Zelula ostalaria
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 14,29 KB
2018 EKAINA 3B GALDERA :
Aurten gehien zabaldu den gripe birusa A motatakoa izan da; aurreko urteetan , berriz B motatakoa izan zen nagusi.
a- egin ezazu birus baten egituren eskema bat, eta adieraz ezazu zein den birusaren osagaietariko bakoitza. Nola ugaltzen dira birusak, haien osagaiek ez badute inolako jarduera metabolikorik?
Birus ikosaedrikoa
Zelula bat infektatzean, birusek bi eratako ugal zikloak izan ditzakete, litikoa eta lisogenikoa deritzaienak. Birus litikoek, ugaldu ondoren, zelula ostalaria suntsitzen (lisatzen) duten infekzioak sortzen dituzte. Birus lisogenikoek edo bigunduek (motelduek) ez dituzte beren zelula ostalariak hiltzen; batzuek beren DNA zelularenean txertatzen dute, eta zelulak bere DNA bikoizten duen aldi orotan ugaltzen dira.
Zelula ostalari infektatu baten barnean ugaltzen dira beti birusak , zelula ostalariaren materialak eta zelula-baliabideak erabiliz, azkenean zelula lisatuz , edo beste, zelula ostalariaren material genetikoan txertatuz eta hartan aldaketa genetikoak eraginez
zergatik eman behar da berriro urtero gripearen kontrako txertoa? Arrazoitu erantzuna.
Gripearen birusa aldatu egin daiteke ondorioz, gripearen aurkako txertoa urtero eman behar da eta erantzun immunitarioak denborarekin ere ahultzen joaten dira.
2017 EKAINA 3A GALDERA:
Mikroorganismoak eta haien aplikazioak:
adieraz ezazu, labur zer funtzio betetzen duten mikroorganismoek hondakin- uren tratamenduan.
adibidez industriako edo Hirietako hondakin uren tratamenduan ingurumenarekin loturiko prozesuak aurrera eramateko mikroorganismo heterotrofoak erabilgarriak dira eta prozesu hauetan kutsatzaileak mantenugai gisa erabiltzen dira hazteko edo kutsatzaile toxikotasun gutxiagoko produktu bihurtzeko.
adieraz ezazu zer den antibiotiko bat eta zer mikroorganismo mota erabili daitezkeen antibiotikoak lortzeko.
Antibiotikoak oro har, mikroorganismoak , bereziki bakterioak, hiltzeko edo haien hazkuntza geratzeko gai diren konposatuak dira. Antibiotikoak lortzeko zenbait onddo erabiltzen dira penicillium eta Cephalosporium generokoak..
Defini ezazu bioteknologia eta azaldu ezazu labur zer erabilera duten mikroorganismo batzuk elikagaien industrian. Eman 3 adibide.
bioteknologia teknologia multzo bat da izaki bizidunak edo haien eratorriak erabiltzen dituena bioproduktuak,ondasunak edo zerbitzuak lortzeko. Mikroorganismoak erabilgarriak dira elikagai industriako zenbait prozesu aurrera eramateko. Adibideak: 1.-ogia, ardoa edo garagardoa egiteko zenbait legamia erabiltzen dira hartzidura alkoholiko bidez azukre eta almidoiak etanol bihurtzeko. 2-Jogurta eta esnekiak lortzeko bakterio laktikoak erabiltzen dira . 3-ozpina lortzeko Acetobacter generoko zenbait espezie erabiltzen dira.
2017 UZTAILA 1B GALDERA
Duela gutxi, ikertzaile talde batek biosentsore bat garatu du GIB birusa (giza immunoeskasiaren birusa) odolean detektatzeko astebete besterik behar ez duena.
Deskriba ezazu HIEZ-aren birusa. Erabil itzazu eskema batzuk haren atalak identifikatzeko. Nola ugaltzen dira birusak?
Hiesa GIBak eragindako infekzioaren egoera aurreratu bat da, immunitate sistemaren suntsidura progresiboa probokatzen duena.
infektatuta dagoen zelula ostalariaren barnean ugaltzen dira beti birusak, horretarako zelula ostalariaren materiala erabiltzen da eta azkenik zelularen lisia sortzen dute edo zelula ostalariaren material genetikoan txertatuta, zelulan aldaketa genetikoak sorrarazten dituzte.
Zer ehun motari eragiten dio birus horrek gizakietan? Infekzioak zegatik eragiten du immunoeskasiak?
HIESaren birusa globulu zuri espezifikoak diren T zelula T linfozitoen gainazalari atxikitzen zaio.Infekzioa handitzen den neurrian T zelula gehiago daude infektatuta eta horren ondorioz, immunitate -sistemak gero eta erantzun ahulagoa du. Egoera horri immunoeskazioa deritzo. Immunoeskazia immunitate sistemaren egoera patologikoa bat da. Egoera horretan dagoen organismoa babesik gabe geratzen da , infekzioei aurre egiteko ahulduta.
c. askotan, HIES-ak jotako gaixoak “mikroorganismo oportunistek “ eragindako gaixotasunengatik hiltzen dira. Azaldu ezazu labur, zer den mikroorganismo oportunista eta zergatik gerta daitekeen gaixoak hiltzea infekzio horien eraginez.
mikroorganismo oportunistak ez dira patogenoak immunologia on eta normala duten pertsonetan. Aldiz immunologia eskasia duten pertsonetan patogenoa izan daiteke. Immunologia eskasia duten banakoetan beste gaixotasun batzuk eragin ditzakete, hala nola, pneumonia, kandidiasia, herpesa eta tuberkulosia.
2016 EKAINA 4B GALDERA:
Osasunaren Mundu Erakundearen arabera (OME) ,Zikaren birusa eltxoek transmititutako birus bat da, zabaltzen ari dena. Oraingoz, ez dago txertorik ez tratamendu espezifikorik ere gaixotasun horren aurka.
Zer dira birusak? Nola ugaltzen dira? Erabili marrazkiak azaltzeko.
Birusak egitura supramolekular antolatuak dira, azido nukleiko batez(DNA edo RNA baina ez biak) , proteina -estaldura batez eta mintz plasmatiko zelularraren antza duen mintz batez osatuak. Ezin dira hartu zelulatzat ez izaki biziduntzat ere. Ugaltzeko zelula biziak infektatu behar dituzte eta haien makineria metabolikoa erabili behar dute. Ziklo litiko eta lisogenikoa izan daiteke.
Birusek gaixotasun bat eragin badute, antibioikoekin tratatu behar da?
Ez da egokia birusak antibiotikoekin tratatzea, zeren birusak ez baitira antibiotikoen efektuekiko sentikorrak.
Egia da birus guztiek gaixotasunak eragiten dituztela gizakietan? Bada birus erabilgarririk garapen bioteknologikorako?Arrazoitu erantzuna.
ez, birus guztiak ez dira gizakien patogenoak. Badira birus batzuk garapen bioteknologikorako erabilgarriak adibidez ingeniaritza genetikoa eta terapia genikorako.