XX. Mendeko Gertaera Nagusiak: Gerrak eta Deskolonizazioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,53 KB
II. Mundu Gerraren Arrazoiak eta Aliantzak
Gerra arteko garaian, Versaillesko Itunak alemaniarrengan sortutako haserrea baretzeko zenbait urrats eman ziren. Hala ere, Alemaniak lurralde zati bat galdu zuen, eta, horrez gain, alemaniarrak Lehen Mundu Gerran sortutako kalteengatik kalte-ordainak ordaintzera derrigortuta zeuden.
Arrazoi nagusiak
- Versaillesko Itunak Alemanian sortutako haserrea eta kalte-ordainak.
- Italia ere galtzaile atera zen bake hitzarmenetan. Italiako gobernuak ahulak ziren, eta horren ondorioz, faxistek boterea eskuratu zuten, Mussoliniren agindupean.
Aliantzak
Japonia gerran zegoen Txinarekin eta sobietarren esku-hartzearen beldur zen. Horregatik, Alemaniarekin, Italiarekin, Hungariarekin eta Espainiarekin Antikomintern Ituna sinatu zuen 1936. urtean. Alemaniak eta Italiak, beren aldetik, aliantza militarra sinatu zuten, Burdinazko Itunaren arabera.
Gerra Hotza: Blokeen arteko Tentsioa
Bigarren Mundu Gerraren ondoren egon zen egoera politikoa izan zen. Horretan, mundua bi bloketan banatu zen:
- Kapitalista: AEB buru zela.
- Komunista: SESB buru zela.
Bi bloke horien artean tentsioa zegoen, eta munduko leku zehatzetan gerrak egon ziren, baina inoiz ez ziren zuzenean AEB eta SESB sartu, beldurrez baitzeuden munduaren suntsiketa osoa ekarriko zuela. Mesfidantza horren ondorioz, aliantza militarrak sortu ziren:
- OTAN/NATO (Kapitalistak)
- Varsoviako Ituna (Komunistak)
Gatazka nagusiak
Gerra Hotzaren garaian sortu ziren gatazka edo gerra nagusiak:
- 1948: Berlingo blokeoa (8 autopista, 3 trenbide).
- 1950-1953: Koreako Gerra.
- 1959-1961: Berlingo bigarren krisia.
- 1963: Kubako Misilen Krisia.
- 1965-1975: Vietnamgo Gerra.
- 1979-1989: Afganistango Krisia.
Deskolonizazioa
II. Mundu Gerraren gero, Afrikan eta Asian batez ere, gertatu zen prozesu politikoa. Prozesu horren bidez, europarren menpe zeuden koloniek independentzia lortu zuten.
Arrazoiak
- Demografikoak
- Jaiotza eta heriotza tasaren beherakada.
- Ekonomikoak
- Trukean oinarritutako ekonomiek koloniak baldintzatu zituzten.
- Sozialak
- Kolonizatutako herrialdeko burgesia agertzean, independentzia lortzeko borrokarako oinarri soziala eratu zen.
- Kulturalak
- Europako kultura-ereduen ezartzea eta atzerrian hezitako taldeak lagungarriak izan ziren pertsona horiek beren jaioterrietan subiranotasun, nazio eta independentzia kontzeptuak aplikatzeko.
Horrela, herrialde berri asko sortu ziren, baina gehienek arazoak izan zituzten estatu tinko bat osatzeko. Hala nola, India, Kenia, Indonesia, Hegoafrika... Arazo horiek batzuetan, gaur egun ere irauten dute, eta zenbait estatuk oraindik ez dute egonkortasuna lortu.
Ameriketako Estatu Batuetako Sistema Politikoa (AEB)
1787. urtean onartutako konstituzioa askotan aldatu den arren, sistema politiko iparramerikarra oso gutxi aldatu da sortu zenetik. Ameriketako Estatu Batuak berrogeita hamar estatuk estatu federal bat osatzean sortu ziren, eta konstituzioa botere banaketan oinarritzen da.
Sistema politikoa bi alderdiren artean banatzen da:
- Alderdi Demokrata
- Alderdi Errepublikarra