Zelula: Teoria, Mintza eta Inguruko Egiturak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,47 KB

Teoria Zelularra

  1. TEORIA ZELULARRA

  • Organismo bizidun guztiak zelula batez edo gehiagoz osatuta daude; horregatik, esan dezakegu zelula izaki bizidunen egitura-unitatea dela.

  • Zelula izaki bizidunen unitate fisiologikoa da; izan ere, zelularen barruan gertatzen dira organismoan jasotzen diren erreakzio metabolikoak.

  • Zelula oro lehenagoko beste zelula batetik dator.

  • Zelulek organismoak osatzen dituzten eta haien informazio genetikoa gordetzen dute. Informazio genetiko hori zelula amatik zelula-kumera igarotzen da. Unitate genetikoa.

Mintz Plasmatikoa

  1. MINTZ PLASMATIKOA

Mintz plasmatikoa zelula mota guztietan agertzen da.

Zelulaz kanpoko ingurunetik bereizten du zelula eta zelula barruko edukia mantentzea ahalbidetzen du.

Mintzeko Lipidoak

Osaera:

  • MINTZEKO LIPIDOAK

  • Fosfolipidoak:

  1. Mintzaren osagai nagusiak.

  2. Geruza bikoitza, espontaneoki sortzen ditu esferak

  3. Buru polar hidrofiloak mintzaren kanpo eta barnealderantz begira eta isats apolar hidrofoboak mintzaren erdialdean

  4. Mintza apurtzean, berreraikitzeko ahalmena

  • Kolesterola:

  1. Zelula eukariotoetan oinarrizko osagaia.

  2. Geruza bikoitzari egonkortasuna eman, jariakortasunaren kontrolaren bitartez: hauen kantitatea aldatuz lortzen da.

  3. Isats apolarren artean kokatzen dira.

Mintzeko Proteinak

  • MINTZEKO PROTEINAK

Egitura eta kokapenaren arabera:

  • Proteina integralak:

  1. Lipidoen geruza bikoitzean txertatuta.

  2. Anfipatikoak dira.

  3. Interakzio handia mintzarekin, zaila honetatik bereiztea.

  • Proteina periferikoak:

  1. Hidrodisolbagarriak.

  2. Lotura ahula mintzarekin, erraza honetatik bereiztea.

Funtzioaren arabera:

  • Kanaleko proteinak eta proteina garraiatzaileak:

  1. Intrinsekoak.

  2. Mintzean zeharreko substantzien garraioa erregulatzen dute.

  • Zelula errezeptoreak:

  1. Periferikoak.

  2. Substantziak detektatu eta haiekin bat egiten dute.

  • Seinale-proteinak:

  1. Zelularen ezagutzan parte hartzen dute.

  • Zitoeskeletoa finkatzeko proteinak:

  1. Zelularen barruan, lotura zitoeskeletoarekin.

  • Antigorputzak:

  1. Patogenoei eta substantzia toxikoei aurre egiten diete.

Mintzeko Gluzidoak

  • MINTZEKO GLUZIDOAK

Ezaugarri nagusiak:

  • Polisakaridoak.

  • Lotura kobalenteen bidez elkartuta mintzaren kanpoaldeko lipido eta proteinei.

  • Motak:

  1. Glikolipidoak.

  2. Glikoproteinak.

  • Glikokaliza: gluzido askok mintza inguratzen dutenean.

Mintzaren Egitura

Mintzaren egitura:

  • MINTZA ASIMETRIKOA DA

  • Fosfolipidoak desberdinak dira: mintzaren barruan ohikoagoak karga negatibodun buru polarrak dituztenak eta kate ase dun fosfolipidoak

  • Glikokaliza mintzaren kanpoaldean bakarrik.

  • Proteinak mintzaren alde batean zein bestean daude haien funtzioaren arabera.

  1. Antigorputzak mintzaren kanpoaldean.

  2. Zitoeskeloarekin lotutako proteinak barnealdean…

  • MINTZA JARIAKORRA DA

  • Mintzaren osagaiak mugikorrak dira.

  • Mintzaren jariakortasuna aldakorra:

Fosfolipidoen Konposizio Kimikoa:

  • Fosfolipidoen hidrokarbonatu kateak zenbat eta laburragoak eta asegabeagoak, jariakortasuna handitu.

Kolesterol Proportzioa:

  • Molekula zurruna da eta fosfolipidoen mugikortasuna murrizten du.

  • Tenperatura baxuetan kontrakoa: jariakortasuna handitzen du.

Mintzaren Mugimenduak

  • MUGIMENDUAK

  • Fosfolipido eta proteinen alboetarako mugimendua

  • Fosfolipido eta proteinen errotazioa

  • Fosfolipidoen flip-flop mugimendua

Mintzaren Funtzioak

MINTZAREN FUNTZIOAK

  • SUBSTANTZIEN TRUKEA ERREGULATU

  • Mintzak iragazkortasun selektiboa du: substantzien trukea kontrolatzen du

  • Zelula barneko ingurunea egonkor mantentzeko, mintzaren bi aldeetako gradiente elektrokimikoari eusten laguntzeko, zelularen bolumena kontrolatzeko eta zenbait funtziotarako.

  • ZELULAZ KANPOKO INGURUNEAREKIN KOMUNIKATU

  • Mintzaren kanpoaldean mezulari kimikoen errezeptore espezifikoak daude eta hauek mezulariekin lotzean estimulu kimikoei erantzuna ematen zaie.

  • ZELULA-EZAGUTZA

  • Mintzean beste proteina batzuk (antigorputzak ere) ezagutzen dituzten proteinak daude: defentsarako edota beste funtzio batzuetarako.

Mintzaren Diferentziazioa

Mintzaren diferentziazioa:

  • LOTURA ESTUAK EDO IRAGAZGAITZAK

  • Elkarren ondoan daude zelula epitelialen artean.

  • Zelulen artean hesi iragazgaitza sortu.

  • Okludina proteina integralez osatuta.

  • KOMUNIKAZIO LOTURAK EDO GAP-LOTURAK

  • Zelulen arteko komunikazio zuzena eta koordinazioa ahalbidetu.

  • Konexina kanal-proteina integralaren bidez.

  • PLASMODESMOAK

  • GAP-loturen antzekoak, landare zeluletan.

  • Zelula-pareta apurtu eta bi mintzen artean desmotubuluak sortu.

  • LOTURA ITSASKORRAK EDO DESMOSOMAK

  • Ahalegin mekanikoak jasaten dituzte ehunetan.

  • Kadherina proteina integrala eta zitoeskeletoa lotuta.

Mintzaren Garraioa


  1. MINTZAREN GARRAIOA

DIFUSIOA: molekula txikiaz mintz plasmatikoan zehar garraiatzeko erabiltzen den mekanismoa da; kontzentrazio-gradientearen aldekoa izaten da, eta energia-gasturik ez.

  • DIFUSIO SINPLEA

  • Molekula txikiak, karga elektriko gabeak eta hidrofoboak edota gasak / Zuzenean zeharkatu fosfolipidoen geruza bikoitza.

  • DIFUSIO ERRAZTUA

  • Molekula handiagoak, karga elektrikodunak eta polarragoak.

  • KANALEKO PROTEINAK:

Erradikal apolarrak geruza bikoitz likidora begira duten proteinak dira eta erdian kanal txiki hidrofilo bat sortzen dute garraiorako. Ioi-kanalak, ura, adibidez.

  • PROTEINA GARRAIATZAILEAK:

Garraiatu beharreko molekula modu espezifikoan lotu proteina garraiatzaileari, honen konformazio-aldaketa emango da eta molekula mintz barrura. Monosakaridoak eta aminoazidoak garraiatzeko, adibidez.

AKTIBOA: mintz plasmatikoan zehar kontzentrazio-gradientearen aurka molekula txikiak garraiatzeko mekanismoa da, eta energia-ekarpena behar izaten du.

  • GARRAIO AKTIBO PRIMARIOA AD_4nXcxWsq5JbWcw75orcz4_UyIvG0Ud3NQwgTWowXo7iIK4PnL6gr1oaCPJeNUvyPbL68LbnZLpWlVXXdnPzkeozs5IWx3skE-xbxwPFHZ6VFT16MdUuPInED421uMlNeY0_vzvnkOGA?key=OAVCdG4dALBjQ0zkythIJR6V

  • ATPa beharrezkoa da.

  • Adibidez, Na+/K+ ponpa (irudian).

  • GARRAIO AKTIBO SEKUNDARIOA EDO KOGARRAIOA

  • Beste erreakzio batek sortutako energia erabili.

  • Gradientearen aldeko garraio pasibo batean sortzen den energiaz baliatuta garraiatuko da beste molekula bat gradientearen kontra.

  • Bi molekulak norazko berean garraiatzen badira garraioa sinportea izango da eta kontrako noranzkoan garraiatuz gero antiportea.

ENDOZITOSIA ETA EXOZITOSIA: hauen bidez, tamaina handiko substantziak sartu eta irten daitezke zelulatik, hala nola makromolekulak eta partikulak, bai eta beste zelula batzuk ere. Mekanismo horiek barne hartzen dute besikulak eratzea.


AD_4nXdeHp3yxtQVxBJHyLOM6xpp_GyqEdfCMPT6yC_OaS8j8R0s2yS1v2wxlYRYegNXFU020gtJVTudB_xsVfq-CuafOqkqbkKRNw4Ts1U4L3_2Gb_6q3E-C7FIfjT2L2PqlGMyYSXrAQ?key=OAVCdG4dALBjQ0zkythIJR6V

  • ENDOZITOSIA: Mintz plasmatikoan sortzen den besikula baten bidez molekulak barneratu

  • Pinozitosia: likidoa barneratzean.

  • Fagozitosia: partikulak, zelularen osagaiak edo zelula oso bat barneratzean.

  • Endozitosi konstitutiboa: modu ez espezifikoan eta jarraituan gertatu.

  • Errezeptore bidezko endozitosia: klatrina proteina dagoen mintzeko eremuetan dauden errezeptoreetara espezifikoki lotzen da molekula eta honen barneraketa azkarragoa eta eraginkorragoa izango da.

  • EXOZITOSIA: Substantziez betetako besikulak heltzen dira mintzera, honekin fusionatzen dira eta edukia kanporatzen da.

  • TRANZITOSIA: Endozitosi bidez barneratutako molekulak exozitosi bidez kanporatu.

  • BESIKULA-GARRAIOA ZELULA BARRUAN: Organuluz organulu.

Zelularen Inguruko Egiturak


  1. ZELULAREN INGURUKO EGITURAK AD_4nXc0mD79ip3dhNiuNQhTb-ATjyXqE4aZvRWppuPPoZcubh_CLGDT09D_BCujuAcr0yDAEz3G-oiw8mzzfWJ8ARKtxOUQ8Fn2yV38Do2zKDs60xSl1YqKzDNp8wNI5pFh_bIF-1CtaQ?key=OAVCdG4dALBjQ0zkythIJR6V

    AD_4nXel_xeDXMcZrhgTGlEtezkb9npGuaVTBS6b_ILZE7YYzt5bnELAvM7ZKT8vvWlwI4j0DxzH3qZ3Wgj9_VIIfiz-fg7k5Wpoe3QhOe05s-PHvLeUveG30GMkqs4GQ0F47bzL7EO2?key=OAVCdG4dALBjQ0zkythIJR6V

  • ZELULAZ KANPOKO MATRIZEA

  • Animalia-zeluletan kanpora jariatutako zuntz proteinen eta polisakaridoen multzoa.

  • Bi zati: zuntz-matrizea (kolageno eta elastina sareak - hausturen aurkako sendotasuna eta elastikotasuna emateko) eta matrize amorfoa (glukosaminoglikanoak eta proteoglikanoak eta glikoproteinak dituen gel urtsua, sostengurako erabilia).

  • Funtzioak: zelulen lotura, ehunen uzkurdura eta luzapena, ehunen birsorkuntza eta zelularteko substantzien garraioa.

  • GLIKOKALIZA

  • Glukolipido eta glikoproteina multzoa.

  • Animalia zelula batzuetan, zelulaz kanpoko ingurunearekin kontaktuan.

  • Funtzioak: zelulen ezagutza, zelulen xurgapena, zelulen babes mekanikoa eta kimikoa, zelulen mugimendua eta atxikidura eta enbrioi.-zelulen gidatzea.

  • ZELULA-PARETAK

  • Landare, onddo eta alga zelula eukariotoen mintzaren kanpoaldean edota zelula prokariotoen mintzaren kanpoaldean.

  • Egitura sendoa.

  • Landare eta algen zelula-pareta: 3 geruza: erdiko lamela (pektinaduna / beste zelula batekin komunikatzeko), pareta primarioa (ura, hemizelulosa, pektina, monosakarido eta proteinaduna / zelularen hazkuntza ahalbidetu) eta pareta sekundarioa (zelularen hazkuntza amaitzean hazi / lignina, suberina, kutina edo gatz mineralez osatua / sendotasuna eta zurruntasuna eman.

  • Onddoen zelula-pareta: nahiko zurruna da / kitinaz osatua.

  • Bakterioen zelula-pareta: egitura zurruna / peptidoglikanoz osatua.

  • Funtzioak: eskeleto funtzioa (zelulari forma eman eta lagundu ez hausten eta sostengu bezala aritu) eta babes-funtzioa (ingurune baldintza kaltegarrietatik, isolamendua sortu eta parasitoen aurkako defentsa.

Entradas relacionadas: