Zergak eta Enpresaren Kokapena: Gako Ekonomikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,86 KB

Zergak: Definizioa eta Garrantzia

Zergak administrazio publikoek eskatzen dituzten ordainketak dira, ordain zuzenik gabeak; hau da, Estatuak diru-sarrerak lortzeko dituen iturri nagusiak.

Zerga Zuzenak: Ezaugarriak eta Adibideak

Zerga zuzenak pertsonak edo enpresak zuzenean zergapetzen dituztenak dira, etekina lortzeagatik, jabetzako ondasun bat erabiltzeagatik (adibidez, IBI - Ondasun Higiezinen gaineko Zerga) edo diru-sarrerak izateagatik. Zerga zuzenak foru-aldundien eta toki-administrazioen arabera sailkatzen dira. Foru-aldundien arabera, zerga zuzen nagusiak hauek dira:

  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ)

    Errentak lortu dituzten pertsonek ordaindu beharrekoa da (diru-sarrerak izateagatik). Pertsona horien zirkunstantziak kontuan hartzen dira zerga kalkulatzeko.

  • Sozietateen gaineko Zerga (SZ)

    Merkataritza-sozietateek ordaintzen dute, lortu dituzten etekinengatik. Ordaindu beharreko zenbatekoa lortutako etekinaren araberakoa da. Zerga zuzen eta pertsonala da, eta sozietateen eta beste erakunde juridiko batzuen etekina (mozkina/irabazia) zergapetzen du. Subjektu pasiboak enpresek lortutako etekinak dira.

Zeharkako Zergak: Kontsumoaren gaineko Zergak

Zeharkako zergak pertsonen ondasunen edo zerbitzuen kontsumoa eta ondasun eta eskubideen eskualdatzeak zergapetzen dituzte. Adibidez, etxe berria edo telebista erostean BEZ-a ordaintzen da. Hauek ere foru-aldundien arabera sailkatzen dira.

  • Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ)

    Erositako ondasun edo zerbitzuen balioaren ehuneko bat ordaintzen da (produktu berriak erostean ordaindu beharrekoa da). Balio erantsia ekoitzitako ondasunen balioaren eta ekoizteko erabilitako lehengai eta bitarteko beste ondasun batzuen kostuaren arteko aldea da. BEZ-a balio erantsi horren gaineko zerga da, kontsumoaren gainekoa.

Enpresaren Kokapena eta Dimentsioa

Enpresak eta bere jarduerak arrakasta izan dezan, erabaki estrategiko garrantzitsua da enpresa non kokatu eta zer dimentsio izan behar duen zehaztea.

Enpresarako leku egokia hautatzeko, kanpo-aldagai batzuk hartzen dira kontuan:

  1. Merkatuaren eskaria: Ezinbestekoa da ziurtatzea, enpresa kokatuta dagoen lekuan, enpresak salduko duen produktuak kontsumitzaileengan interesa izango duela. Lehiakideen egoera ere ebaluatuko da; beraz, merkatu-azterketa osoa egin behar da.

  2. Lehengaien hornidura: Interesatzen zaizkigun lehengaien kalitatea, kostua eta eskuratzeko erraztasunak aztertu behar dira: entrega-epeak, ordaintzeko erraztasunak, etab.

  3. Lan-merkatua: Enpresan lan egin dezaketen langileak, haien ezagutza teknikoak, gizarte- eta lege-egoera, etab.

  4. Komunikazioak eta garraioa: Aintzat izan behar da enpresa leku egokian kokatuta dagoen garraiobideekiko, eta, beraz, garraioak erraz heltzeko moduko lekua den. Baita ere, ea komunikaziorako erraztasunak dituen beste enpresekin. Gaur egun, enpresak hiri garrantzitsuen kanpoaldean kokatzen dira, industrialdeetan, teknologia-parkeak osatuz (enpresak goi-teknologiakoak badira). Oro har, herri-administrazioek sustatuak izaten dira. Kokapenaren aldagaiaren garrantziaren adibide tipikoa merkataritza-gune handiak dira. Aglomerazio ekonomikoa: hiri handietan, industria-instalazioen eta hirugarren sektoreko instalazioen kontzentrazioa da, zerbitzu komunak erabili eta enpresa horien kostuak murrizteko.

  5. Hornidurak: Horniduren eskuragarritasunari buruzko informazioa izan behar da. Hauek guztiak enpresaren funtzionamendurako beharrezkoak dira, eta haien kostua aztertu behar da.

  6. Eraikuntza-lanen eta orubearen kostua: Prezioa ez da berdina leku guztietan, eta alde handiak egon daitezke prezioen artean. Batez ere orubeen prezioan (lurren kostua).

  7. Legedia: Zer lege-arau eta muga dauden jakitea; bai zergen alorrekoak, bai merkataritzaren alorrekoak eta bai gizartearen alorrekoak. Halaber, garrantzitsua da jakitea zer laguntza publiko eskuratu daitezkeen jarduerarako.

  8. Inbertsioak eta finantziazioa: Baliabide ekonomikoak lortu behar direla aintzat hartuz, komeni da enpresa kokatzen den lekuan finantza-erakundeak eskuragarri izatea eta inbertsioak egiteko aukerak edukitzea.

  9. Eskualdearen ekonomia-garapena: Hautatzen den eskualdearen garapen-maila aztertu behar da, enpresaren etorkizuna aurreikusteko adierazle ona baita. Azken urteetan hazkunde iraunkorra izan ez duten eskualdeetan, zailagoa izango da enpresa batek aurrera egitea.

Aldagai hauek aztertzean, kontuan izan behar dira sortu nahi den enpresa mota eta enpresaren ezaugarriak.

Entradas relacionadas: