Zelula: Definizioa, Teoria eta Funtzioak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,18 KB
Zelula: Izaki Bizidunen Oinarria
Zelula izaki bizidunen unitate atomiko eta fisiologikoa da. Hiru bizi funtzioak betetzen ditu, eta existitzen den bizidunik txikiena da.
Teoria Zelularraren Garapena
1590ean, betaurreko egile holandarrak mikroskopio bat sortu zuen, bi lente zituena eta bien arteko distantzia bi metrotakoa zena. Zientzialariek animalien ehunak ikusi zituztenean, animakulo deitu zieten.
1665ean, Robert Hooke zientzialari ingelesak egitura horiei cell deitu zien.
1833an, Robert Brown eskoziarrak zelularen barnean nukleoa aurkitu zuen, zatirik garrantzitsuena zela pentsatuz.
1838an, Matthias Jacob Schleiden alemaniarrak landare zelulak zelula batzuetatik sortzen zirela esan zuen.
1839an, Theodor Schwann eta Schleidenek teoria zelularra garatu zuten.
Teoria Zelularraren Printzipioak
- Izaki bizidun guztiak zelulaz osaturik daude.
- Zelula guztiek hiru bizi funtzioak betetzen dituzte.
- Zelula da bizitza duen zatirik txikiena.
- Zelula guztiek beste zelula batetik dute jatorria, eta edozein bizidun zelula batetik sortutakoa da.
Zelularen Antolamendua
Lehenengo bizidunak izaki zelulabakarrak izan ziren. Milioika urte pasa ondoren, zelulabakar batzuk elkartu ziren koloniak osatuz. Elkarrekiko lotura handitzen hasi zen eta banaezinak bihurtu ziren.
Zeregin berdina daukaten zelulak ehunetan elkartzen dira, ehunek organoak sortzen dituzte, eta organoek sistemak eta aparatuak. Sistemak eta aparatuak gorputza osatzen dute.
Zelula Motak
Zelula Prokariotikoak
Duela 3500 urte agertu ziren, Monera erreinua osatuz (bakterioak). Zelula-mintza eta organulurik gabeko zitoplasma daukate, eta ez dute nukleorik.
Zelula Eukariotikoak
Duela 1500 urte sortu ziren. Zitoplasma konpartimentalizatua izatea da haien ezaugarri nagusia. Material genetikoa nukleoan gorderik dago. Zitoplasman zeuden txokoek mintz bat garatu zuten eta gainontzeko likidotik babestuz, organuluak eratu dira. Ondorioz, bizidunen dibertsitatea izugarri handitu zen.
Landare Zelulak
Fotosintesia egiteko gaitasuna dute, eta zelula anitzen zelulek itxura geometrikoa daukatela, horretarako zelulosazko horma zurruna baitaukate.
Animalia Zelulak
Ez dago fotosintesia egin dezakeen organulurik. Horma zurrunik ez daukatenez, definitu gabeko itxura dute.
Bizi Funtzioak Zelulan
Elikadura
Zelula mintzera elikagai bat iristen da. Zilioek elikagaia barneratzen dute eta bakuola batean sartzen dute. Bakuola horretara lisosomak iristen dira eta beren entzimak askatzen dituzte, elikagaia liserituz. Elikagaiaren partikulak mitokondriara eramaten dira. Mitokondriak elikagai partikulak eta oxigenoa hartzen ditu eta arnasketa zelularraren bidez energia kimikoa lortzen du.
Erlazioa
Zelula mintzeko errezeptoreek hormona bat jaso dute eta nukleoari abisatu diote. Hormonak proteina bat sor dezala agintzen dio zelulari. Nukleoak orduan ADNan proteinak sortzeko instrukzioak irakurtzen ditu. ADNaren informazioa kopiatuz ARN mezularia sortzen du. ARN mezularia poro nuklearretik atera eta erribosomara doa. Erribosomak mezua irakurri eta proteina bat sortzen du erretikulu endoplasmiko zimurraren barnean. Proteinak erretikulu endoplasmiko zimurrean eta leunean zehar bidaiatzen du Golgiren aparaturaino. Golgiren aparatuak proteina jaso eta zelularik kanporatzen du.
Ugalketa
Mitosia
Zelula zatiketarako prestatzen da.
- Profasea: Material genetikoa bikoiztu eta konpaktatu egiten da kromosomak eratuz eta nukleo mintza desagertzen da. Zentrioloak agertzen dira.
- Metafasea: Zentrioloak polo banatan kokatzen dira eta kromosoma laukoteak erdian lerrokatzen dira.
- Anafasea: Zentrioloek kromosoma parea erakartzen dituzte harizpien bidez.
- Telofasea: Kromosomen inguruan nukleo mintza eratzen da eta material genetikoa erlaxatu egiten da. Azkenik zitozinesia gertatzen da, zelula bitan banatzen da.
Meiosia
Gametoak sortzeko prozesua da, zelula erdiak sortuko dira.
- Profasea I: Zelula zatiketarako prestatzen da. Material genetikoa bikoiztu eta konpaktatu egiten da kromosomak eratuz eta nukleo mintza desagertzen da. Zentrioloak agertzen dira.
- Metafasea I: Zentrioloak polo banatan kokatzen dira eta kromosoma laukoteak erdian lerrokatzen dira.
- Anafasea I: Zentrioloek kromosoma parea erakartzen dituzte harizpien bidez.
- Telofasea I: Zelula bitan banatzen da baina ez da nukleo mintza eratzen ezta material genetikoa erlaxatzen ere.
- Profasea II: Oso laburra da, kromosomen arteko kiasmak gertatzen dira.
- Metafasea II: Zentrioloak polo banatan kokatzen dira eta kromosoma laukoteak erdian lerrokatzen dira.
- Anafasea II: Zentrioloek kromosoma parea erakartzen dituzte harizpien bidez.
- Telofasea II: Kromosomen inguruan nukleo mintza eratzen da eta material genetikoa erlaxatu egiten da. Azkenik zitozinesia gertatzen da, zelula bitan banatzen da.