzioa izugarria izango da. Florentzian lur errea (barro cocido) ere erabiliko da. 3- Gaiei buruz, erlijiosoez gain (inportanteenak) gai profanoak eta alegorikoak ere
jorratzen dituzte. 4- Antropozentrismoa. Giza gorputz biluziak garrantzia hartzen du. Era berean umeen eta nerabeen eskulturak ugari egiten dira. 5- Zaldizko eskulturak ere garrantzia hartzen du. Erromatarren garaian erabilia izan zen, baina orain benetako erretratuak izango dira; leku publikoetan jarriko dira pertsonaia famatuak ohoratzeko. 6-Busto-erretratuetan errealismoak eta indibidualismoak garrantzia handia lortuko dute. 7- Eskultura errenazentistan (erliebetan, batez ere) perspektiba eta sakontasuna
bilatuko dira, plano ezberdinak agertuko dira. Era berean, pertsonaien jarrerak serenitatea eta lasaitasuna islatuko ditu.
Eskultura XV. Mendean:
Quattrocento Errenazimentuko lehenengo eskultura bat Florentziako bataiategirako ateak egiteko lehiaketarako deialdia (1401 urtean) izan zen. Bertan, eskultura errenazentistako figura handienetako hiruk (Ghiberti, della Quercia eta Brunelleschi) hartu zuten parte baina irabazlea Lorentzo Ghiberti izan zen. Adierazpen-mota hauen artean, indarrez gailendu zen Errenazimentuko eskultore nagusienetariko baten nortasuna: Donato di Niccolo, Donatello (1386-1466). Bere lanak, adierazitako pertsonaien sentiberatasuna, adierazkortasuna eta karga psikologiko eta dramatikoa du ezaugarri. Donatellok erabili zituen lehen aldiz eskulturan perspektiba eta gai herrikoiak. Errealitate gordina erakusten duten eskulturak egin zituen. Bere produkzioan honako hauek nabarmentzen dira: Florentziako kantoria (haur kantarien korua), San Jorge, David, Errenazimentuko lehenengo eskultura biluzi exentutzat (mukuilu borobiltzat) hartzen dena, eta Condottiero Gattamelataren zaldizko estatua. Beranduagoko Quattrocentoan azpimarratzekoa da Andrea del Verrocchioren (1435-1488) lana, Veneziako Condottiero Colleoniren zaldizko estatuaren egilea, adierazkortasun eta indar handikoa.
Eskultura XVI. Mendean: Quinquecento
Errenazimentu klasiko edo berantiarreko eskultura Miguel Angel (Michelangelo) Buonarrotiren (1475-1564) lanaren garrantziak gailendu zuen dudarik gabe. Toskanako jenioaren kreazioak, berak behin eta berriro bere burua batez ere eskultoretzat zuela errepikatzen zuelarik, baliabide berriak ekarri zizkion arte honi, formen dinamismo handiagoa edo kontrolatutako indar-espresioa ("terribilitá") bezalakoak. Inspirazio honetatik David (1504-1505) ospetsua bezalako lanak sortu zituen. Lan hau Florentziako Jaurerriaren plazan jarri zuten eta gaur egun Akademiako Galerian gordetzen da. Harrokeria, lasaitasun eta kemenari eusten dion adierazpen honekin batera, Miguel Angelen eskultura-produkzioan honako hauek nabarmentzen dira: Pietatea, Vatikanoko San Pedron, Pieta Rondanini eta Moisesen figurak, Julio II.A Aita Santuaren hilobiaren proiektu izugarrirako egindako bakarrak, eta Lorenzo eta Giuliano de Mediciren hilobien hileta-multzoa. Moises-en "la terribilitá" berezko ezaugarri hori erakusten digu. Miguel Angelen estilo eta inspirazio bikainaren ondoren, manierismo deituriko estiloa garatu zen, gero Barrokoan jarraituko zena. Aldi honetakoak dira: Benvenuto Cellini (1500-1571) Giovanni Bologna eta Giambologna (1529-1608).PINTURA Pintura errenazentistaren helburu nagusia edertasuna lortzea izan zen, azken hau errealitatearen irudipen legez ulertuz, humanismoko konposizio arrazionaltasun eta oreka printzipioak jarraituz, hauen arabera atsegin estetikoa eta adimenarena hautematen delarik. Ondoren datorren printzipio errenazentisten subjektibizaziorako bilakaera garai guztietako pinturako jenio handietako batzuk sortzeko oinarri izan zen, Leonardo da Vinci (1452-1519), Miguel Angel (1475-1564), Rafael (1483-1520), Tiziano (1485 inguruan - 1576) edo El Greco (1545-1614) bezalakoak. Pinturaren ezaugarri orokorrak Gotikoan bezalaxe, murruak, fresko teknika erabiliz, margotzen jarraitzen dira baina XV. Mendearen bigarren zatian olio teknika ere eta mihisea euskarritzat (Venezian, batez ere, zabaldu zen eragin flandestarrari esker). 1- Konposizio argia, forma geometriko soiletan oinarrituta. 2-Marrazketa kolorea baino garrantzitsuagoa da. Beraz, argi eta itzal joko bortitzik ez dago. 3-Perspektibari esker, pertsonaiak kokatzen dira proportzionaltasun-arau batzuen arabera; hasieran, perspektiba lineala edo aurrez aurrekoa (zenbat eta urrunago dauden objektuak, orduan eta txikiago); geroago aireko perspektiba (zenbat eta urrunago dauden objektuak, orduan eta aire gehiago dagoenez, profilak difumatzen dira "sfumato" teknika erabiliz. Gauzek urdin kolorea hartzen dute, airearen kolorea, hain zuzen ere). 4-Argiak Quatroccenton espazio osoa argitzen du baina Quinquecenton artistak argia zuzendu du interesatzen zaion puntura. 5-Giza figura, jantzita edo biluzia, agertzen da: paisaia baten barruan edo eszenatoki arkitektoniko baten barruan. Batzuetan geldirik, beste batzuetan mugimenduan, baina beti perfekzioa izugarrizkoa da. Giza gorputza ikuspuntu guztietatik aztertzeko, "eskortzo" erabiltzen da. 6-Gai erlijiosoak eta profanoak (alegoriak, mitologia...) erabiliko dira (profanoak, batez ere, jauregietan eta altzarien dekorazioan).
Errenazimentu piktorikoaren abiarazleak Masaccio (1401-1428): aho batez printzipio errenazentisten egiletzat hartua, Giottoren espiritu errealista berreskuratu zuen; espazioa eraiki zuen perspektibaren legeen ezarpenaren bidez, hondo eta paisaien zentzu naturalista aldarrikatuz. Alderdi honetan bere lan nagusiak honako hauek izan ziren: Brancacci kaperako freskoak, Carmineko elizan, eta Hirutasunaren (La Trinidad) freskoa, Santa Maria Novellaren elizan, biak Florentzia Fra Angelico (1400 inguruan - 1455): pintura errenazentista hasiberriaren beste erreferente nagusia da. Perspektibaren erabilera eskasak eta apainketak Deikundea bezalako lanetan, guztiz errenazentista den naturalismoa sortzen dute Nicolas V.A Aita Santuaren kapera pribatuan, Vatikanoan. Quattrocentoko maisu handiak Aipatutakoekin batera, pinturan honako maisu hauek nabarmendu behar ditugu:
Filippo Lippi (1406-1469): gotikotik Fra Angelicoren antzeko bilakaera erakutsi zuen, bere heldutasun aldian marrazkiaren dotoretasuna eta paisaiaren originaltasuna nabarmenduz.
Piero della Francesca (1429-1492): berritzaile garrantzitsua izan zen, eta arreta handiena xehetasunean jarri zuen eta baita adierazitako errealitate historikoa birsortzean ere. Bere lanen artean San Francisco de Arezzoko koruko freskoak nabarmentzen dira.
Andrea Mantegna (1431-1506): biziro nabaritzen da arkitektura-elementuen eta pertsonaien gogortasuna eta irmotasuna, bai eta irudibilduen (eskortzo) aldeko joera bizia ere, haren Kristo hila lanean ikus daitekeen bezala.
Sandro Botticelli (1445-1510): quattrocentoko dotoretasunaren eta fintasunaren adierazpen handiena lortu zuen Udaberria eta Venusen jaiotza bezalako lanekin.
XV. Mendean aldaketa sozial, ekonomiko eta politikoak gertatuko dira eta hauen ondorioz, mentalitatea aldatuko da eta horrek mugimendu artistiko eta literario berria ekarriko du: Errenazimentua. Beste aldaketen artean, kristautasun unibertsalaren ideia baztertuko da eta horren ordez nazio-estatu modernoak sortuko dira. Era berean, XV. Mendea aurkikuntza geografikoen mendea da eta horrek munduari buruzko ikuspuntu berri bat ekarriko du: orain arte Europara mugatzen zena, baina konturatzen dira mundua Europa baino zabalagoa zela. Unibertsoari buruz Erdi Aroko gizonak ikuspuntu estatikoa zuen, baina orain konturatzen dira, esperientziaren bidez, gauzak ezagutu ditzakegula eta aldaraz ditzakegula. Antzinatasun klasikoa berraurkitzen da eta garai erromatar eta greziarretan ereduak bilatuko dira. Berriro munduari buruzko ikuspuntu antropozentrikoa nagusituko da (gizona gauza guztien neurria da). Gizonarengan baikortasun handia dute: “arrazonamenduaren bidez, den-dena ezagutu dezakegu”. Literaturan mugimendu honek humanismoa du izena. Arteak pentsamendu humanistaren barruan berebiziko garrantzia izango du eta hainbat berritasun izango du, haien artean: Lengoaia artistiko berri bat sortuko da, arte klasikoan oinarrituta. Natura ikasiko dute eta perspektiba izango da natura irudikatzeko erabilitako zientzia. Beste alde batetik, giza gorputza biluzia perfekziorik gorena izango da eta artistaren oinarrizko helburua.
Arte guztien batasuna, horrexegatik Errenazimenduko artistak denetik jakingo du: fisika, astronomia, literatura, arkitektura, pintura, eskultura...Orain artistak balorazio sozial handia izango du eta hiri guztiek artistarik onenak nahi izango dituzte eta hauen lanak disputatuko dira. Beste alde batetik, mezenak sortuko dira; hauek artistei babesa emango diete eta horren truke haientzat lan egingo dute. Berez, Errenazimendua fenomeno italiarra izango da. Hala ere, gero Europan zehar zabalduko da, baina askotan lurralde bakoitzean ezaugarri bereziak izango ditu. Esan dugunez, Errenazimendua italiarra izan zen nagusiki eta hiru etapa izan zituen: Quattrocentoa (XV. Mendea) : garai honetan garatu ziren Italian gero handik mende batera Europa osora zabalduko ziren balore eta formulazio estetiko berriak. Florentzia dugu Errenazimenduko hiria etapa honetan. Cinquecentoa (XVI. Mendea): Estilo errenazentista heldutasunera iritsi zen. Erroma izango da etapa honetan Errenazimenduko hiria. Manierismoa (XVI. Mendea) : Europa zatituta utzi zuen erreforma protestanteak eta asaldaketa eta krisi giroa sortu zuen 1520tik aurrera.