Zelularen Biologia: Ugalketa, Zikloa eta Organuluak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,57 KB

Ugalketa Zelularra eta Zikloa

5B) Ugalketa asexuala: Organismo guraso baten zelula batek edo zelula multzo batek, ondorioz, beste banako bat sortzen da gurasoaren berdina.

Ugalketa Asexuala

Erdibitzea: Zelula eukariotoetan mitosia eta zitozinesiaren bidez gauzatzen da. Zelula prokariotoetan, berriz, kromosomak bikoiztu, zelula luzatu, mesosomak banandu, kromosomak banandu, zelulek osagaiak bikoiztu, zelula pareta sortu eta zelulakumeak banatzen dira.

Esporulazioa: Hasieran mitosi asko gauzatzen dira, ondorioz eratzen den zelulak hainbat nukleo ditu. Azkenik, zitozinesia gauzatu eta zitoplasma zeluletan banatu.

Gemazioa: Zelulabakarretan zatiketa ondoren, zelula amak zelulakumeak sortzen ditu. Zelulanitzetan, organismo gurasoen zelula multzoa ugaritu, eta jatorrizkoa bezalako banako bat sortzen da.

Ugalketa Sexuala

Ugalketa sexuala: Bi zelula espezializatu (gametoak) behar dira. Banako bat sortzeko, bi ugal zelulek bat egin behar dute (ernalketa) zigotoa sortuz. Ondorengoa gurasoen antza du, baina ez da haien bezalakoa. Banakoen ezaugarriak aldatu egiten dira, gurasoetatik ondorengoetara (aldagarritasuna).

Zelula Zikloa

2B) Zelula amak bi zelulakume sortzeko prozesua da. Hainbat fase ditu:

Zelula Zikloaren Faseak

Profasea: Kromosomak ikusgai bihurtzen dira. Nukleoaren bilkina desegin egiten da. Zentrioloak banatzen hasi eta poloetarantz joaten dira. %60 iraun dezake.

Metafasea: Zentrioloak poloetan kokatu eta ardatz mitotikoa (zentrioloak+egitura tubularrak) guztiz osatzen da. Kromosomak erdialdean kokatu (ekuatore-plaka). Zentrioloak eta zuntz tubularrak elkar lotuta daude.

Anafasea: Etapa lasterrena da. Zuntz tubularrak laburtzen hasi eta tentsioarengatik kromatida ahizpak banandu eta poloetarantz joaten dira.

Telofasea: Kromatidak multzoak poloetara iritsi. Nukleoaren bilkina birsortu. Zuntzak zitoplasman diluitu. ADNa kromatida eran. Nukleoloa agertzen da bakoitzaren barnean.

Zelularen Organuluak

1A)

  • Golgiren aparatua: Garraio zelularraren antolaketan eta proteinen umotzean funtzioa du.
  • Lisosoma: Digestio zelularra gauzatzen du.
  • Mitokondrioa: Arnasketa zelularra gauzatzen du. Berezko ADNa dute.
  • Nukleoa: ADNa bildu eta babesten du.
  • EEL (Erretikulu Endoplasmatiko Leuna): Sintesiaz gain, lipidoak eta proteinak garraiatzen ditu.
  • Mintz plasmatikoa: Zelula bildu eta kanpoaldearekiko substantzia-trukea erregulatzen du.
  • Bakuoloa: Substantziak biltzen ditu.
  • Zitoplasma: Bertan daude organuluak eta zitoeskeletoa.

Maila Biologikoak

1B)

  • Basoa: Ekosistema maila
  • Gibela: Maila zelulanitza
  • Digestio sistema: Maila zelulanitza
  • Hezurren zelula multzoa: Maila zelulanitza
  • Zakurra: Populazio-maila.

Ziklo Zelularraren Faseak

2A) Zelula sortzen denetik ugaltzen den arte gertatzen diren fenomenoen multzoari deritzo. Zikloaren iraupena gutxienez ordu gutxi batzuk iraun dezake eta gehienez urtebete baino gehiago. Bi fase ditu:

  • Interfase zelularra: Aldi luzeena da. Interfasea gertatu bitartean, zelulak nutrizio eta erlazio funtzioak egiten ditu.
  • Zatiketa zelularra: Aldi laburrena da. Zatiketa gertatu bitartean, zelulak ugaltze funtzioa egiten du.

Entradas relacionadas: