Zelularen Biologia: Egitura, Bizi-zikloa eta Zatiketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,36 KB
Izaki bizidunen sailkapena eta zelula motak
Izaki zelulabakarrak: Zelula bakar batez osatuta daude (bakterioak). Zelula-koloniak: Zelula bakarren multzoak dira (Volvox alga). Izaki plurizelularrak: Zelula askoz osatuta daudenak dira (animaliak).
Bakterioak: Zelula prokariotoen egitura
- Pili: Azalera itsasteko eta informazioa trukatzeko.
- Kapsula: Bakterioa babesteko.
- Zelula-pareta: Bakterioari forma eman eta mantentzeko.
- Mintz plasmatikoa: Substantzien sarrera eta irteera kontrolatzeko.
- Materia genetikoa: Zelularen funtzioak gobernatzeko.
- Zitoplasma: Barneko osagaiei euskarria emateko eta erreakzio kimikoetarako.
- Erribosomak: Proteinak ekoizteko.
- Flageloa: Bakterioa likidoetan mugitzeko.
Landare-zelulak
- Mitokondria: Arnasketa zelularra egiten du.
- Bakuoloak: Substantziak biltzen dituzte.
- Nukleoa: Zelularen jarduera zuzentzen du.
- Erretikulu endoplasmatikoa: Molekulak sortu eta garraiatzen ditu.
- Golgi-aparatua: Proteinak eta lipidoak jaso, aldatu eta zelula barnera edo kanpora garraiatzen ditu.
- Kloroplastoa: Fotosintesia egiteko.
- Zelula-pareta eta mintz plasmatikoa: Babesa eta egitura emateko.
Animalia-zelulak
- Zentrosoma: Zelularen zatiketa kontrolatzen du.
- Bakuoloak: Substantzia inorganikoak eta organikoak batzen dituzte.
- Mintz plasmatikoa, mitokondria eta erribosomak: Oinarrizko funtzioetarako.
Zelularen nukleoa eta genetika
Zelula eukariotoetan egitura berezi bat dago DNA gorde eta prozesu guztiak zuzentzeko. Nukleo izena ematen zaio.
Nukleo-mintza: Nukleoa mintz bikoitzaz inguratuta dago, eta bertatik sartu eta irteten dira molekulak.
Nukleoaren egitura
- Nukleoplasma: Barneko ingurunea osatzen duen multzo likatsua da.
- Nukleoloa: Egitura biribila da, eta erribosomen eraketan parte hartzen du.
- Kromatina: DNAz osatutako hari-multzoa da. Zelula zatitu behar denean, kromosomak sortzen dira bertatik.
Zelula baten barnean mota bakoitzeko bi kromosoma daude. Zelula diploideak bi kromosoma dituztenak dira; kromosoma bakarra dutenak, berriz, haploideak (espermatozoidea eta obulua). Zelula diploideetan, kromosoma-bikote bakoitzean karaktere berdinen informazioa dago, baina informazio hori ez da bera bietan; bikote bakoitza kromosoma homologoak direla esaten da. Kromosoma-multzo horri kariotipoa esaten zaio. Espezie bakoitzak kopuru desberdina du; gizakiok 46 kromosoma ditugu.
Zelularen bizi-zikloa eta espezializazioa
- Enbrioia hasi ahala, zelulen espezializazioa gertatzen da.
- Espezializatu gabeko zenbait zelula gordetzen ditu, zelula amak, beste edozein sortzeko gai direnak.
- Zelulak tamaina zehatz batera iritsi arte handitzen dira.
- Zatiketarako prestatzen hasten dira eta DNA hari bakoitzak bere antzeko molekula bat, kopia bat, sortzen du (erreplikazio fasea).
- Sortutako bi egitura berdinak kromatida ahizpak dira.
- Zentromero izeneko puntu batean elkartzen dira.
- Sortzen denetik, zelula handitu, bere funtzioak bete eta ugaldu egiten da. Fase-multzo hori zelularen bizi-zikloa da.
- Denbora gehien hartzen duen prozesua Interfasea (G1, S, G2) da.
Bizi-zikloaren faseak
- G1 garaian: Zelula handitu eta organulu berriak sortzen ditu.
- S garaian: Zelulak dagozkion funtzioak betetzen ditu (adibidez, urdaileko zelulek proteinak isurtzen dituzte). Fase honetan DNA hariak nukleo barnean sakabanatuta daude eta DNA bikoiztu egiten da.
- G2 garaian: Zelula gehiago handitzen da eta zatiketarako prestatzen da; organulu berriak osatzen dira.
- Zelula-zatiketa: Nukleoa eta zitoplasma erdibitzen dira. Bi mota daude: mitosia eta meiosia.
Zatiketa zelularra: Mitosia eta Meiosia
Mitosiaren faseak
- Profasea: DNA kondentsatu eta kromosomak ikusgai egiten dira; zentrioloak zelularen poloetara doaz eta nukleoaren mintza desagertzen hasten da.
- Metafasea: Kromosomak zelularen erdialdean (ekuatorean) lerrokatzen dira.
- Anafasea: Kromatida ahizpak bereizten dira eta zelularen kontrako poloetara mugitzen dira.
- Telofasea: Nukleo berriak sortzen dira mutur bakoitzean eta zelula bitan banatzear dago.
Meiosiaren faseak (II. fasea)
- Profasea II: Mintz nuklearra desagertu eta kromosomak berriro kondentsatzen dira.
- Metafasea II: Kromosomak (bi kromatidakoak) zelularen erdialdean lerrokatzen dira.
- Anafasea II: Kromatida ahizpak bereizi eta poloetara mugitzen dira.
- Telofasea II: Lau nukleo berri sortzen dira eta zelulak banatu egiten dira, lau zelula haploide (n) desberdin lortuz.
Meiosiaren akatsak: Aneuploidiak
- Aneuploidia: Kromosomen banaketa txarraren ondorioa.
- Nulisomia: Kromosoma-pare bat falta denean gertatzen da.
- Monosomia: Kromosoma-bikote batean kromosoma bakarra dagoenean gertatzen da (adibidez, Turner sindromea, X bakarrarekin).
- Trisomia: Zelula diploide batean, bikote baten barruan hiru kromosoma daudenean gertatzen da:
- 21. bikotea: Down sindromea.
- 18. bikotea: Edwards sindromea.
- 13. bikotea: Patau sindromea.
- XXY: Klinefelter sindromea.
- XXX: Emakumeen trisomia.