XX. Mendeko Historia: Inperialismoa eta Gerra Handiak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,67 KB

Inperialismoaren sorrera: Zergatik?

Europako nazioak ekonomiaren modernizazioaren buru zirelako, lur osoko lurraldeak mendean zituztelako eta kultura-aurrerapenetan aitzindariak zirelako sortu zuten inperialismoa.

Hedapen inperialista: Noiz eta zein inperio?

Hedapen inperialista 1870. urtean hasi zen. Garaiko inperio garrantzitsuena Britaniar Inperioa izan zen, eta bigarrena Frantziar Inperioa.

Berlingo Konferentzia: Ondorioak

Berlingo Konferentzian, Afrika Europako estatu nagusien artean banatu zen.

Bake Armatua: Definizioa eta helburuak

Bake Armatua nazioarteko harremanen egoera berezia izan zen. Gidaria Gilen II.a izan zen. Helburuak honako hauek ziren:

  • Europako potentziak aurkako bi bloke militarretan bereizi ziren: Aliantza Hirukoitza eta Entente Hirukoitza.
  • Armamentu-norgehiagoka handia gertatu zen.

Bismarck-en aliantza sistema: Helburuak

Bismarckek Alemania, Austria-Hungaria eta Errusiaren arteko aliantza sistema sortu zuen, non Italia ere sartu zen. Helburuak Frantzia isolatzea eta Balkanetan gerrak saihestea ziren.

Lehen Mundu Gerra: Zergatiak

Lehen Mundu Gerraren garapena eta zergatiak honako hauek izan ziren:

  • Lurralde-aldarrikapenak.
  • Lehia ekonomikoak.
  • Interes kolonialak.
  • Bi aliantza bloke sortu zirelako.
  • Gainera, Sarajevon artxidukea hil zutelako.

Lehen Mundu Gerraren ondorioak

  • Hildako ugari: Hildakoen kopuru izugarria eta umezurtz ugari.
  • Aldaketa sozialak: Ordura arte gizonek egiten zituzten lanak emakumeak egiten hasi ziren.
  • Lurralde-aldaketak: Estatu berriak sortu ziren, hala nola Finlandia, Estonia, Letonia, Lituania, Polonia, Jugoslavia, Txekoslovakia eta Hungaria.
  • Hondamendi ekonomikoa: Europarentzat galera material handiak ekarri zituen, eta beste herrialde batzuekin zorpetuta geratu zen.

Gerraosteko akordioak eta erakundeak: Helburuak

  • Parisko Bakea: Alemaniaren suspertzea eragoztea, botereen oreka lortzea eta Errusia bakartuta uztea.
  • Versaillesko Ituna: Alemaniak kolonia guztiak galtzea.
  • Nazioen Elkartea: Munduko herrialde nagusiak elkartzea, bakea mantentzeko helburuarekin.

Tsarraren Errusia: Egoera soziopolitikoa

Tsarraren Errusian ez zegoen askatasun politikorik. Hala ere, hainbat alderdi politiko zeuden, hala nola burgesen alderdiak, nekazarien alderdia eta langile iraultzaileen alderdiak.

Errusiako 1905eko eta 1917ko iraultzak: Zergatiak

Mugimendu iraultzaile garrantzitsuak izan ziren. 1905eko iraultza Japoniako tropek tsarraren armada garaitu zutelako gertatu zen, Errusiak Asian hedatzeko egindako ahaleginaren ondorioz.

Errusiako Iraultzako kontzeptu gakoak

  • Gerra Zibila: Herrialdea aurkako bi bandotan bereizi zen; Armada Zuria eta Armada Gorria.
  • Gerrako Komunismoa: Frontea eta hiriak hornitzeko ezarritako politika sistema.
  • Sobiet: Boltxebikeen gidaritzapean zeuden langileen, nekazarien eta soldaduen batzar iraultzaileak.
  • Mentxebikeak: Tsarismoaren aurkako indar politikoa.
  • Boltxebikeak: Errusian XIX. mendean tsarismoaren aurkako politikan langile iraultzaileen alderdi erradikala zen.

Entradas relacionadas: