Zientzia esperimentala
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 18,9 KB
I.ZATIA: POLITIKA ETA ZIENTZIA POLITIKOA
1.1 Zer da politika?
Polika, Interes maila 2018
-Euskadiko 18 eta 29 urte bitarteko gazteek Dituzten iritzi eta jarrera politikoak,
-Gazte gehienek politikan interes gutxi edo Batere interesik ez dutela adierazi dute. Interesik eza ez da bakarrik gazteen Adierazgarria, 30 urtetik gorakoen artean ere gehienek diote ez dutela Interesik politikan.
Zer da Politika
-Aristotelesek zoon politikón gisara ezaugarritu Zuen gizakia.
- Pentsamendu grekoan, baina, "politiko" izate horrek sozialtasuna hartzen zuen barnean.
-Zehazkiago esateko, "giza abere Politikoa" ez da "giza abere sozialaz" bereizten ikusmolde Horretan, mundu grekoan gizarte-elkartea eta elkarte politikoa gauza bat Besterik ez zirelako.
- Bizitza Politikoak, polisaren barruan, bizitza kolektiboa adierazten zuen, Elkarbizitza; edo areago, komunitate-bizitza (Sartori, 1992
Politikaren definizio klasikoen artean LAU KORRONTE NAGUSI
-Politika eta kontrola: pertsonen eta baliabideen Gaineko kontrola. Besteen gaineko nagusitasun edo botere formekin zerikusia Duten fenomenoa (Maquiavelo, Lasswell, Dahl) espontaneoki hartuko ez liratekeen Jokaerak inposatuz.
- Politika Eta erakundeak: Erakunde publikoko sisteman bidez garatutako jarduera litzateke Politika, Funtsean erakunde hori estatua izango litzateke horregaitik estatuak, Weberrek esan zuen legez, indarkeriaren monopolioa gordetzen du beretzat (Weber, 1979).
-Politika eta baloreak. Giza elkartearen balio Komunen onespenean oinarritzen da. Korronte honen arabera interes orokorra Zaintzeko arauen eta balioen inguruko adostasuna behar da, elementu horiek Bermatzen baitute gutxieneko egonkortasuna eta elkarte-bizitza baketsua (Aritoteles, Tomás de Auino, Locke, Parson, Easton).
-Politika eta defentsa. Kanpotik datorren mehatxu Baten komunitatearen defentsa derrigorrezkoa da eta horretarako antolakuntza Militarra landu behar da ( Spencer, Gumplowicz). Laguna-etsaia, Gu-haiek (Schimitt) Politika lagunen eta etsaien arteko harremanaren alorra da.
Politizazio etapak
-Balore edo baliabideen banaketarekin Desadostasuna
- Desberdintasun horren eragina jasaten duen Kolektiboa bere egoeraz jabetzen da
- Mobilizazioak hasten dira
- Gatazka Agertoki publikora pasatzen da
1.2 Botere Politikoak
Politikaren definizioak
-Def. 1: “Gatazkak arautzeko komunitate bateko Kideek gauzatzen duten jarduera da. Jarduera honek taldeko kideak behartzen Ditu onartzen diren erabakiak betetzera, beharrezkoa bada, indarra erabiliz.
-Def. 2: “Beharrizan eta sufrimendu pribatuak Gainditzeko oinarriak jartzeko asmoa du. Horretarako legeak eta instituzioak Sortzen ditu, bizitza kolektiboari forma emateko, gatazkak erregulatzeko eta Narratibak eratzeko
-Josep M Valles Politika= politika eta Indarra=gain boterea= dominazioa inposaketa
-Iris Marion Young Politika= Politika eta Erlazioa= elkar boterea= parte hartzea= taldearen nahia
MANIPULAZIOA
Aurreindoeuroparrak edo Europa Zaharra indoeuroparren Etorreraren aurretik Europako Neolitoko kultura homogeneoa eta zabala Definitzeko Marija Gimbutas arkeologoak sortutako kontzeptua da
BOTEREA DEFINITZEN
GAIN BOTEREA (PODER SOBRE)
-Gizakia izatez txarra da ( Homo hominis lupus)
- Konpetentzia bizitzaren funtsa da ( Darwin)
-Antropozentrismo
-Arrazoiaren inperioa
- Dominazio Gizartea
- “Bestea” Etsaia
ELKAR BOTEREA (PODER PARA)
-Gizakia izatez ona da (el buen salvaje)
-Elkar laguntza bizitzaren funtsa da ( Kropotkin)
-Naturarekin bat
- Bihotzaren inperioa
- Kooperazio gizartea
-“Bestea” legitimoa
Botere politikoaren ezaugarriak. (Bobbio)
Zeren bidez:
-Esklusibotasuna: Indarkeriaren monopolioa
Norentzat
-Unibertsaltasuna: Erabakiak komunitate Osoarentzako dira.
Zertarako.
-Inklusibotasuna: Botereak ezarritako helburuen Lorpenera bideratutako jarduerak , gizartearen antolaketa.
Botere politkoaren osagaiak: INDARRA
-INDARRA: Instituzioek gartzelaratzeko, isuna Jartzeko edo/eta enbargatzeko aukera dute. Edo mehatxatu dezakete horrekin.
- Bestelako Eragile sozialek ere erabili dezakete: errepide bat moztu, leku bat okupatu…
- Adibidea: FMI ak esaten duenean gobernu bati ez diola krediturik emango politika sozial Edo ekonomiko zehatz bat ez badute betetzen.
-Era sotilago batean ere egin daiteke: Informazioa kontrolatzen, hedatzen, manipulatzen edo gordetzen. Gobernu batek Egin dezake edo hedabideak ere bai
-Manipulacion mediatica en 10 Mandamientos.Pps.Lnk
Botere politkoaren osagaiak: ERAGINA
-ERAGINA: Botere politikoak besteak limurtzeko Gaitasuna erabiltzen duenean
-Normalean jarrera aldaketan oinarritzen da, Jarrera bat uzteko edo berri bat egiteko.
- Datuak Eta argumentuak erabiltzen dira
-Konbentzitzeko erabiltzen da
-Erabaki edo proposamen bat hiritarren sostengua Lortzeko
-Adibidea: kotxe istripuak, erretzea…
Botere politkoaren Osagaiak: AUTORITATEA
-Klasikoen auctoritas moduan ulertzen da, hots, Pertsona edo kolektibo baten aholkuak edo argibideak kontutan hartzen dira Sinisgarritasuna aitortzen zaiolako.
- Horregaitik ez da ez indarrik ez eraginik behar
- Batzuetan Kargu publiko batean egoteak sortzen du, bestetan prestigio morala, zientifikoa Edo ibilbide historikoagatik.
BOTERE POLITIKOAREN OSAGAIAK
-Erabiltzen du: INDARRA, ERAGINA eta AUTORITATEA.
-Baliatzen da: MEHATXUA, KONBENTZITZE eta ERREPUTAZIOA.
-Sortu nahi du: BELDURRA, ZIUR EGOTEA eta KONFIANTZA
-Lortu nahi du: Beste eragileen gelditasuna edo Ekintza
Botere Politikoa ,Nola adierazten da?
MAILAK ERAGILEEN JARRERA
LEHEN MAILA:
Arazo legez ulertzen den X gaiaren gaineko gatazka politiko batean Eragile guztiak parte hartzen dutenean beraien baliabide, eskakizun eta Proposamenekin.
BIGARREN MAILA:
Eragile bat edo batzuek X gaia gatazka politikoa bihurtzea eragozten Dutenean, agenda instituzionala kontrolatzen dutelako eta horrela gaia erabaki Lotesleetatik kanpo mantentzen dute.
HIRUGARREN MAILA:
Eragile bat edo batzuek beste batzuen kontzientzian eragiteko Gaitasuna daukate eta horrela lortzen dute X gaia arazo bezala ez ulertzea.
LEGALITATEA, LEGITIMITATEA, LEGITIMAZIOA
-LEGALITATEA. Eragile politikoen jarduerari Dagokion kontzeptua. Legearen mugen barruan ari izatea. Zuzenbide estatua. Tranpa: Lawfare edo gerra judiziala
-LEGITIMITATEA. Boterearen titularitateari Dagokion kontzeptua. Botere legitimoa legalitatearen arabera ezarritakoa da.
-LEGITIMAZIOA. Prozesua da. Onarpen soziala. Borroka ideologiko-kulturala.
LEGITIMAZIOA
-Boterearen egiturak eta egikaritzak gizarte Jakin batean, nagusi diren arau, joera edo sinesmenekin bat egitea litzateke
-Legitimazioak boterea ideien eta balioen Munduarekin lotzen du.
-Erabaki bat legitimotzat hartuko da, gizarte Baten balore eta sinismenekin bat egiten badu
-Adibidez: arrazagatiko segregazioa
Legitimazioaren Iturriak: (Weber)
-Tradizioa. Iraganeko usadio eta ohiturei Egokitzea “. Beti egin da horrela” edo “Gure arbasoek horrela egiten zuten ” Moduko esaldiak erabiltzen direnean proposamen edo erabaki argumentua lantzeko. Adibidea: Alarde Tradizionala
-Arrazionalitatea. Bilatzen diren helburuen eta Erabiltzen diren baliabideen arteko egokitzea. Bat etortze hau arau eta Erakunde bilakatzen da, legalitatea. Estatua eta zuzenbidea. Adibidea: Ezkontza homosexualak
-Karisma. Pertsonaren karismak legitimatzen du Proposamena edo erabakia . Adibidea: • https://www.Youtube.Com/watch?V=BhEQ4MYCMH8
-Etekina. Ekintzen emaitzetan oinarritzen da legitimazioa. Ondorioak egokiak Direla antzematzen bada legitimazioa indartuko da. Alderantziz gertatzen bada Legitimazioa galtzen da.
1.3 Politikaren Dimentsioak
Politikaren hiru dimentsioak:
EGITURA:
-Antolakuntza politikoa eta alde instituzionalak
-Sistemak eta egiturak
- Instituzioak eta arauak
-Estatuak eta gobernu formak
PROZESUA
-Talde eta banakoen gertakariak, erabakiak, Portaerak eta jarrera
-Kultura Politikoa, ideologia, eragileak
EMAITZAK
-Politika Publikoak
- Gobernantza
POLITIKA ZIENTZIAN ETA AZTERKETA POLITOLOGIKOETAN
Politikaren Hiru dimentsioak : Politika EGITURA bezala " POLITY
-Komunitate batek bere ekintza politikoak Antolatzeko erabiltzen duen egitura aztertzea
-Ekintza horiek gauzatzen diren egitura
-Gobernuarekin zerikusia duten ekintzak, gobernu Mota ezberdinekin eta estatuaren kontzeptuarekin Politikaren antolaketa. EGITURA
Politikaren Hiru dimentsioak : 2. Politika PROZESUA bezala " POLITICS
-Jarrera kolektiboak eta Norbanakoak
-Subjektuen motibazioa
-Portaera politikoak
-Politikaren jarduera. PROZESUA
Politikaren hiru dimentsioak : 3.. Politika EMAITZA bezala % POLICY
-Prozesu eta egituren emaitza
- Programa Politikoarekin, ekintza planarekin zerikusia dauka
- Politika Publikoak
Politikaren Hiru dimentsioak POLITIKAREN HIRU DIMENTSIOAK:
-EGITURA: Sistema, ordena, Instituzioa, araua, POLITY
-PROZESUA: Ekintzen sekuentzia, Portaera Multzoa, POLITICS
- EMAITZA: Politika Publikoak, POLICY
POLITIKA: EGITURA
-EGITURA POLITIKOA ulertzeko modu desberdinak daude:
- Makina Baten legez azaltzen dute, adibidez: erloju mekaniko bat . Inspirazio mekanikoa
-Bizidun Organismo baten metafora erabiltzen da, Inguruari egokitzen dena, inspirazio biologikoa
- Merkatuaren adibidea jorratzen da, herriko Merkatu bat, elkartze lekua, hartu-emanen lekua, interesean oinarrituta
- SISTEMA: Eredu zibernetikoan inspiratuta.
- Cibernetica eta gobernu hitza sustrai Etimologiko berdina, kubernetes, gobernua, zuzendaritza, gidaritza (timón)
POLITIKA SISTEMA KONTZEPTUAREN BIDEZ eta POLITIKAREN HIRU DIMENTSIOAK.
TESTUINGURUA GATAZKAK: -Ekonomikoak. - Kulturalak. - Erlijiosoak. - Nazioartekoak. - Generokoak.
Sistema Politikoa Eastonek (1953,1965)
politikaren analisian
Sartu
-Politika eta ingurunearen arteko etengabeko Harremari erreparatzen dio
-Politika gizarte kolektiboei eragiten dieten Tentsio eta gatazka moduan ulertua izan behar da
-Sekuentzia ideal bat deskribatzen du, Politikaren esku-hartzearen dibertsitatea eta aniztasunari orden bat ipintzen Dio
-Interdependentzia bat dagoela adierazten du
-Dinamikoa dela azpimarratzen da
-Egitura politiko orori aplikatu ahal zaio
1.4 Politikaren Zientzia
IKUSMOLDEEN ANIZTASUNA POLITIKAREN AZTERKETAN
-Diziplina baten barruan dauden korronteek edo Eskolek jakintza -arlo batean egon daitezkeen desberdintasunak adierazten Dituzte.
- Desberdintasun horiek guztiak azterketaren Objektua ulertzeko eran, errealitate sozialetik datuak lortzeko moduan eta Ondoren burutu behar den teorizazio-prozesua bideratzeko moldean hezurmamitzen Dira.
IKUSMOLDEEN ANIZTASUNA POLITIKAREN AZTERKETAN
-Politikaren azterketaren arloari dagokionez, Politikaren izaera eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko premisa desberdinak Hartzen dituzte abiaburutzat korronte teorikoek.
- Izan ere, Gaur egun eredu guztien ekarpenak jasotzen diren arren, ikuspegi bakoitza Nagusi izan da garai jakin batean.
KORRONTEAK
-Normatibismoa
- Instituzionalismoa
-Konduktismoa
-Hautaketa Arrazionala
-Feminismoa
-Discurtso Analisia
Diziplinen barne-korronteak. NORMATIBISMOA
-Perspektiba historikotik abiatuta, azterketa Politiko garaikideetan aipatu behar den lehendabiziko ikuspegia teoria Normatiboa da, tradizio handiko eredua izan dena joan den mendeko 60ko Hamarraldira arte.
-Teoria politiko normatiboaren interes gunea Kontzeptu moralen azterketa da, baita haien aplikazioa ere harreman eta Praktika politikoetan.
-Azken Batean, "egin beharrekoa" azaltzen du teoria normatiboak, ekintza Politikorako arauak proposatuz.
Instituzionalismoa
-Teoria normatiboekin batera, azterketa instituzionalistak Dira analisi politikoen hastapenetan aurkitzen ditugun eredu nagusienetakoak.
-Erakunde politikoen ikuspegiak sistema Politikoaren arau, erabide eta organizazio formalen azterketan jartzen du Arreta, elementu horiek praktika politikoan daukaten eragina ikusi ahal Izateko.
- Azterketa Instituzionalista tradizionalek jaso dituzten kritikak haien metodoen ahulezian Eta emaitzen ezaugarri deskribatzaileetan oinarritu dira.
Ikuspegi konduktista
-Konduktismoak jokabide politikoa aztertu nahi Du, hala maila indibidualean nola maila kolektiboan.
- Metodo Zientifikoa erabiltzen du, ”Nolakoa da aktore politiko Xren portaera? Zergaitik ? Zein baldintzetan?
-Beraren sorrera eredu normatibo eta Instituzionalisten kritikan oinarritzen da.
-Konduktismoaren arabera, instituzioak ez dira Jokabide erreala bezain garrantzitsuak.
- Izan ere, Erakundeen araudiek gizakiek egin beharrekoa adierazten dute; baina, eredu Konduktistaren arabera, zientzialariek instituzioa ez ezik benetako praktika Behatu behar dute
Hautaketa arrazionalaren ereduak
-Haren abiapuntua: portaera politikoa interesen Arabera jokatzen duten gizabanakoen erabakien emaitza da, eta hortaz, Arrazionaltasunak zuzendutako jokamoldea da.
- Ikuspegi Arrazionalari zuzendutako kritikek dioten moduan, hautaketa arrazionalaren Ereduak ez du aintzat hartzen gizakiaren izaera bere konplexutasun psikologiko Eta osagarri irrazionalekin.
- Horrela, Iritzi kritikoen arabera, ikuspegi osoagoa eskaintzeko, zabaldu egin beharko Luke bere aztergaia, askotan jokabide politikoa bultzatzen duten motibazio Altruistak eta moralak kontuan hartuz
Feminismoa
-Feminismoak politikaren azterketan izan duen Eragina ere handia izan da azken urteetan, aldez aurretik finkatutako Elementuen berrikusketa ekarri baitu diziplina barrura.
-Hartara, zalantzan jarri dira teoria Normatiboaren ikuspegi ortodoxoak eta korronte instituzionalisten eta Konduktisten azterketa enpirikoak, generoaren aldagaia gogoan hartu ez duten Heinean.
- Feminismoaren ekarpenak erabakigarriak dira Zientzia politikoaren mugarriak zabaltzerakoan.
Diskurtsoaren Analisiak
-Esanahi sistemek edo "diskurtsoek" Jarduera politikoa ulertzeko moduetan daukaten eragin eratzailea aztertzen du Ikuspegi horrek.
-Oro har, inork gutxik ukatzen du hizkuntzak, Sinboloek eta eztabaida politikoen egituraketak gizarte konplexuetako Politikagintzaren nondik-norakoak eskuratzeko daukaten garrantzia.
- Nolanahi,diskurtsoaren analisiak sarriegi Orokortze- eta abstrakzio-maila handiak erabiltzen ditu ondorio baliagarriak Sortzeko.
Marxismoa
-Aipatu diren sei ikusmoldeekin batera, Marxismoaren ekarpena nabarmendu behar da politikaren azterketan.
-Izatez, indar sozialek eta ekonomikoek esparru Politikoarekin daukaten harremana landu dute autore marxistek gai nagusi Moduan.
- Haatik, Diziplinaren barruan dauden zenbait iritzi ortodoxoren arabera, marxismoa ez Litzateke ikuspegi berezitu bat gehiago izango, ezpada politikagintzaren Azterketa-esparrua gainditzen duen pentsamendu-moldea (Almond, 2001).
Paradigma
-Momentu Historiko zehatz batean, kultura partikular batek erabiltzen duen ideien edo Sinismen sistema mundua azaltzeko Thomas Khun 1962, The Structure of Scientific Revolutions
-Ezaugarririk nagusiena: Mundua azaltzerakoan Paradigma zehatz bat erabiliz ez da kontutan hartzen paradigma hori bere Garaiko eta kultura zehatzaren arabera eraikita dagoela. Normalean gauzak Guztiak horrela azaldu behar direla uste dugu
Definizioa
- Momentu Zehatz batean, komunitate zientifikoak, arazoak enfokatzeko duen adierazpen Modua. Mundu sozialaren azterketa antolatua aurrera eramateko marko filosofiko Eta kontzeptuala eskeintzen du". (Khun, 1962)
-"Munduaren ikuspegi bat, perspektiba orokor Bat, mundu errealaren konplexutasuna xehatzeko modu bat". (Patton, 1978).
Paradigma https://www.Youtube.Com/watch?V=Us_EjHr_Tos
Gizartea (eta zientzia) ulertzeko garaian ikuspegien aldaketa Eman da historian zehar.
DETERMINISMOA: XIX. Mendean Zientzialariak dena azalduko zuen legea lortzea zuen helburu.
-Newton-ek grabitatearen lege unibertsala sortzen Du fisikan
-Adan Smith-ek Merkatuaren esku ikusezinaren Bidez dena azaltzen du ekonomian
-Karl Marx-ek Klase borrokaren teoria bidez Azaltzen du historia
ERLATIBISMOA: XX. Mendearen Lehenengo erdialdea (luzatua bigarren herenera)
-Einsten-ek osatzen du erlatibitatearen teoria: Denbora eta espazioaren legeak baldintza zehatz batzuetan soilik ziren egia, Oso baldintzatuak neurketa moduagatik eta neurketa baldintzengatik batez ere.
-M. Keynes-ek dio ekonomiak estatuaren etengabeko Zuzenketak behar dituela.
-Lenin-ek erlatibizatzen ditu Marx-en teoriak eta Nekazal herrialde batetan gertatzen den iraultza gidatzen du. Iraultzak Industrializatuak baino, nekazariagoak diren herrialdeetan ematen dira.
Paradigmak: Klasikoa, Zientifikoa, Kritikoa
-Klasikoa: Politikan beharkizunaren izaeraren (deber ser) bilaketa, jarduteko orientazio baten bila. Filosofia klasiko Grekoan oinarritzen da
-Zientifikoa: Metodo zientifikoaren bidez Ezagutzen dugu errealitatea, analisi enpirikoa, frogatu behar da enpirikoki.
-Kritikoa: Errealitatearen analisi kritikoan Oinarritzen da, beharkizunaren izaera eta ikuspegi zientifikoa lotzen du. Bere Helburua:errealitatearen ezagutza, errealitatea eraldatzeko
Zientzia politikoa: Gaiari buruzko esparruak
-Kontzeptu Politikoen garapena: Boterea, Gatazka,…
-Analisi konparatiboak, sistema politikoen Egiturak eta prozesuak landu.
-Instituzio Politikoen azterketa
-Portaera politikoen analisia, iritziak eta Jarrerak.
-Nazioarteko Politiken analisia
- Politika Publikoen analisia
Politikaren zientzia, politikaren teoria eta politikaren Filosofia Politikaren ezagutza nola oinarritzen da?
-GERTAERAK
-INTERPRETAZIOAK
-PROPOSAMENAK