XX. Mendeko Lehen Erdia: Krisiak eta Diktadurak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,54 KB

1929ko Krisialdia eta Hedapena

1929ko krisialdiaren jatorria New Yorkeko burtsaren 1929ko cracka deritzonak krisialdi ekonomiko larria eragin zuen mundu osoan.

Kausak:

  • Gainekoizpena: Gerra amaitzean, herrialdeek mota guztietako produktuak fabrikatu zituzten eta horrek soberakinak eragin zituen.
  • Espekulazioa: Bankuek maileguak eman zizkieten enpresei eta bezero partikularrei, eta haiek burtsan inbertitzen zuten dirua. Hogeiko hamarkadaren erdialdetik aurrera enpresa batzuk arazoak izaten hasi ziren, baina enpresa horien akzioak gorantz zihoazen, jende guztiak erosten baitzituen. Arazoa zen akzio horiek burtsan zuten balioa ez zetorrela bat enpresek egiazki zituzten irabaziekin.

1929ko urriaren 24an, ostegun beltza deritzon egunean, New Yorkeko burtsan akzioak barra-barra saldu ziren. Hori dela eta, beren balio guztia galdu zuten, eta bai enpresek bai inbertsoreek porrot egin zuten: 1929ko cracka.

Faxismoaren Oinarri Ideologikoak

Italiako faxismoa Benito Mussoliniren izaerari lotuta dago, Alderdi Nazional Faxista sortu baitzuen.

Faxismoaren ezaugarri ideologiko nagusiak hauek ziren:

  • Demokraziaren eta komunismoaren aurka egotea.
  • Gizabanakoa estatuaren mendean hartzea: Gizabanakoen askatasunak ezabatu egiten ziren.
  • Alderdi politiko bakarra onartzea: Ez zegoen hauteskunde askerik.
  • Indarkeria gorestea: Helburua ez zen arerioa konbentzitzea, baizik eta hura ezabatzea.
  • Masa-hedabideen monopolioa (irratia) eta propaganda erabiltzea, iritzi publikoa kontrolpean eta esanetara izateko. Sinboloek, mitin handiek eta desfileek garrantzi handia izan zuten herritarrak doktrinatu ahal izateko.
  • Ekonomia estatuaren kontrolpean jartzea.
  • Balio nazionalak goraipatzea, eta herrien arteko desberdintasunak aldarrikatzea.
  • Gerra eta militarismoa goratzea: Italiarentzat inperio kolonial bat sortu behar zela eskatzera ere iritsi ziren.

AEBetako Kontsumo Gizartea (20ko Hamarkada)

1920ko hamarkadako urte zoriontsuak Estatu Batuetan. 1922. eta 1929. urteen artean industria asko hazi zen Estatu Batuetan. Automobilgintza, etxetresnagintza, eta industria elektrikoa, petrokimikoa... asko garatu ziren.

Bizi-kalitatea hobetu egin zen, eta horren ondorioz kontsumo-gizartea sortu zen. Etxebizitza batzuetan, ordura arte aberatsen etxebizitzetan bakarrik zeuden instalazioez gozatzeko modua zegoen: igogailua, berokuntza edota argindarra. Etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozkailuak, irratiak…) eta autoak eskuragarri izan ziren orduko gizarteko jende gehiagorentzat, publizitatearen bidez ezagutzen eta epekako erosketen bidez ordaintzen baitzituzten. Bizimodu amerikarra mundu osora hedatu zen.

Aisialdirako moduak ere aldatu egin ziren. Ikuskizun berriak zeuden: zinema, kabaretak, masa-kirolak (boxeoa, errugbia…) eta herri-musika. Prentsa eta irratia asko hedatu ziren.

Europako Diktadurak (XX. mende hasiera)

Diktadura guztiak ez ziren berdinak. Gehienak gobernu kontserbadoreen esku zeuden, hau da, XIX. mendekoen antzekoak ziren gobernuen esku. Baina hiru erregimen totalitario berri ere sortu ziren: faxismoa Italian, nazismoa Alemanian eta estalinismoa SESBen.

Horietan guztietan, agintean zegoen alderdi bakarrak jokabiderako eta pentsamendurako arauak inposatu zizkien herritarrei, askatasunak ezabatu eta giza eskubideak bortxatu zituen. Bi ezaugarri nagusi:

  • Agintean zegoen alderdi bakarrak jokabiderako eta pentsamendurako arauak inposatzen zituen.
  • Askatasunak ezabatu eta giza eskubideak bortxatzen ziren.

Hiperinflazioa: Definizioa eta Adibidea

Europako ekonomiak bakera berregokitzeko prozesua luzea eta zaila izan zen, bai gerrak eragindako hondamendiagatik, bai inflazioagatik, eta bai langabeziaren hazkundeagatik ere.

Krisialdia bereziki handia izan zen Alemanian, gerraren kalteak ordaindu behar baitzituen. Horrek berekin ekarri zuen prezioak ikaragarri garestitzea eta monetak (markoak) balioa galtzea: 1922ko martxoan, dolar batek 493 markoko balioa zuen, eta hurrengo urteko azaroan, berriz, 4,2 bilioi markokoa.

Fenomeno horri hiperinflazioa deritzo.

Entradas relacionadas: