XX. mendeko Prentsa-moldearen Oinarriak: Darwin, Marx, Nietzsche, Freud

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,78 KB

XX. mendeko Prentsa-moldearen Oinarriak

Darwin: Eboluzioaren Teoria

Darwin: eboluzioaren teoria formulatu zuen, "Espezieen Jatorriaz Hautespen Naturalaren Bidez" lana argitaratuz. Eboluzioaren teoriak dio gaur egungo espezieak desagertuta dauden beste espezie batzuek pairatutako aldaketen produktuak direla. Gizakia ere aurreko espezieen prozesu ebolutiboen emaitza da. Prozesu horri esker, gizakiaren organo guztien diseinua kausa natural hutsek sortu dute. Hortaz, ez da naturatik kanpo dagoen eta bere buruaz kontziente izatera heldu arte hedatu behar den jainko edo espiritu absolutu batez baliatzen.

Marx: Kapitalismoaren Kritika

Marx: honen garaian industria iraultza zabaldu egin zen, alde batetik teknologiaren berrikuntzak izan ziren eta bestetik kapital metaketa handia. Makinak, lehengaiak eta langileak, produktu bereziak egiteko erabiltzen ziren. Baina irabaziak jabearentzat ziren bitartean, langileak egoera latz batean bizi ziren. Ustiapen hau kapitalismoaren oinarria izan zen.

Marxek agerian uzten du langileen klase zapalkuntza. Aldaketa soziala iraultzaren bitartez gertatuko da, eta iraultza, klaseen arteko borrokaren bitartez. Langileek klase-kontzientzia bereganatu behar dute, ondorioz iraultza bortitza egingo dute; kapitalistei ondasun guztiak kenduko dizkiete eta produkzio bideak eskuratuko dituzte, gizarte osoa ondasunen jabe bihurtuz. Iraultza politikoaren ondorioz, erlijioari eta filosofiari buruzko sinesmenak aldatu egingo dira, kapitalismoaren oinazea jasan ahal izateko jainkoan eta erreinuan sinesten zuten, erlijioa herriaren opioa bihurtuz.

Nietzsche: Balioen Transbalorazioa

Nietzsche: zalantzak jarri zituen gizataldeak bi mila urteotan ibili izandako bidean, eta horren errua batik bat kristautasunari leporatu zion. Gizakiok erratu egin garen susmoa zabaldu zuenez gero, Nietzsche susmoaren filosofiaren barnean dago, Marx eta Freudekin batera. Nietzscheck erabat kritikatu egin zuen mendeetan zehar hedatuz joan zen mendebaldeko kulturgintza osoa. Kritika honen barnean, platonismoa izeneko filosofia dogmatikoa kristautasunaren kontra doa. Filosofia honetan kristau-jainkoa, bere debekuak, agindu eta guzti, alde batera gelditzen dira.

Freud: Inkontzientearen Agerpena

Freud: giza adimenari buruzko ikerketa handiak egin zituen. Honek neurosi praktika klinikoaren bidez, sintoma neurotikoak gatazka inkontziente baten ezaugarriak direla aurkitu zuen. Mehatxagarriak eta etikoki onartezinak diren desioak eta irrikak inkontzientean biltzen dira eta eragina dute gure portaeran. Eduki hauen kontzientera heltzen dira baina zentsurak erreprimitzen ditu. Aurkikuntza berri hau pentsaera burgesarentzat eskandagarria izan zen zeren eta metafisika edo erlijio errealitate trantsendental oro, inkontzientearen psikologia bihurtu zuen.

Entradas relacionadas: