XX. Mendeko Pentsamenduaren Oinarriak: Nietzsche eta Marx

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,45 KB

Nihilismoa eta Balioen Eraldaketa

Nietzschek Jainkoaren heriotza aldarrikatzen du, mendebaldeko filosofia tradizionalaren eta metafisika platonikoaren amaiera markatuz. Zentzu erlijiosoa galtzeak gizakia desorientatzen du, nihilismoari eta balioen eraldaketaren beharrari bide emanez. Jainkorik gabe, ez dago kanpotik inposatutako egia absolutu edo betebehar etikorik, gizabanakoa hutsune existentzial baten aurrean utziz. Figura transzendental hau desagertzeak bizitzaren eta existentziaren zentzua galdu duela sentiarazten du gizakia, eta horrek ziurgabetasun handira eramaten du. Hala ere, Nietzschek ez du nahi egoera honek hutsune batera eramatea, baizik eta balio eta esanahi berriak sortzeko aukera bat ikusten du.

Nietzschek bi etapa proposatzen ditu eraldaketa prozesu honetan:

  1. Jarrera Pasiboa: Gizakia Jainkoaren heriotzaz jabetu eta desorientatuta sentitzen da, ekintzarik gabe geratuz, bizitzari eta bere buruari uko eginez, existentziaren zati dionisiakoa baztertuz.
  2. Jarrera Aktiboa: Gizakiak Jainkoaren heriotza onartzen du eta balio tradizionalak birbaloratzen hasten da, ezinbesteko balio berriak sortuz.

Bultzada hori da Nietzschek «botere nahia» deitzen duena, norbanakoa bere estandar moralak finkatzera eramaten duen sena, zuzena eta gaizki dagoenaren arteko bereizketa gaindituz. Prozesu honek «Supergizona» agertzea dakar, moral tradizionalarekin hautsi eta balio berriak sortzen dituena.

Eraldaketa hau hiru etapa sinbolikoen bidez irudikatzen da:

  • Gamelua: Inposatutako balioen eta obedientziaren karga sinbolizatzen du.
  • Lehoia: Errebeldia eta ezarritakoaren ukapena adierazten du.
  • Umea: Sormen hutsa eta bizitzarekin bat datozen balio berriak sortzeko gaitasuna.

Apolo eta Dioniso: Greziar Tragediaren Azterketa

Nietzschek, bere lan batean, greziar tragediaren balorazioa egiten du. Horretarako, greziar jainkoek ordezkatzen dituzten bi printzipio aurkakoak azaltzen ditu:

  • Apolineoa (Ethos): Lasaitasuna, harmonia eta edertasuna adierazten ditu. Arteen formarik gustukoenak egitura eta arkitektura dira, forma zehatz eta mugatuak.
  • Dioniso (Pathos): Kaosa, neurrigabekeria eta edanaren mundua irudikatzen ditu. Erabateko mugimendua gustatzen zaio, eta dantzan, abestietan eta tragedian agertzen da.

Antzinako Grezian, artelanetan bi jainkoak agertzen ziren, baina Apolineoak nagusitasun handiagoa zuen. Baina Nietzschek Dionisori garrantzi gehiago ematen dio, eta apolineoaren nagusitasuna bizitzaren kontra dagoela dio. Nietzschek bizitza sufrimendu eta poza dela dio. Bizitza tragedia da, eta horregatik artean bizitzaren indarra defendatzen du. Nietzschek dio gizakiak bizitza nahi eta behar duela. Horretarako, ezin du Apolineoaren itxura erabiltzen jarraitu.

Artelaneko irudikapena apolineo eta dionisiarrek bat egiten duten momentua da, baina bat egite hori apolineoaren forman ematen da, irracionaltasuna erakutsiz. Greziako tragedian gizakiaren dionisiarra eta errealitatea erakusten dira, baina Apolineoaren forma eta egituraren bidez. Horregatik, Nietzschek arte bitalista defendatzen du, bizitzaren handitasuna berreskuratzeko. Wagner, opera konpositoreak, ikuspegi hau partekatzen zuen eta sinetsita zegoen musika zela egia lortzeko tresna onena.

Sokratesek, arrazionalismoaren bidez, apolineoaren nagusitasuna ezarri zuen, dionisiarra baztertuz eta munduari buruzko ikuspegi bat, arrazoian eta moralean oinarritua, sortuz. Ikuspegi hau kristautasunari zabaldu zitzaion, bizitza onartzea ukatuz eta beste mundu batean bizitzearen alde. Nietzschek proposatzen du oreka galdu hori berreskuratzea, bizitza guztiz onartuz.

XX. Mendeko Pentsamenduaren Oinarriak

Susmoaren Filosofoak

Filosofoek pentsatzen zuten orain arte finkatutakoa zalantzan jarri behar zela. Haien arabera, gizartearen egitura eta pentsamoldeak justifikatzen ziren, baina hori kontrolerako tresna izan zen. Orain, gizakia modu natural eta fisikoan ulertu behar dugu, egiazko izatea ezagutzeko.

Darwin: Eboluzioaren Teoria

Eboluzioaren teoria azaldu zuen, esanez espezieak ingurunera hobekien egokitzen direnak bakarrik bizirik iraun dezaketela. Biziraupena ez da beti indartsuena izatea, baizik eta ingurunean ondo moldatzen dena. Gizakia ere, animaliak bezala, eboluzioaren emaitza da. Gizakia = animalia = naturala.

Marx: Klase Borroka eta Alienazioa

Marxek esan zuen gizakiaren historia klase borroka bat dela, proletariotza (lan egiten dutenak) eta burgesia (boterea eta ondasunak dituztenak) artean. Kapitalismoan, burgesiak kontrolatzen ditu gehiengoaren ondasunak eta produkzioa. Erlijioa, gainera, masak kontrolatzeko tresna bat dela esan zuen. Alienazioa da gizakiak sistema zalantzan jartzen ez duela eta egoera hori onartzen duela. Marxek uste zuen komunismoan klaseak desagertuko direla eta produkzioa kolektiboa izango dela. Gizakia = materiala.

Nietzsche: Bitalismoa eta Pultsioak

Nietzschek kritika egin zion Ilustrazioari eta arrazoiari. Bere arabera, errealitatean bi alderdi daude: apolinearra (arrazoia, ordena) eta dionisiakoa (pultsioak, kaosa). Gizarteak Apolo alderdia goratzen du, baina Dioniso zapaldu egin da. Nietzscheren ustez, pultsioak eta instintuak berreskuratu behar dira, bizitza guztiz eta benetan bizitzeko. Gizakia = pultsionala.

Freud: Inkontzientea eta Psikearen Egitura

Freudek esan zuen gure bizitzan ez dela guztia arrazionala. Giza adimena ez dago guztiz kontrolatuta, eta askotan inkontzienteak (kontzientetik kanpo dauden pentsamenduak) gidatzen gaitu. Jokabidea hiru zatitan banatzen du:

  • Zera (instintuak eta desioak)
  • Ni-a (egonkortasuna eta oreka bilatzen duena)
  • SuperNi-a (gizarteak inposatutako arauak)

Freudek azpimarratu zuen gure pentsamenduak ez direla beti kontzienteak eta inkontzienteak gure ekintzak eragiten dituela. Gizakia = subkontzientea.

Marx eta Alienazio Erlijiosoa

Erlijioak proletarioaren bizitzan eragina du eta alienazioa sortzen du. Alienazio hori gizarte-klase jakin batean gizakiak bizi duen miseria egoeratik sortzen da. Langileek ikusten dute gizarte-klase altuek euren lana eta aberastasuna nola eskuratzen duten esplotazioaren bidez. Horren aurrean, proletarioa triste dago eta, bere egoera zalantzan jarri beharrean, erlijioan bilatzen du laguntza eta kontsolamendua.

Erlijioa gizakiek sortu dute euren sufrimendua arintzeko. Lurrean ez dute zentzurik edo justiziarik aurkitzen, eta zoriontasuna zeruan bilatzen dute. Hala ere, Marxek uste du hori akats bat dela, izan ere, erlijioak ekintza iraultzaile guztiak lozorroan jartzen ditu eta boterearen sistema indartzen du. «Herriarentzako opioa» bezala funtzionatzen du, ongizatearen ilusio bat emanez, eta esplotazioaren inguruko kontzientzia hartzea eragozten du. Marxek dio gizakiak bizitza nahi duela, baina horretarako kontsolamendua behar ez duela, baizik eta egoera sozial eta ekonomikoak aldatzea beharrezkoa duela, hau da, gizartea aldatzea behar duela.

Gizakiak Jainkoa sortu badu, badu ere hura apurtzeko aukera. Erlijioa miseriari aurre egiteko sortu zen, eta horregatik erlijioa desagertu egingo da gizartea aldatu eta esplotazioa amaitzen denean, komunismoa lortzen denean. Ez dira ideiak bizitza zehazten dituztenak, baizik eta bizitzak sortzen ditu ideiak. Marxek dio gizakiak alienazioa (kontsolamendua) baztertu behar duela eta gizartearen baldintza materialak aldatzen saiatzea behar duela bere bizitza aldatzeko. Horregatik, erlijioa amaituko da, gizartea aldatzen denean.

Mendebaldeko Zibilizazioari Kritika: Bitalismoa

Nietzschek ikuspegi bitalista zuen: bizitzak berez du balioa eta ez da beste zentzurik bilatu behar. Horregatik, mundu arrazional, erlijioso eta morala zalantzan jartzen duen mailu kolpeekin filosofia bat sortzen du. Bizitza printzipio abstraktuen mende jartzeko Mendebaldeko joeraren aurrean, Nietzschek esperientzia zuzena, indarra eta borondatea aldarrikatzen ditu existentziaren bultzatzaile gisa.

Nietzschek zioen Sokrates bizitzaren etsai handia zela, bere intelektualismo moralak arrazoimenaren nagusitasunak bertutea eta, beraz, zoriontasuna ematen zuela ezartzen baitu. Ideia hori Mendebaldeko tradizio filosofiko osoaren oinarria zen, zeinak arrazoia pasioaren gainetik inposatzen zuen eta bizitzaren izaera aldakorrari muzin egiten zion. Metafisika klasikoa ere kritikatu zuen, kontzeptu estatikoak orokortzen baititu, bilakatzea den benetako gauza bakarraren aurrean. Perspektibismoa errealitatea ikuspuntu anitzetatik ulertzeko modu gisa sartu zuen, egia absolutuak ukatuz.

Sakon kritikatu zuen moral judu-kristaua, filosofia platonikoan eta bere ideien munduan oinarritua. Nietzschek dio moral hori ez dela ez pobreentzat ez boteretsuentzat, eta pentsaera hori ez dela naturala. Jainkoarekin amaitu eta Supergizonaren morala transbaloratu behar dugula uste du, bizitza bakarra baita eta inor ez baita zerura joango.

Ilustrazioak dogma teologikoak baino ez zituen erasotzen. Jainkoak ordena eta bizitzaren zentzua esan nahi du, eta pertsona ilustratuek arrazoiarekin ordezkatu zuten. Gainera, Estatuaren interesen defendatzaile bihurtu zela adierazi zuen. Positibismoaren saiakera kritikatu zuen, ez baitzen egokia giza konplexutasuna azaltzeko.

Entradas relacionadas: