Zenbaki atomikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 20,68 KB

k.A. V. Mendean, Demokritok materia atmoz osatuta zegoela aldarrikatu zuen. Atomo izena a-tomos hitz grekotik dator eta “zatitik gabea” esan nahi du.

XIX. Mendearen hasieran, J.Dalton kimikari ingelesak atomoen ideiari heldu zion. Haren ustez, atomoak materia osatzen zuten zatiezin eta oinarrizkoak ziren.

DALTON-EN TEORIA ATOMIKOA

John Dalton (1766-1844) zientzialari britaniarrak bere teoria atomiko ospetzua enuntziatu zuen 1808an.

Teoriaren funtzezko printzipioak:

-Materia atomo deritzen partiula txiki, banaezin eta zatiezin osaturik dago.

-Atomo guztiak berdinak dituen materia elementu bat da .

-Elementu bakoitzaren atomoek berezkoak zaizkien masa eta ezaugarriak dauzkate.

-Elementu desberdinen atomoak elkartzen direnean, konposatuak eratzen dituzte.

Konposatu baten atomoak berdinak dira guztiak masari eta ezaugarriei dagokienez.

EREDU ATOMIKOAK

Zenbait eredu atomiko proposatu ziren. Saiakuntzetatik lorturiko datuetatik abiatuta, atomoa, nola edo hala, deskribatzen saiatu ziren.

-Thomson-en eredu atomikoa

-

Rutherford-en eredu atomikoa

-

Bohr-en eredu atomikoa

GAUR EGUNGO EREDU ATOMIKOA

Gaur egungo eredu atomikoen arabera , atomoan bi parte bereiten dira: nukleoa eta geruza.

Nukleoan protoiak (karga positibodunak) eta neutroiak (kargarik gabeak) daude.

Geruzan elektroiak (karga negatibodunak) daude , zenbait energia-maila eta orbitaletan banatuta.

ORBITALA

Nukleoaren inguruan dagoen eskualde bat da; bertan, oso handia da energia-kantitate zahatz bat duen elektroi bat aurkitzeko probabilitatea.

ZENBAKI ATOMIKOA ETA MASA ZENBAKIA

Zenbaki atomikoa, Z, elementu baten atomoek nukleoan duten protoi kopurua da. Masa-zenbakia, A, nukleoi kopurua da; hau da, atomoaren nukleoan dauden protoi eta neutroi kopuruaren batura.

ELEMENTU KIMIKOA

Elementu kimiko bat ere atomo guztiak zenbaki atomiko berekoak dituen substantzia bat da; beraz, protoi kopurua bera da.

MASA ATOMIKOAREN UNITATEA,u

Atomo baten masaren hamabirena da, eta gutxi gorabehera protoiaren edo neutroiaren masaren berdina da.

ISOTOPOAK

Elementu kimiko berberaren atomodesberdinak dira, neutroi kopuru desberdina dutenak; eta beraz, masa-zenbakian bat ez datozenak.

IOIAK

Ioi bat elektroi bat edo gehiago irabazi edo galdu eta, hurrenez hurren, karga negatiboa edo positiboa hartu duen atomo bat edo atomo talde bat da.

Ioi positiboak edo katioiak elementu baten atomo batek elektroi bat edo gehiago galdu, eta karga positiboa hartzen duenean eratzen dira.

ioi negatiboak edo anoiak elementu baten atomo batek elektroi bat edo gehiago irabazi, eta karga negatiboa hartzen duenean eratzen dira.

EGITURA ELEKTRONIKOA

Protoiak eta neutroiak atomoen nukleoetan daude, baina elektroiak geruzatan daude banatuta.

-
Elektroiak
orbitaletan daude, eta orbital bakoitzean bi elektroi sartzen dira, gehienez.

-Orbitalak 7 energia-mailatan biltzen dira.

-Energia-maila bakoitzak azpimaila bat edo batzuk dauzka, s, p, d eta f izenekoak.

KONFIGURAZIO ELEKTRONIKOA

Elementu baten konfigurazio elektronikoa esaten zaio atomoaren elektroiak energia-maila desberdineko orbitaletan duten banaketari.

SISTEMA PERIODIKOA

XVIII. Mendera arte 14 elementu baino ez ziren ezagutzen. Baina, 1969an Dimitri Mendeleiev errusiarrak eta 1870ean Lothar Meyer alemaniarrak Taula Periodikoaaurkeztu zuen, bakoitza bere kabuz.

Taula periodiko hark ordura arte ezagunak ziren 63 elementu zituen eta ezaugarri hauek:

-Elementuak errenkada horizontalean antolatu zituzten, eta masa atomikoa ezkerretik eskuinera handitzen zen.

-Zutabe bertikalberean agertzen ziren elementuak antzeko propietateak zituzten.

Hala ere, elementu guztiak taldekatuta geratzeko, zenbait aldaketa egin ziren:

- Elementu batzuen masa atomikoak alderantzizko ordenean jarri.

-Zenbait elementuaren masa atomikoen balioa aldatu.

-Hutsuneak utzi ziren, garai hartan ezezagunak ziren elementu batzuetarako, iragarrita baitzeuden haien ezaugarriak.

Elementuen propietateak, horizantalean zein bertikalean erlazionatzen dira, Moseley elementuen zenbaki atomikoa determinatu zuen, honetaz ohartu zen: elementuak, zenbaki atomikoaren arabera, goranzko ordenan kokatuz gero, elementu guztiak beren propietate fisikoen eta kimikoen arabera ordenaturik geratzen ziren.

Gaur egunean, Taula Periodikoan elementuak sailkatuta daude beren zenbaki atomikoaren goranzko ordenean, 18 talde eta zazpi periodo.

Ordena berezi hori erlazionatuta dago elementuen konfigurazio elektronikoarekin.

Periodo berean:


dauden elementu guztiek energia-maila bera dute. Maila hori periodo-zenbakiarekin bat dator, 1. Taula.

Talde bereko:


elementuek egitura elektroniko beradute azken maila okupatuan; balentzia-geruzan, alegia. Horregatik dituzte antzeko propietate kimikoak.

MOLEKULAK

Elementu beraren bi atomoz edo atomo gehiagoz eratuta daude.

ZORTZIKOAREN ARAUA

Zortzikoaren arauaren arabera, elementuen atomoek elektroiak irabazteko, galtzeko edo partekatzeko joera dute; era horretan, beren mailarik azalekoenak gas nobleen konfigurazioa lor dezan. Gas horiek zortzi elektroi dituzte geruzarik azalekoenean. Antolanera berezi hori, zortzikote-kokapen deritzona, egonkortasun handikoa.

KRISTAL SAREAK

Oinarrizko partikula kopuru zehaztugabe batez eratuta daude. Partikulek egitura geometrikoordenatua osatzen dute.

LOTURA KIMIKOA

Substantzia kimikoa osatzen duten atomoen edo oinarrizko partikulen arteko elkarketa da.

LOTURA IONIKOA

Elkarketa berezia da, aurkako zeinuko ioien arteko erakarpen-indar elektrostatikoen ondorioz gertatzen dena.

Propietateak:

-Giro-tenperaturan solidoak dira, fusio-tenperatura altukoak.

-Uretan disolbatzen dira.

-Ur-disoluzioan edo urturik korronte elektrikoaren eroaleak dira; ez ordea egoera solidoan.

LOTURA KOBALENTEA

Elektroi bikote bat edo gehiago partekatzen dituzten bi atomoen elkarketa da.

Propietateak:

Molekularrak

-Giro-tenperaturan likidoak eta gasak dira, fusio-tenperatura baxukoak.

-Batzul uretan disolbatzen dia, eta beste batzuk disolbatzaile organikoetan.

-Ez dira korronte elektrikoaren eroale, ezta beroarenak.

Kristalinoak

-Giro-tenperaturan solidoak dira, fusio-tenperatura oso altukoak.

-Disolbagaitzak dira ia disolbatzaile guztietan.

-Ez dira korronte elektrikoaren eroale.

LOTURA METALIKOA

Metalen atomoen arteko elkarketa da. Atomo horiek kristal-sare bat eratzen dute.

Propietateak:

-Giro-tenperaturan, merkurioa salbu, solidoak dira, fusio-tenperatura altuak, gehienean.

-Urturik daudenean, elkar disolbatzen dute eta aleazioak eratzen dituzte.

-Elektrizitate eta bero eroale onak dira.

ERRADIOAKTIBITATE NATURALA

Erradioaktibitate naturala deritzon prozesuan nukleo atomiko ezegonkorrek erradiazioak igortzen dituzte era espontaneoan, eta beste mota bateko nukleo bilakatzen dira. Hiru erradiazio ota daude: alfa, beta eta gamma.

ERRADIOAKTIBITATE ARTIFIZIALA

Zenbait isotopo egonkorrek igortzen duten erradioaktibitatea da, partikula egokiz bonbardatuak izan

Entradas relacionadas: