Zentsura Mozioa, Konfiantza Kuestioa, Lege Organikoa, Autonomi Estatua, Lege Mailako Arauak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,94 KB
ZENTSURA MOZIOA
Gobernuan dagoen ekipoa edo taldea kentzea, modu ez natural batean. Zentsura mozioaren helburua, gobernuan dagoen lan taldea bertatik kentzea da, hau da, gobernuaren amaiera ez naturala lortu nahi dugu. Naturala izango litzateke 4 urte pasatzea eta hauteskundeak ospatzea. Ekimena oposizioko alde batek edo batzuek hartzen dute. Kontstituzioak esaten digu, zentsura mozioa aurkezteko, kongresuko %10 gutxienez babestu behar duela, eta baita ere eskatzen da, presidentea izango litzatekeen hautagai bat proposatu behar dela. Bi baldintza hauek betetzekotan, zentsura mozioa martxan jarriko da, eta jarraian kongresuan eztabaida bat irekiko da, sesioa ospatuko da. Eztabaida hortan presidentea izan nahi duen hautagaiak, batetik zergatik aldatu behar dugun gobernuz azalduko du, eta bestalde, bere programa azalduko du. Behin bi gauza hoiek aipatu ditugun, kongresuan bozketa egingo da, zentsura mozioa aurrera dihoen edo ez. Zentsura mozioa onartua izateko, kongresuaren gehiengo absolutua eskatzen da (kongresu kideen erdia +1, gutxienez). Gehiengoa lortzekotan, aurreko gobernua kenduko da eta zentsura mozioa aurkeztu duen hautagaia presidente izendatua izango da. Gehiengo absolutu hori ez ateratzekotan, zentsura mozioa porrot egin du, eta hauteskundeetan aukeratutako gobernua jarraituko du.
KONFIANTZA KUESTIOA
Babesa edo indarra indartzea. Konfiantza galdu ahal da 4 urteetan zehar, kongresuan ez badaukazu babesik. Konfiantza kuestioaren helburua zentsura mozioarekin konparatuz, erabat ezberdina da. Konfiantza kuestioan, helburua presidentearen indarra handitzea da, hau da, oposizioaren parte txiki batek presidentearen eta gobernuaren lana eztabaidatzen dutenean presidenteak kongresuaren gehiengoaren babesa duela pentsatuta, bere burua kongresuaren aurrean jartzen du, kasu honetan bilatzen dena, aurretik zuen konfiantza berpiztea da. Zer gehiengo eskatzen da konfiantza hori berreskuratzeko? Kasu honetan gehiengo sinplea izango da, hau da, gobernuak gorteen konfiantza duela ulertuko da kongresuan bere aldeko gehiengo sinplea lortzen baldin badu.
LEGE ORGANIKOA
Bi ezaugarri dituzte: batetik, materia batzuk arautzeko derrigorrezkoak dira, eta bestalde, lege organikoak egiteko prozedura berezia dago. Lege organikoak, garrantzi handienak dutenak dira. Konstituzioak esaten digu oinarrizko eskubide eta askatasunak lege organikoz arautu behar direla. Bestalde, estatutu autonomikoak bere legea organikoz egin delako dira. Hirugarren materia bat daukagu eta hauteskunde erregimena da, eta bukatzeko laugarren multzoa, konstiuzioak espreziki hala esaten duten materiak.
AUTONOMI ESTAUTUA
Lege organikoa onartzeko kongresuaren gehiengo absolutua eskatzen da. Autonomia estatutuak lege organiko berezi batzuk dira. Euren berezitasunak arautzen duten materian eta jarraitzen duten prozeduran dagoelarik. Lge diren heinean, konstituzioaren eta nazioarteko tratatuen azpian kokatzen ditu. Autonomi estatutuak erkidego bakoitzaren “konstituzioak” dira. Hau da, estatutuek erkidego bakoitzaren oinarriak ezarriko dituzte: egongo diren erakundeak eratuko dituzte, erkidego horrek izango dituen ezkuduntzak zehaztuko dituzte etab… Autonomia estatutuak onartzeko prozedura: ekimena edo iniziatiba erkidego bakoitzeko botere legegilea izango du. Erkidetako legebiltzarrek autonomi estatutu horren zirriborro edo proiektu dute. Behin proiektu hori eginda erkidego hortako legebiltzarrak batzorde bat osatuko du eta batzorde hori Madrilgo gorteetara joango da autonomi estatutuaren proiektua azaltzera. Gorte orokorrek autonomi estatutu horren proiektua aztertu eta lege organiko bezala tramitatuko dute. Proiektu horrek gorte orokorrek gehiengo absolutua lortuko balu, erkidegora itzuliko da proiektua bertako biztanleriak erreferendum bitartez aprobatzeko. Madrilgo gortetan proiektuak gehiengo absolutua lortu ez balu, proiektua eraldatu izango da gehiengo hori lortu arte, eta behin gehiengoa lortuta erkidegora itzuliko da biztanleriak erreferendum bitartez aproba dezan. Erkidegoetako estatutuak aldatzeko, hau da beti jarraitu behar den prozeedura.
LEGE MAILAKO ARAUAK
Hierarkikoki lege maila dute baina ez dira legeak. Konstituzioak legeak egiteko ahalmena botere legegileari ematen dio, baina, botere exekutiboari, kasu konkretu batzuetan, lege maila izango duten arauak emateko aukera onartzen dio. - Lege mailako bi aukera: LEGE DEKRETUAK: konstituzioak esaten digu, hauek, batetik urgentzia bat dagoenean eta hauek erabiltzeko behar ezinbestekoa dagoenean bakarrik erabili ahal direla. Arazoa: nork erabakitzen du zein den preza edo beharra? Gobernuak. (El PP. gobierna a base de decretazos). (Gobernuak dena dauka) DEKRETU LEGEGILEAK: Lege mailako arau bat egiteko aukera izango du baina, aurrekoekin konparatuz, hauek dekretu legegileak ez ditu bakarrik exekutiboak egingo, botere legegilearen elkarlana eskatzen da. Kasu honetan onartzen zaiona botere exekutiboari da, lege mailako arau bat proposatzea gorteei. (Gobernuak ekimena dauka soilik).