XX. mendeko gatazkak: faxismoa, nazismoa eta gerra hotza
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,15 KB
1. Hogeigarreneko urte zoriontsuak
Ameriketako Estatu Batuak (AEB) eta Lehen Mundu Gerra (LMG)
AEB indartsu atera zen Lehen Mundu Gerratik. Armak eta industriarako produktuak saldu zizkioten Europari. Gainera, giza galera gutxi izan zituzten Lehen Mundu Gerran. Gerra amaitu zenean, lehen potentzia mundiala bihurtu zen, Europako herrialde gehienak AEBekin zorpetuta zeudelako gerra-maileguak zirela eta.
Kontsumoaren gorakada eta burtsaren hazkundea
Berrikuntza teknologikoen eta lan egiteko sistema berriaren ondorioz, produkzioa handitu egin zen. Honen ondorioak:
- Gizarte kontsumista sortu zen.
- Produktibitatea handitu zen.
- Produkzio-kostuak murriztu ziren.
- Burtsak gora egin zuen.
Superprodukzioaren krisia
A) Nekazaritza:
- Nekazariak izan ziren kaltetuenak.
- Zorrak zituzten nekazariek.
- Salmentak jaitsi eta stocka pilatu zitzaien.
- Nekazari askok porrot egin zuten.
B) Industria:
- Stocka pilatu zitzaien.
- Prezioak jaitsi zituzten.
- Enpresa askok porrot egin zuten.
- Langabeziak gora egin zuen.
2. Italiako faxismoa
Italia eta Lehen Mundu Gerra
Italia ahul atera zen Lehen Mundu Gerratik. Giza galera ugari izan zituzten. Enpresa ugari itxi zituzten. Lehen Mundu Gerraren bake-akordioek etsipena eragin zuten. Italiaren parte-hartzea Lehen Mundu Gerran iruzurra izan zelako ustea zabaldu zen. Gainera, ezegonkortasun politikoa sortu zen.
Italia eta Benito Mussolini
Krisi ekonomikoak tentsioa eragin zuen. Grebak egiten hasi ziren eta iraultza sozial baten beldur ziren kontserbadoreak. 1919an, "alkandora beltzak" talde paramilitarra sortu zen. 1921ean, Mussolinik Alderdi Nazional Faxista (PNF) sortu zuen.
Alderdi Nazional Faxista
PNFren helburua estatu indartsu bat eraikitzea zen. Honen alde zeuden:
- Behe-mailako burgesia
- Lur-jabe handiak
- Eliza Katolikoa
- Erregea
1922an, hauteskundeak galdu ondoren, erregearengan presioa egiteko asmoz, Mussolinik alkandora beltzekin ibilaldia antolatu zuen Erromara. Erregeak gobernuburu izendatu zuen Mussolini.
3. Nazismoa Alemanian ezartzeko bidea
1918an, Guillermo II.ak kargua utzi zuen. Weimar Errepublika aldarrikatu zen. Versaillesko Itunak ondorio latzak ekarri zizkion Alemaniari:
- Hainbat lurralde galdu zituen.
- Armada murriztu zitzaion.
- Kalte ekonomiko gogorrak ezarri zizkioten.
Ondorioak:
- Krisi ekonomikoa zabaldu zen.
- Errepublikaren aurkako mugimenduak sortu ziren.
1920an, Hitlerrek NSDAP (Alderdi Langile Aleman Nazionalsozialista) sortu zuen. Oinarriak:
- Antisistematismoa
- Boltxebismoarekiko gorrotoa
- Demokraziarekiko eta parlamentuarekiko mesprezua
1929ko krisia eta Alemania
Krisiaren ondorioak oso gogorrak izan ziren Alemanian. Lantegiak itxi ziren, langabeziak gora egin zuen, eta gizartean haserrea zabaldu zen. 1932an, Hitlerrek hauteskundeak irabazi zituen. Hindenburg hiltzean, bere burua Führer eta III. Reicheko kantziler izendatu zuen.
4. Alemaniako III. Reich
- Alderdiak eta sindikatuak desegin zituen.
- Parlamentua itxi zuen.
- Boterea PNFren eskuetan zegoen.
- Herri-administrazioa desegin zuen.
- Epailetza botere pribatu bihurtu zen.
Gizarte bateratuaren oinarriak
- Arraza garbiaren nagusitasuna
- Ideologia nazionalista
- Emakumea oso baztertuta zegoen gizartean.
- Hitlerren gazteriak sortu ziren.
Nazionalismoa eta ikara-erregimena
Alemania polizia-estatu bilakatu zen. GESTAPO sortu zen. Arraza-garbitasuna mantentzeko asmoz, neurri hauek hartu zituzten:
- Juduen negozioen aurkako boikota
- Ezkontza mistoen debekua
- Juduak bereizgarri bat eramatera behartzea
1933an, kontzentrazio-esparruak sortu ziren.
5. Gerraren ondorioak
Europa hondamenak jota zegoen, materialki eta moralki.
- Biktimen gehiengoa zibilek osatzen zuten, ez militarrek.
- Kalte materialak izugarriak izan ziren.
- Gerran zehar, giza eskubideak oso urratuak izan ziren.
Bake-konferentziak
- 1943 - Teherango Konferentzia: Britainia Handiak, AEBk eta SESBk gerraren amaiera bizkortzeko neurriak hartu zituzten.
- 1945 - Yaltako Konferentzia: erregimen alemaniarra deuseztatzea eta Alemania lau eremutan banatzea erabaki zen.
- 1945 - Potsdamgo Konferentzia: Britainia Handiak, AEBk eta SESBk Alemaniari buruzko gaietan adostasunak lortu zituzten, baina AEBk SESBri emandako laguntzak eten zituen, eta SESBk Ekialdeko Europan agintea zabaldu zuen.
- 1946 - Parisko Konferentzia: bake-hitzarmenak adostu ziren.
- 1945 - San Franciscoko Konferentzia: NBE (Nazio Batuen Erakundea) eratu zen. Bere helburua bakea eta segurtasuna lortzea zen.
6. Bi bloke antagonikoren eraketa
Bigarren Mundu Gerra amaitu eta mundua bi zatitan banatu zen:
- A) Mendebaldeko herrialdeak: AEB eta Britainia Handia buru zirela.
- B) SESB: Sobietar Batasuna buru zela.
Ezberdintasun ideologikoak zituzten, eta eredu sozioekonomikoak erabat aurkakoak ziren. AEBko gobernutik komunistak kendu zituzten, eta SESBn, berriz, alderdi komunista jarri zen gobernuan.
1947: Truman doktrina
Europa komunismotik aldentzeko, AEBk esku hartzea proposatu zuen. Soldadu eta base estatubatuarrek gora egin zuten, eta Marshall Plana indarrean jarri zen. Ondorioz, "altzairuzko hesia" sortu zen, mundua bi bloketan zatituz:
- A) 1949an, NATO (Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea) sortu zen: AEB eta aliatuak.
- B) 1955ean, Varsoviako Ituna sortu zen: SESB eta aliatuak.
Bigarren Mundu Gerra amaitzean, Alemania lau zatitan banatu zuten. 1948an, mendebaldeko hiru zatiak batzea erabaki zuten. Horri erantzuteko, Berlingo blokeoa agindu zuen SESBk. Ondorioz, Alemania honela gelditu zen banatuta:
- Errepublika Federala (mendebaldean): AEB, Britainia Handia eta Frantzia.
- Errepublika Demokratikoa (ekialdean): SESB.
7. Gerra Hotza eta bizikidetza
Gerra Hotza Bigarren Mundu Gerraren ondoren hasi zen. Tentsioz beteriko arma-lehia izan zen.
Koreako Gerra (1950-1953)
Bigarren Mundu Gerra amaitzean, SESBk Ipar Korea okupatu zuen, eta AEBk Hego Korea. 1950ean, Ipar Koreak indarrez sartu zen Hego Korean, eta orduan, AEBk esku hartu zuen. 1953an amaitu zen gerra.
Vietnamgo Gerra (1954-1975)
1945ean, komunistek independentzia aldarrikatu zuten, baina Frantziak ez zuen onartu. 1954an, Vietnam bi zatitan banatu zen: Ipar Vietnam eta Hego Vietnam. 1975ean amaitu zen gerra, eta Vietnam komunisten esku geratu zen.
Misilen krisia (1962)
1959an, Fidel Castrok erregimen iraultzailea sortu zuen Kuban, eta AEBk itsas blokeoa ezarri zion. 1962an, blokeen arteko tentsioak bidea zabaldu zion "bizikidetza baketsua" deritzon lasaitasun-giroari. 1970eko hamarkadaren bukaeran, Gerra Hotzeko gatazkak biziberritzeko guneak sortu ziren.
8. Hirugarren Munduaren sorrera
Deskolonizatutako lurraldeak baztertuak sentitzen ziren nazioarteko politikan eta ekonomian. 1955ean, Bandungeko Konferentzia egin zuten. Helburuak:
- Kolonialismoaren bazterketa.
- Nazio guztien subiranotasuna eta berdintasuna.
- Gatazkak modu baketsuan konpontzea.
- Herrialde afro-asiarren garapena sustatzea.
- Estatu independenteen artean hitzarmenak ezartzea.
Ondorioz, Belgradeko Konferentzian, Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua sortu zen.
Neokolonialismoa
Independentzia politikoak ez zuen independentzia ekonomikoa ekarri. Ondorioak:
- Merkataritzako mendekotasuna.
- Herrialde deskolonizatuek beste herrialdeekiko mendekotasun ekonomikoa dute, jasotako maileguak direla eta.
- Estatu berrien artean borrokak sortu ziren, mugak zirela eta.