Zelulen Osagai Nagusiak: Egitura eta Funtzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,25 KB

Jarraian, zelularen organulu eta egitura nagusien laburpena aurkezten da, haien egitura eta funtzioak zehaztuz.

Organulu Membranosuen Ezaugarriak

OrganuluaEgituraFuntzioa
Mintz plasmatikoaLipido-geruza bikoitza, barne- eta kanpo- proteinekin. Eredu bera beste organuluetako mintzetan ere aurkituko dugu.Substantzien pasabidea kontrolatzea. Zelularen errekonozimenduan parte hartzen du. Jarduera entzimatiko batzuen euskarri da.
Horma zelularraLandareetan soilik. Geruza zurruna, hemizelulosaz eta pektinaz osatutako matrize batean sartuta ageri diren zelulosazko mikrozuntzez eratua.Zelularen babes eta euskarri da. Aldaketa osmotikoen kontrako babesa da. Substantzien pasabidea oztopatzen du.
ZitoeskeletoaHarizpi proteinikoen hiru multzo desberdin ditu: mikrotubuluak, aktinazko harizpiak eta tarteko harizpiak.Zelularen itxura eta mugimenduak baldintzatzen ditu. Mitosian oso zeregin garrantzitsua du.
ZentrioloakBederatzi mikrotubulu hirukote dituen egitura zilindrikoa.Mitosian oso zeregin garrantzitsua dute. Ardatz mitotikoa antolatzen dute.
Zilio eta flageloakZentrioloaren antzeko egitura.Mugimendu zelularra.
Erretikulu endoplasmatikoaZakulu eta tubulu zapalen sistema. Bikortsua izan daiteke (kanpoaldean erribosomak itsatsita) edo leuna (erribosomarik gabea).Bikortsua: erribosometan sintetizatutako proteinak garraiatzeaz arduratzen da. Leuna: lipidoak sintetizatu eta garraiatzeaz arduratzen da.
ErribosomakOrganulu txikiak, proteinaz eta RNAz eratuak. Isolaturik edo polirribosomak eratuz egon daitezke.Proteinak sintetizatzeaz arduratzen dira, polirribosomak batez ere.
Golgi-ren aparatuaZakulu zapalen sistema, multzo txikitan pilatuta eta besikulaz inguratuta.Substantziak prestatu eta garraiatzen ditu, kanpora nahiz beste organuluetara (lisosomak, etab.).

Digestioa eta Metabolismoa

OrganuluaEgituraFuntzioa
Lisosomak eta PeroxisomakMintzez inguratutako zakulu bakarrak, liseri-entzima edo oxidazio-entzima dituztenak.Lisosomek zelula barneko liseri-prozesuetan parte hartzen dute, barruko nahiz kanpoko substantzien liseriketan. Peroxisomek oxidazio-erreakzioetan parte hartzen dute.
BakuoloakLandareetan soilik daude ongi garatuta. Mintz batez inguratutako zaku bakuna da, eta barruan substantzia desberdinak ditu.Substantziak gordetzen dituzte. Presio osmotikoa kontrolatzen laguntzen dute. Barruan liseri-prozesuak gerta daitezke.
MitokondriakBakterioaren tamainakoak. Bi mintz dituzte; barrukoak tolestura edo gandor ugari ditu. Matrizean entzima asko, zenbait erribosoma eta DNA zirkularra dituzte.Zelularen arnasketa aerobikoaren fase nagusiez arduratzen dira: Krebs-en zikloa eta $\beta$-oxidazioa matrizean gertatzen dira, eta fosforilazio oxidatzailea gandorretan.
KloroplastoakLandareetan soilik. Bi mintz normal eta hirugarren bat ere badute: tilakoidearena. Tilakoidean aparatu fotosintetikoa dago. Estroman entzimak, erribosomak eta DNA dute.Fotosintesiaren organulua da: argi-fasea tilakoidearen mintzean gertatzen da eta fase iluna estroman.

Nukleoa: Informazio Genetikoaren Zentroa

EgoeraEgituraFuntzioa
Nukleo interfasikoaZelulan dagoen egiturarik nabariena. Poroz zeharkatutako mintz bikoitza du. Barruan nukleoplasma, nukleoloa eta, batez ere, DNAz eta histonaz osatutako kromatina ditu.Kromatinaren DNA geneetan antolatuta dago eta zelularen bizitza zuzentzen du. Nukleoloan erribosomak eratzen dira.
Nukleo mitotikoaKromatina du soilik. Normalean baino trinkotu eta paketatuago ageri da, kromosomak eratuz.Zelularen ugalketarako edo mitosirako oinarrizko organulua da. Bere DNA bikoiztu egingo da eta sortuko diren bi zeluletan banatuko da.

Entradas relacionadas: