Zelula pareta

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,97 KB

Bildukin eta pareta zelularra


Zelula eukariotiko guztietan geruza lauso bat dago, mintzaren kanpoaldean, bildukin zelularra.  Glikoproteinez eta glikolipidoen gluzidoz osatuta dago. Zelula babesa, eta fubstantziak iragaztea da bere funtzioa. 

Pareta zelularra


zelulak egindako jariatzen mintz lodia da, landare zelulek berezkoa dute.Kanpoaldetik mintz plasmatikorantz hiru geruza. 
  • Erdiko xafla: hormetako oinarrizko egitura da eta zementu modura funtzionatzen du zelularen ondoz ondoko geruzak elkarrekin pilatuz. Egitura bakuna eta sendotasun likatsua du pektinari esker.

  • Oinarrizko horma:
    Landare zelularen kanpoko aldea mugatzeaz arduratzen da, mehea eta elastikoa da. Horma hau erretikulu mikrofibrilarrez eta
    matrize amorfoz osatua dago.

  • Horma sekundarioa: Landareek dituzten zelula batzuk beste horma bat izaten dute loditasuna eta gogortasun mekanikoa lortzeko. Oinarrizko horma gehiago sortzen ez denean eratzen da. Horma hauek garrantzi handia dute ehunak garraiatzeko edo gogortasun mekanikoko zeluletan.

Landare zelulek horma gogor zein bizigabea dute. Polisakaridoz, monosakaridoz eta gatz mineralez osatuta.Polisakaridoen artean zelulosa da garrantzitsuena.Horma hau ezinbestekoa da landareetarako, hau gabe zelula ura hartzen egongo litzateke etengabe.


Entradas relacionadas: