Zahartzaroa: Aldaketak, Erronkak eta Autonomiaren Gakoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,15 KB
Zahartzaroaren Aldaketak eta Autonomia
Aldaketa Biologikoak
- Barne Aldaketak: Urteak aurrera joan ahala, zelulak hiltzen joaten dira, eta horrek gure zentzumenetan eragina du. Adibidez: ikusmen txarragoa, entzumen txarragoa, gorputz-adarren kontrol gutxiago.
- Kanpo Aldaketak: Zahartzean gure itxura fisikoa erabat aldatzen da. Adibidez: altueraz txikitu, konkortu, ilea geroz eta grisagoa...
Aldaketa Sozialak
- Rol Aldaketa: Umeak eta nerabeak hazi eta heldu ahala autonomoago bihurtzen diren bitartean, helduei alderantziz gertatzen zaie. Pixkanaka beren autonomia galtzen dute. Hasieran, jarduera konplexuetan eragiten du, adibidez: lana edo etxetik kanpora mugitzea; eta geroago, eguneroko bizitzako oinarrizko jardueretan, adibidez: altxatzea, garbitzea, janztea.
- Jubilazioa eta Bakardadea:
Jubilazioak hainbat ondorio txar izan ditzake, adibidez, estresa. Bizimodu askoz ere desberdinagoa da: ez da lanera joan beharrik, eta horren eraginez, ez dute presarik ohetik jaikitzeko. Horren ondorioz, diru gutxiago eskuratzen dute; izan ere, bizitzan zehar lan egin dutenaren arabera, jubilatuen pentsioa altuagoa edo baxuagoa izango da.
Jubilazioaren ondoren, pertsona zahar asko depresioan sartzen dira, bakarrik sentitzen direlako. Gertuko jendea nola hiltzen den ikusten dute, eta jendea bidean nola geratzen den. Batzuk ez dira aspertzen, beti dutelako zer egin, adibidez, mendira joan. Baina badaude batzuk ezin dutenak edo halakorik gustuko ez dutenak; orduan, asko aspertzen dira.
Egia da jubilatu baino lehen ere bakarrik egon daitezkeela, baina ez dira etxean egoten. Jubilazioaren ondoren, ordea, etxean egoten dira, eta horregatik esaten da telebista asko ikusten dutela, denbora-pasa oso eraginkorra delako.
Azkenik, aipatu beharra dago jende asko hiltzen dela 60 urtetik aurrera. Bizirik dagoen pertsona batek bere ingurukoak hiltzen ikusten ditu, eta hori faktore garrantzitsuenetako bat da: zu bizirik zauden bitartean zure ingurukoak hiltzen ikusteak tristura handia, inpotentzia eta antzeko sentimenduak eragiten ditu.
- Sexualitatea: Zahartzaroan geroz eta zailtasun edo arazo gehiago izaten dira harreman sexualak praktikatzeko edo horietaz gozatzeko. Hona hemen arazoak sor ditzaketen kasu batzuk:
- Artritisa
- Dementzia
- Gaixotasun kardiakoak
- Medikamentuak
Aldaketa Psikologikoak
- Kognitiboa: Pertzepzioaren eta beharren artean jokatzen duen faktore psikodinamikoa da. Honen barnean, honako hauek sartzen dira:
- Arreta
- Hautematea
- Memoria
- Hizkuntza
- Arrazonamendua
Autonomia Areagotzeko Gakoak
- Zereginak sinplifikatu eta sekuentziatu.
- Egin dezakeena ez egin bere ordez.
- Laguntza teknikoak eta zerbitzuak erabili.
- Ingurunea egokitu.