XX. Mendeko Pentsamenduaren Oinarriak: Darwin, Freud, Nietzsche eta Marx

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,83 KB

Charles Darwin

XX. mendeko pentsamenduaren oinarrietan, Charles Darwinen ekarpenak funtsezkoak dira. Hark zioen animalien odol, egitura eta organismo bera dugula.

Darwinismoaren Bi Ideia Nagusiak

  1. Ondorengoen aldakortasuna: Izaki guztiak ez dira berdinak; bakoitzaren oinarrizko ezaugarriak transmititzen dira, baina bariazio txikiak daude.
  2. Hautespen naturala: Bariazio horiek garrantzi handia dute. Ondo moldatuta dauden gizabanakoek bizitzeko aukera gehiago dute.

Teoriaren Ezaugarri Garrantzitsuak

  • Bizidunak materia biologiko beretik eratorritako espezie desberdinak dira.
  • Espezie batzuek zergatik jarraitu duten eta beste batzuk zergatik galdu diren azaltzen du.
  • Naturak hobekien egokitzen direnak aukeratzen ditu aurrera egiteko.
  • Biziraupenerako borrokaren kontzeptua azalpen zientifiko gisa ulertzen da.

Laissez faire printzipioak dio gizarteak onura handiagoa lortuko duela bakoitzak bere interesa bilatzen badu.

Sigmund Freud

Inkontzientearen teorizazioa egin zuen, teoria psikoanalitikoaren sortzailea izan zen. Freuden arabera, inkontzientea kontzientearekiko guztiz desberdina da, baina bien arteko lotura bat dago.

Hiru Aparatu Psikikoak

  1. Inkontzientea edo Zera (Id)

    Errepresioaren bidez, kontzienteak gatazka mingarriak ekiditen ditu eta gatazka kontzientetik inkontzientera eramaten du.

  2. Supernia (Superego)

    Instantzia psikiko arauemailea da. Niari kontrolak inposatzen dizkio. Alderdi familiarrak garrantzi handia du. Garrantzia izango du norbanako bakoitzak Edipo konplexua nola kudeatu eta ebatzi duen. Aldi falikoan, mutilak amarenganako desio sexuala du, eta aitak zakila kenduko diolako beldur da (kastrazio-konplexua); beraz, aitaren agindua onartu eta amarenganako desioa baztertzen du. Latentzia-aldiaren amaieran (12 urte inguru), beste emakumeenganako desioa itzultzen zaio. Emakumeak, aldiz, Freuden teoriaren arabera, beti kastratuta daudela sentitzen du. Interesa aitarengana aldatzen du, haur bat edukitzeko nahiarekin, baina hori ezinezkoa denez, latentzia aldian sartzen da. Interesa baginan zentratzen da. Elektraren konplexua: neskak aitarenganako nahia eta amarekin duen harreman gatazkatsua.

  3. Nia edo Kontzientea (Ego)

    Inkontzientearen, superniaren eta errealitatearen artean kokatzen da. Niak erabakiak hartzen ditu bien arteko gatazken erdian.

Friedrich Nietzsche

Leipzigeko Unibertsitatera joan zen 1865. urtean, eta han Wagner eta Schopenhauer ezagutu zituen. Kritikoa izan zen filosofian, erlijioan, artean, sozialismoan eta nazionalismoan. Hainbat pentsamendu korrontek haren filosofiaren eragina eta ekarpenak jaso dituzte, hala nola existentzialismoak, psikoanalisiak eta anarkismoak.

Nietzscheren Pentsamendua

Metafisikaren Aurkako Kritika

Kritika sakona izan zen. Filosofia bitan banatzen du: tragedia-aroa eta zientzia-filosofia arrazionala. Nietzschek goretsitako filosofoak Tales, Heraklito eta abar izan ziren. Heraklitok izatearen finkotasuna ukatu zuen, eta errealitatearen benetako izana mugikortasuna dela zioen. Nietzschek dio metafisikak mundu fisikoari uko egin diola. Bizitzaren mamia ezin da kontzeptuen bidez adierazi.

Transzendentziaren Ukapena

Gizakiak bere barnean aurkitu behar du bizitzarako helmuga. Jainkoaren eta munduaren artean ez dago alderik. Jainkoaren indarrak gizakiak bere baitan dituen ahalmenak dira.

Bitalismoa: Apoloniarra eta Dionisiakoa

Bizitza botere-nahia da: bakoitzak dituen nahiak norberaren balioak izateko eta norberaren bizitza bizitzeko. Botere hori ez da besteak baino hobea izatea, baizik eta norberaren bizitza modu indibidualean bizi nahi izatea. Nietzschek dio gizakiok beti bizitzaren aurka joan garela. Existitzen den guztia hilko dela onartzen dugunean, moral dekadente bat agertzen da. Ez zekiten moral horretatik nola irten, eta hori ondo eramateko, beste bizitza bat zegoelako ideiarekin kontsolatzen ziren. Benetako bizitza aprobetxatu beharrean, moral dekadentean sartzen dira, eta beste bizitzak egindako on guztiak konpentsatuko zizkiela pentsatzen zuten. Ez da garrantzitsua Jainkoaren existentzia frogatzea, baizik eta gizakiaren existentzia frogatzea. Garrantzia eman behar zaie bakoitzak dituen sentimenduei, balioei eta ikuspegiari. Nietzschek esaten du bizitzari baietz esatea mina onartzea dela. Hau da, dena bukatuko dela onartzea, eta hori da alde tragikoa, batzuek onartu nahi ez zutena.

Bi printzipio kontrajarriren bidez Greziar artearen eta kulturaren teoria aurkezten du:

  • Apoloniarra: Edertasunaren, artearen, argitasunaren, harmoniaren jainkoa. Mundua ordenatua eta arrazionala bezala ikusten du. Perfektua da, jarraitu behar dena.
  • Dionisiakoa: Ardoaren eta uztaren jainkoa. Bizitzaren irrazionaltasuna, desordena, kaosa, iluntasuna irudikatzen du.

Nietzscheren arabera, munduaren ikuskera tragikoa (existentziaren alderdi kontraesankorrak) nagusia izan zen Sokrates agertu arte. Sokrates iristean, arrazionaltasuna berehalako bizipenarekin (dionisiakoa) konparatu zen. Apoloniarrari garrantzi handiagoa eman zitzaion.

Nihilismoa eta Balioen Transmutazioa

Nihilismoaren ondorioz, ordura arte egon diren balioak galdu egiten dira. Munduak azalpenik ez duela ohartzean, bi nihilismo mota agertzen dira:

  • Nihilismo Pasiboa

    Balioak galtzen dira, Jainkoa hiltzen da, eta gizakiek ezin dute hori onartu; ondorioz, galduta daude.

  • Nihilismo Aktiboa

    Gizakiek Jainkoa hil dela onartzen dute, balio berriak sortzeko, bizitzeko, botere-nahia lortzeko, bizitzen jarraitu nahi dutelako.

Balioen Transmutazioa eta Moral Berria

Nietzscheren ustez, morroiaren moralaren ordez, jaunen morala ezarri behar da. Sorrera psikologikoa aztertzeko Nietzschek erabilitako metodo genealogikoaren lehen emaitzan bi moral mota aurkitu zituen:

  • Morroien Morala

    Gizakiek dena onartzen dute. Jainkoak esaten duena jarraitzen dute, eta Berarentzat ona eta gaizkia dena ere bai. Ez dio gizakiari bere pentsamenduekin eta arauekin aurrera egiten uzten. Normaltasunetik irteten den guztia kritikatzen du.

  • Jaunen Morala

    Botere-nahia eta gizakiak nahi duen moduan bizitzea defendatzen du. Instintuak eta zentzumenak erabiltzen dira.

Kristautasunaren Aurkako Kritika

Nietzschek kristautasuna kritikatu zuen. Kristautasunak balio dionisiakoak baztertu eta mundu erreal bakarra mespretxatzen du. Kristautasunak gorputzak gogoko duena baztertzen duela dio Nietzschek. Hark dio Jainkoak utzitako lekua gizakiak bakarrik bete dezakeela. Jainkoa desagertzean, balio kristauak ere desagertzen dira. Jainkoaren heriotzaren ondoren bi urrats daude: arriskutsua eta txalogarria.

Supergizakia

Aurreko balio guztiak alde batera uztea eta botere-nahiarekin balio berriak sortzea da. Supergizakia lortzeko hiru fase daude:

  1. Gamelua: Antzinako balioen karga darama.
  2. Lehoia: Daraman karga alde batera utzi nahi du. Balioak aldatzen hasten da.
  3. Haurra: Kristautasuna eta balio tradizionalak atzean uzten ditu, eta balio berriak edukitzen eta bere bizitza bizitzen hasten da.

Botere-Nahia

Gizakia zenbat eta indartsuagoa izan, orduan eta handiagoa da gizakien arteko desberdintasuna. Zenbat eta ahulagoa izan, orduan eta berdinagoak izango gara gizakiok. Botere-nahia da bakoitzak bere bizitza bizi nahi izatea, balio tradizionalak alde batera uztea eta balio berriak sortzea. Gizakiak bere bizitza nahi duen moduan bizi behar du, supergizakia lortuz eta botere-nahiarekin.

Betiereko itzulera: “Maita ezazu eta bizi ezazu bizitza infinituki errepikatzea desiratzeraino”. Honek esan nahi du bizitza ahalik eta gehien bizi behar dela, bizitza hori behin eta berriz errepikatu nahi dugun arte. Beti pentsatu izan da esaten digutena egiten badugu beste bizitza batean sari bat jasoko dugula eta ondo biziko garela. Nietzschek dio bizi izan dugun une oro beti gertatuko dela, eta, beraz, ahalik eta gehien aprobetxatu behar ditugula.

Karl Marx: Alienazioa

Marxek garrantzi handia eman zion lanari, bere ustez horrela errealizatzen eta garatzen garelako. Marxentzat, gizakia natura bere lanaren bidez transformatzen duen izakia da, eta, are gehiago, langintza horren bitartez garatuz eta errealizatuz doan izakia. Alienazioa deritzo norbaiti berez dagokion zerbait lapurtzeari. Horren ondorioz, norbanako hori arrotz bilakatzen da bere buruarentzat, bera izatea eragiten zion hori kendu baitzaio.

Alienazio Ekonomikoa

Lana norberaren autoerrealizaziorako bide bat da. Gizakia modu gizatiarrean biziko da, baldin eta soilik baldin, natura gizatiartzen badu, hau da, bere lanaren bitartez natura eraldatzen badu. Horrela, gizakiok gizaki bihurtzen gara. Kapitalismoa oinarri hartuta, alienazio hau kapitalismoaren errua da. Kapitalismoan, denok pertsona aberatsago batentzat lan egiten dugu, eta lan hori gurea ez denez, izaera hori galtzen dugu eta ezin dugu geure burua garatu. Beraz, pertsona hori sozialki gehiago pobretuko da, eta pertsona gisa ezin izango da garatu.

Alienazioaren Lau Formak

  1. Lan produktuari dagokiona: Lana egiten duen pertsonak badaki lan hori ez dela berarentzat, eta, orduan, arrotz sentitzen da egiten duen lanarekin. Lana ez da bere burua garatzeko, baizik eta beste pertsona batzuk aprobetxatzeko.
  2. Lan jarduerari dagokiona: Lanak ez du bere autoerrealizazio funtzioa beteko, eta pertsona instrumentu bihurtzen da. Lana garatzeko eta autoerrealizatzeko erabili beharrean, instrumentu moduko bat izateko erabiltzen da.
  3. Naturarekiko harremanari dagokiona: Natura ez da autoerrealizatzeko eta garatzeko leku bat, baizik eta bizirauteko modu bat. Beraz, egin behar den lana bizirautekoa da.
  4. Gainerako gizakiei dagokiena: Kapitalismoaren ondorioz gizarteari kalte egiten zaio. Bi klase oso desberdin daude, non baten aberastasuna bestearen pobrezia den.

Erlijio Alienazioa

Alienazio ekonomikoaren eta sozialaren ondorioa da. Eskaintzen duen kontsolamendua hurrengo bizitza batean dago. Jainkoa gizakiak sortutako zerbait da. Ulertu behar da lan-baldintzak oso txarrak zirela, eta mundu honetatik ihes egiteko modu bat dela esatea beste bizitza batean gauza onak gertatuko direla. Marxen ustez, bizi-baldintza horiek desagertzen badira, erlijioa ere desagertuko da, erlijioa bizi-baldintzen ondorioa delako. Bere ustez, hau aldatzeko jabetza pribatua ezabatu eta komunismoa ezarri behar da; orduan, bizi-baldintzak eta erlijioa desagertuko lirateke.

XIX. Mendeko Testuinguru Historikoa

Politika

  • Iraultzen mendea.
  • Erresuma Batua estatu inperialista berria eta nagusia.
  • Industria Iraultza sendotu zen.
  • Napoleonek egindako konkistek Europako mugak desegituratu zituzten.
  • Pangermanismoa.
  • Parlamentarismoa eta liberalismo politikoa.
  • Mugimendu sufragista.

Gizartea

  • Estamentuen gizarte-egitura hautsi zen.
  • Hiri handien birmoldaketak.
  • Hiri- eta merkataritza-azpiegitura berria.
  • Industriaren ugaritzearen ondorioz biztanleria handitu zen.
  • Desberdintasun handiak.

Ekonomia

  • Ingalaterran, Industria Iraultzaren gorakada.
  • Iraultza Frantziara, Herbehereetara eta Alemaniara hedatu zen.

Zientzia eta Teknologia

Aurrerapen zientifiko eta asmakizun tekniko handiak.

Filosofia

  • Idealismoa, positibismoa, marxismoa eta bitalismoa.
  • K. Marx, A. Schopenhauer, F. Nietzsche.

Kultura

  • Erromantizismoa.
  • Errealismoa (margolaritza).
  • Inpresionismoa.

Entradas relacionadas: