XX. Mendeko Pentsamenduaren Oinarriak: Marx, Nietzsche, Freud eta Darwin
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 13,06 KB
Ekonomia Alienazioa
Alienazio mota desberdinen artean, ekonomikoa da garrantzitsuena eta funtsezkoena. Nagusitasun horren zergatia, Marxek gizakiaz duen ikuspegian datza. Lana da gizakiaren bereizgarri nagusia. Lana da gizakiak aske izateko duen modua.
Lana alienatzaile izatera heltzen da eta langilea tresna, gauza, bihurtzen da. Beraz, lana ez da berez alienatzailea. Lana sortzen den baldintza errealetan dago alienazioaren zergatia. Alienazio ekonomikoa ekoizpen sistema edo produkzio modu batzuen emaitza da.
Jabetza pribatuan oinarritzen diren produkzio moduek lan alienatua sortzen dute. Hau kapitalismoaren eredu bat da, non langileek beren lana alienatuta sentitzen dutenez, beren eginiko produktuak berenak ez direla uste dute. Langileek lana saldu behar diote ekoizteko baliabideen jabeari, horrela, beren lana merkantzia bihurtzen da.
Alienazio ekonomikoa ez da lanari berez lotzen zaion zerbait. Gizakiak lan egin behar du, baina era ez-alienatuan egin. Horretarako, klaserik gabeko gizartea lortu behar da. Giza historian klase arteko borroka egon da, zapalduen eta zapaltzaileen artekoa, egungo sistema kapitalistan burgesen eta proletarioen arteko borroka. Proletalgoak gizarte berria sortuko du, gizarte komunista izango dena.
Gizarte Komunista
Marxek historiari buruz duen ikuspegiaren arabera, kapitalismoaren ondoren gizarte komunista etorriko da. Gizarte hau, egiazko askatasuneko eta berdintasuneko gizartea da, alienazio, esplotazio edo klase-zapalkuntzarik gabeko gizartea. Komunismoa iraultza proletarioaren ondoren sortuko da.
Bi estadio desberdin bereizten ditu Marxek iraultza osteko gizartean. Lehenengoa, proletalgoaren diktadura deitzen da. Estadio honetan langile klaseak boterea hartuko du eta produkzio bideen jabetza pribatua ezabatuko da. Ondorioz, gizarte klaseak ere ezabatuko dira. Klase zapalkuntzarik gabe, estatu burgesaren erakundeak desagertu eta benetako demokrazia sortuko da.
Hala ere, iraultza osteko estadioak bere akatsak izango ditu eta beharrezkoa izango da oraindik estatua. Bestalde, desberdintasunek iraun egingo dute oraindik. Aro honetan, “bakoitzarengandik haren gaitasunen arabera, bakoitzari haren ekarpenen arabera” izango da ondasunak banatzeko erabiliko den irizpidea eta horrek jendea desberdin tratatzea inplikatzen du.
Marxen ustez, lan alienatua desagertuta eta esplotazioa amaituta, egiazko giza harremanak garatu ahal izango dira eta benetako giza komunitateak sortu. Komunismoa desagertu egingo da eta gatazka, borroka, historiaren amaiera izango da.
Erlijioari Kritika: Nietzsche eta Marx
Marxek eta Nietzschek erlijioari, batez ere kristautasunari, egindako kritikak bat datoz funtsezko hainbat puntutan. Biek argudiatzen dute harantzagoko baten kontzeptua giza asmakizun bat dela, ahaztua izan dena. Asmatutako mundu batean sineste horrek bizitza honetan zoriona bilatzeari uztea ekarri du, Nietzscheren ustez, edo gizakia behar adinako indarrik gabe utzi du, sufrimenduarekin amaitu dezaketen aldaketa ekonomiko eta sozialak bultzatzeko, Marxen arabera.
Marxek erlijioari buruzko Feuerbachen kritika garatzen du, argudiatuz gizakiak Jainkoa bere irudira sortu zuela eta gero alienazio erlijiosoa esperimentatu zuela bere koalitate onenak bere baitatik kanpo proiektatzean. Jainkoaren proiekzio honek giza errealitatea gutxiesten du eta gizabanakoa mundu honetan zoriona eta askapena bilatzetik desbideratzen du. Marxek erlijioa "herriaren opio" gisa identifikatzen du, espiritu iraultzailea lokartzen duena eta baldintza zapaltzaileak betikotzen dituena.
Bestalde, Nietzschek dio Jainkoa eta haraindikoa bizitzaren beldurrak eragindako giza asmakizunak direla. Kristau-morala, ahulenganako erresumin eta errukian oinarritua, bizitzaren ezeztapen eta zoriona bilatzeko eta bizi-balioak baieztatzeko oztopo gisa ikusten da. Nietzschek moral kristaua "morroien" moral gisa kritikatzen du, bizitza baieztatzeko beharrezkoak diren bizitasuna eta botere-borondatea zapaltzen dituena.
Nietzschek kristautasuna gainditzera eta mundu lurtar honetan zentratutako giza ideal berri bat sortzera deitzen du, non balioak bizitzaren beraren baiezkoak eta ospakizunak izango diren. Haren arabera, Jainkoaren ezabaketak eta moral kristauak "gizaki gorena" sortzea ahalbidetuko du, ongiaren eta gaizkiaren muga konbentzionalak gaindituz eta existentziaren ikuspegi benetakoagoa eta baiezkoagoa babestuz.
Laburbilduz, Marxek eta Nietzschek uste dute erlijioa, batez ere kristautasuna, giza potentziala inhibitzen duen indar atzerakoia dela, eta gainditu egin behar dela benetako garapen eta askapen indibidual eta kolektiboa ahalbidetzeko, existentzia benetakoago eta bizidunago baterantz.
XX. Mendeko Pentsamoldearen Oinarriak: Marx, Nietzsche, Freud eta Darwin
XIX. mendeko bigarren zatitik aurrera, kulturaren ondorengo garapen guztia baldintzatuko duten autoreak izango dira arlo desberdinetan. Horietako lau dira nagusiak: Marx, Nietzsche, Freud eta Darwin.
Eboluzioaren teoria formulatu zuen Darwinek eta biologiaren etorkizuna ez ezik, giro intelektuala ere aldatu zuen. Eboluzioaren teoriak dioenez, espezieak eboluzioaren emaitza dira. Eboluzioa ez da Jainko absolutu batez, aurreko proiektu edo halabeharrezko helburu batez baliatzen. Bestalde, gizakiak naturan zuen ustezko toki pribilegiatua galdu egin zuen eta munduaren ikuspegia aldatu egin zen. Darwinek “nondik gatoz?” galderari erantzuna eman zion, erantzun ez-mitiko eta ezta teologikoak ere erabili gabe eta giza generoaren lehenengo historia errealista proposatu zuen.
Marxek, Nietzschek eta Freudek Ilustrazioaren ondoren nagusitu zen arrazionalismoari kritika egin zioten. Hirurek ikusten dute arrazoimena sakonagoak diren irriken justifikazio modura: materialismo ekonomikoa (Marx), botere borondatea (Nietzsche) eta inkontzientea (Freud).
Marxen materialismo historikoaren teoriaren arabera, giza historiak zientzia ekonomikoen legeei jarraitzen die, historiaren funtsezko eragilea ekonomia baita. Azpiegitura ekonomikoak sortzen ditu artea, politika eta filosofia. Klase sozialen arteko borroka da azpiegitura alda dezakeena. Marxismoa filosofia praktiko eta iraultzaile bihurtu zen, paradisu komunista lortzeko langileriaren eta kapitalisten arteko borrokara deitzen baitu.
Nietzschek,bere aldetik, arrazionalismo sokratikoaren eta metafisika platonikoaren kontra egingo du. Indarrean dagoen morala dekadentea dela esango du, bizia ukatzen duena eta balio guztien eraldakuntza proposatuko du.
Freudek, azkenik, giza ekintza guztietan, orokorrean ezkutuan dauden indar, motibazio eta irrika askok parte hartzen duela esango du. Alde horrek determinatu egiten ditu gure portaera afektibo, intelektual eta sozialak.
Ikusten den modura, hirurek zalantzan jartzen dute arrazoimen huts eta interesik gabekoaren ikuspegia.
Hurbilketa orokorra XX mendeko filosofiei
Garai guztietan filosofoek kolokan jarri izan dute filosofia. Joera hori muturrera eramaten da XX mendean, filosofiak, esplizituki, eta behin eta berriro, galdetzen duelako ea filosofia posible ote den edo ea zein den filosofiaren zentzua. Argi eta garbi galdetzen da ea filosofia bere amaierara heldu den ala ez.
XIX mendean hasten den zientzia partikularren emantzipazio prozesuak filosofiaren krisialdia eragiten du. Filosofiak, kezka handiz, gero eta eremu handiago galtzen ari dela ikusten du. Gainera, emantzipazioa ez dator natur zientzien aldetik bakarrik; giza zientziak ere emantzipatzen ari dira: soziologia, psikologia, hizkuntzalaritza edo antropologia. Ordura arte, pentsa ezina zen zientzia horiek filosofiaren enborretik askatuko zirenik.
Filosofo batzuek hain miresmen handia diote zientziari, ezen haiek zientziaren metodoak analisi filosofikoari aplikatzen saiatzen baitira. Horrela sortzen da filosofia analitikoa. Honen aurrean sortzen da filosofia kontinentala. Hala ere, bai filosofia analitikoaren alorrean baita filosofia kontinentalarenenean ere, hizkuntza biraketa izango da nagusi.
Filosofia analitikoaren baitan hizkuntza idealaren bila ari dira eta zuzenketa logikoa zaintzen aritzen dira, zentzugabeko enuntziatuak berriro ager ez daitezen.
Bere aldetik, filosofia kontinentalak, egiaren eta subjektuaren deslegitimazio bidetik jarraituko du. Subjektuaren erorialdia gertatzen da eta, honekin batera, zentzua kolokan jartzen da, subkjektuarengandik independiente den hizkuntza batean disolbatzen baita.
Filosofia ez dago XX mendeko gertaera historiko handietatik kanpo. Gertaera horien artean badago bat, betetzen duen funtzio sinbolikoa dela-eta, krisialdi sentsazioa agerian uzten duena: Auschwitz. Filosofia egiteko saialdiaren eta proiektu ilustratuaren berriztapenaren ahalbidea mahai gainean jartzen da.
Marxismoaren eragina ondorengo munduan
Marxismoak, Karl Marxen lanetan oinarritua, eragin sakona izan du pentsamendu politiko eta filosofiko globalean. Bere ideiek historia modernoaren ibilbidea moldatu duten hainbat korronte politiko eta filosofiko sortu dituzte.
Marxismoaren zatiketa nagusien artean sozialdemokratak daude, sistema kapitalistaren barruan erreforma mailakatuak bilatzen dituztenak sozialismorantz aurrera egiteko, eta komunistak, kapitalismoa eraisteko iraultza proletario baten alde daudenak.
Kritikak eta praktikan egindako aldaketak, marxismoa oraindik ere garrantzitsua da gizartea ulertzeko eta eraldatzeko borrokan. Mendebaldeko Europan, alderdi sozialdemokratek marxismoaren alderdiak hartu zituzten, baina jarrera moderatuagoetarantz eboluzionatu zuten, Marxen jatorrizko ideia iraultzaileetatik aldenduz.
Interpretazio marxista aldatu egiten da giza askatasuna nabarmentzen duen ikuspegi humanistaren eta marxismoa errealitate soziala aztertzeko eta aldatzeko tresna gisa ikusten duen ikuspegi zientifikoago baten artean. Batzuek bere indarraldia zalantzan jartzen duten arren, marxismoak eztabaidarako eta ekintza politikorako eremu emankorra izaten jarraitzen du garaikidetasunean.
Marxismoaren helburua, mundua ulertzea ez ezik mundua aldatzea ere bazen. Agian ez Marxek espero zuen norabidean, baina, helburu hori lortu duela esan daiteke.
Materialismo historikoa: iraultza.
Kapitala izeneko liburuan zientzia ekonomikoaren ikerketa egin zuen Marxek.
Kapitalismoa aztertzean, ikusten du bere helburu nagusia mozkinak handitzea dela, eta horrek irtenbiderik gabe uzten du. Denborarekin, etengabeko bilaketa horrek botere ekonomikoa esku gutxi batzuetan kontzentratzen du, kapitalista gutxiagorekin eta proletario gehiagorekin. Proletarioak ugariagoak eta pobretuagoak izango dira. Baldintza horiek sistemaren krisi saihestezina ekarriko dute.
Marx konbentziturik dago sistema horretan egin daitezkeen zuzenketak ez direla nahikoa egoera larri hori gainditzeko, krisian sartzen dena sistema bera baita. Gizartearen egiturak produkzio indarren arteko orekari eutsi ezin dionean iraultza pizten da eta antolamendu berriak sortzen dira
Krisiak ekarriko du iraultza gertatzeko behar den bigarren elementua: baldintza subjektiboak. Egoera horretan,proletarioek beren egoeraren kontzientzia hartuko dute, gauzak aldatu egin behar direla ikusi eta egoera irauli nahi izango dute.
Iraultza egoteko, beharrezkoak dira baldintza objektiboak eta subjektiboak. Esan behar da, Marxek berehalakotzat zuela klaserik gabeko gizartea ekarriko zuen iraultza proletarioa.
Iraultza gertatu eta burgesia desagertu egingo dela dio Marxek. Klase arteko borroka amaitu eta Estatua alferrikakoa izan eta deuseztatu egingo da.
Materialismo historikoa:azpiegitura eta gainegitura
Materialismo historikoa historiaren zientzia marxista da eta Hegelen ikuskeraren aldaera da. Hegelen esanetan, historia ideia edo izpirituaren bilakaera dialektikoa da. Marxek, historia dialektikoki bilakatzen ari den errealitatea dela esango du, baina errealitatea ideala izan beharrean materiala dela gaineratuko du. “Materia” hori ondasunen produkzio modua izango litzateke.
“Azpiegitura” deituko dio Marxek gizarte batek duen ondasun materialen produkzio moduari. Horri erantsitako ideia, sinesmen, insitituzio eta aru multzoari, berriz, “gainegitura” deituko dio.
Produkzio moduen barruan daude produkzio indarrak eta produkzio harremanak. Produkzio indarra prestakuntza teknikoak, baliabide naturalek eta lanerako baliabideek osatzen dute. Produkzio harremanak, bestalde, bizitzeko ondasunak ekoizteko orduan gizarte konkretu batean bertako partaideen artean sortzen diren harremanak dira. Horiek dira azpiegitura osatzen dutenak.
Azpiegitura horren gainean gainegitura dago. Hemen maila bi bereizten ditu Marxek. Egitura juridiko-politikoa da bata eta egitura ideologikoa bestea.
Gainegitura, esan dugun bezala, azpiegiturari erantsita dago eta bere eginkizuna azpiegitura ekonomikoa iraunaraztea da. Azpiegitura hori justifikatu egiten du muntaia juridiko-ideologiko-erlijiosoarekin. Gainegitura, azkenik, aldatu egingo da azpiegitura aldatzen bada.