XX. Mendeko Krisia eta Erregimen Totalitarioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,8 KB
1929ko Krisia eta Depresio Handia
1920ko hamarkadetan, oparotasun bete-betean, Estatu Batuetako familiek haien dirua burtsan inbertitzen zuten eta gero eta mailegu gehiago eskatzen zituzten.
- Espekulazio handiaren ondorioz, New Yorkeko burtsak estanda egin zuen, 1929ko urriaren 24an eta 29an, Ostegun eta Astearte Beltzak. Akzioen kotizazioek gainbehera egin zuten, izua zabaldu zen eta New Yorkeko burtsaren kraka izan zen.
- Enpresek beren balioa eta kapitala galdu zituzten. Banku gehienek porrot egin zuten, konpainia askok ateak itxi zituzten eta haien langileak kaleratu zituzten. Oparoaldiaren amaiera zen.
- Ekonomia krisia mundu osora zabaldu zen eta Depresio Handia deitu zitzaion. Sistema kapitalistak ordura arte inoiz jasandako krisirik txarrena izan zen.
- Krisiaren ondorioak:
- Kontsumoa gutxitu.
- Langabezia gehitu.
- Milaka pertsona pobrezian.
- Krisitik ateratzeko, AEBetako presidente Rooseveltek plan berri bat jarri zuen abian, New Deal izenekoa.
- Estatuaren kontrola.
- Lan publikoak sustatzea.
- Enpresei diru-laguntzak ematea.
- Bankuak kontrolatzea.
- Gizarteari laguntzak ematea.
Totalitarismoa
Demokrazia nagusitu zen Europan, biztanle guztiengana iritsi ziren hauteskunde askeak eta konstituzio berriek herritarren eskubideak eta askatasunak onartzen zituzten. Alabaina, gobernu demokratikoek ez zioten irtenbiderik aurkitzen arazo sozial eta ekonomikoari, eta horren ondorioz sortu ziren erregimen totalitarioak.
Adibidez:
- Sobietar Batasunean (Estalinismoa)
- Italian (Faxismoa)
- Alemanian (Nazismoa)
Erregimen totalitarioen ezaugarriak:
- Diktadura eta askatasun falta.
- Diktadorearen gorespena.
- Estatuaren ideologia ofiziala.
- Ideien errepresioa.
- Izua eta indarkeriaren erabilera.
Faxismoa Italian
Italian, faxismoa XIX. mendeko nazionalismoan oinarritzen zen, baina ideologia honako printzipio hauetan oinarritzen zen:
- Italia, Lehen Mundu Gerraren ondoren, azpibaloratua sentitu zen.
- 1929ko krisi ekonomikoaren eragina.
- Sistema parlamentarioaren porrota.
- Indarkeriaren erabilera onartzen zen.
1921ean, Benito Mussolinik Alderdi Nazional Faxista sortu zuen, bere burua Duce izendatuz. Langileen, dirudunen eta kontserbadoreen babesa lortu zuen. 1922an, Alkandora Beltzek Erromako Martxari ekin zioten. Mussolinik boterea lortu zuen eta erakunde demokratikoak desegin zituen, kontrol ideologiko, politiko eta sozial zorrotza ezarriz. Oposizioa debekatu zuen eta potentzia handiaren irudia zabaldu zuen.
Nazismoa Alemanian
Lehen Mundu Gerraren ondorioek eta Versaillesko Itunak Alemania pobretu zuten. Haren ondorioz, Alderdi Nazionalsozialista sortu zen, Adolf Hitler liderrarekin. Honako printzipio hauek zituen:
- Arraza ariarra nagusia zen.
- Ezinduak hil egiten zituzten.
- Antisemitismoa: Juduak etsaiak ziren eta hil egin behar ziren.
- Antikomunismoa: Komunistak eta marxistak etsaiak ziren.
- Alemaniaren bizi-eremua bermatzeko Europa ekialdera hedatzea.
- Frantziaren aurkako mendekua: Alsazia eta Lorena berreskuratzea.
Krisiak oso gogor jo zuen Alemania, AEBetako kredituen mende baitzegoen erabat. Bankuen eta industrien porrotaren ondorioz, Alemania miseria gorrian geratu zen. Hindenburg presidenteak Hitler izendatu zuen kantziler (lehen ministro). Hitlerrek Hirugarren Reicha ezarri zuen, botere guztiak bereganatu zituen kantziler izendatuz eta diktadura ezarriz.
Hitlerrek ekonomia suspertzeko eta herri lanak egiteko politika industriala bultzatu zuen. Horrela, politika inperialista bideratu ahal izan zuen.