Zera, nia, supernia Freuden teoria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,49 KB

1.- Psikea 2 zatitan dago bananduta: Alde kontzientea eta alde subkontzientea

Alde kontzientea: Kontziente gara, egiten duguna kontrolatzen dugu.Alde subkontzientea: Kontzientearen azpian dago.

  • Prekontzientea: kontziente eta inkontzientearen artean

  • Inkontzientea: Ez-kontzientea, antzinakoa eta erreprimitua.

2.- Psikea 3 aldetan banatzen da: NIA, ZERA ETA SUPERNIA

ZERA: Logika gabekoa, amorala, plazera bilatzen du beti

NIA: Zeratik dator, gauza bat egitea komeni den ala ez baloratzen du

SUPERNIA: Nian sortzen da, buruan kultura eta giza balioak barneratu ostean. Egiten ditugun gauzak etikoki moralak diren ala ez eztabaidatzen du. Erruki eta autokritika sentimenduak sortzen ditu.

3.- Sexualitatearen kontzeptua

Sexualitatearen kontzeptua genitaletik baino harago, gorputz osorako handitu zuen. Sexu kontzeptu nagusiak Freuden pentsamenduan:

  • Libidoa (desioa)

  • Edipo konplexua

  • Elektra konplexua

  • Narzisismoa

4.- Libidoa edo desioa

Gorputzeko organo guztiekin lotura du. Desioaren aurrean 4 erreakzioegon daitezke:  

  • Baretzea (sexuaren bidez)

  • Erreprimitzea

  • Desbideratzea

  • Sublimatzea (artearen bidez)

Libidoaren barruan mi mota bereizten dira:

  • Niaren libidoa (niregandik niregana)

  • Objektuaren libidoa (niregandik objektura)

Bi prozesu daude:

Maitemintzea (objektuaren superbalorazioa)

Melankolia (niregana bueltatzeko nahia eta desioa)

5.- Edipo konplexua

Ume bat bere amaz maitemintzen da, eta bere aitaz jeloskor dago edo gorrotoa sentitzen du.

6.- Elektra konplexua

Edipo konplexua neskei aplikatuta. Neskak umeak direnean aitaz maitemintzen dira eta ama gorrotatu.

7.- Narzisisimoa

Narziso bere irudiaz maitemindu egin zen eta bizitza osoa egon zen uretan bere burua begiratzen. Bere maitasun propioa lortzeko nahian hil egin zen.

NIAren libidoarekin lotuta

8.- Kultura

“Instintuen aurka superniaren oinarrizko erreferentzia da”

3 ezaugarri nabarmentzen dira:

Ez da kanpoko gauza, errepresentazio psikologikoa baizik

Natura eta senen aurrean, gizakiak babesten ditu

Gizakion arteko harremanak arautzen ditu

9.- Eros eta Thanatos

Zera mugitzen duten sen edo instintuak.

EROS: Libidoa edo desioarekin lotuta

THANATOS: Objektuen aurkako suntsipen sena Erosen atzean ezkutatuta dago

10.- Homo homili lupus

Gizakia gizakiarentzat otso bat da.


Entradas relacionadas: