Zelularen Biologia: Teoria, Antolaketa eta Nutrizioa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,09 KB
Teoria Zelularra
- Izaki bizidun guztiak zelula batekin edo gehiagorekin osatuta gaude.
- Zelula izaki bizidunen unitate anatomikoa eta fisiologikoa da.
- Zelula guztiak lehendik dagoen beste zelula bat zatituta eratzen dira.
Antolamendu-Mailak
Organismo Zelulabakarrak:
- Zelula bakarrak dira.
- Ingurune urtarretan bizi dira.
- Adibideak: Bakterioak eta protozooak.
Koloniak:
- Organismo zelulabakar askoren multzoa.
- Ezin dira bakarrik bizi.
- Adibideak: Algak.
Zelula Anitzeko Organismoak:
- Zelula askorekin osatuta daude.
- Zelulak ez daude kanpo ingurunearekin kontaktuan zuzenean.
- Ehunik gabeko zelulak: Onddoak eta alga batzuk.
- Organoak bai, baina aparaturik ez: Landare batzuk.
- Ehunak bai, baina organoak ez: Goroldioak.
- Aparatuak eta sistemak: Animalia gehienak.
Nutrizioa
Tamaina Txikiko Substantziak Sartzea:
Barreiadura izeneko prozesu baten bidez egiten da.
Tamaina Ertaineko Substantziak Sartzea:
Bi egitura daude: bideak eta ponpak.
Tamaina Handiko Substantziak Sartzea:
Besikula bat eratzen da, lisosomek digeritu egiten dute besikularen edukia, eta digestioaren ondakinak kanporatu egiten dira.
Katabolismoa
Molekula konplexuetatik molekula bakunetara bihurtzen da eta energia asko askatzen da.
Anabolismoa
Molekula bakunetatik energia erabilita molekula konplexuak bihurtzen dira.
Nutrizio Motak
Nutrizio Heterotrofoa
- Arnasketa zelularraren bidez glukosa molekulak sartzen dira.
- Arnasketa zelularra egiten da eta energia asko sortzen da.
- Energia horren zati bat bero bihurtzen da, beste zati bat zelulak beste funtzio batzuetarako erabiltzen du, eta gelditzen dena erreakzio anabolikoetan erabiltzen da.
- Prozesu anabolikoa egiten da eta karbohidrato konplexuak sortzen dira.
Nutrizio Autotrofoa
- Ura eta CO2 hartzen dituzte ingurunetik.
- Substantzia horiek glukosa molekuletan bihurtzen dira.
- Arnasketa zelularra egiten da eta energia askatzen da. Energia horren zati bat bero bihurtzen da, beste zati bat zelulak beste funtzio batzuetarako erabiltzen du, eta gelditzen dena erreakzio anabolikoetan erabiltzen da.
- Prozesu anabolikoa egiten da eta karbohidrato konplexuak sortzen dira.
Zelularen Mugimendu Mota Nagusiak
Ameboidea:
Pseudopodoak sortzen dituzte desplazatzeko.
Dardarkorra:
Azkar mugitzeko aukera ematen die espermatozoideei.
Uzkurkorra:
Muskuluen zelulak uzkurtu eta erlaxatu egiten dira.
Zelula Zatitzeko Modu Nagusiak
Erdibitzea:
Zelula ama tamaina bereko 2 zelula alabatan zatitzen da.
Gemazioa:
Zelula ama bi zelula alabatan zatitzen da, eta bietako bat zil txiki baten moduan garatzen da bestearen gainean.
Esporulazioa:
Zelula amak zelula alaba asko eratzen ditu eta horiek amaren barruan gelditzen dira, mintza apurtu arte.