XX. Mendeko Euskal Idazleen Bilduma
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,06 KB
XX. Mendeko Euskal Idazleak
Lizardi
Zarautz (1896) - Tolosa (1933). Lantegi bateko gerentea izan zen. EAJ alderdiko militantea izan zen. Poeta eta prosalari bikaina, literaturari eman zion artikulugintzari. Bere klase lanetan erdal hizkuntza erabili zuen gehienbat. Urte asko eta historia luzea pasa behar izan dute gutxiengo baten poesiak herri oso baten erreferentzia izaten hasteko.
Lauaxeta
Laukiz (1905) - Gasteiz (1937). Jesuitetako ikasle izan zen eta han zaletu zen euskararen eta literaturaren munduan. Euskadi egunkarian euskarazko atalen arduradun aritu zen. Abertzale militantea, mitinetan hizlari ibili zen eta gudarien batailietan ere. Gai sozialei kantatzen aitzindarietakoa izan zen. Abertzaletasuna eta fede kristaua etengabeko gaiak izan ziren bere olerkigintzan.
Jon Mirande
Paris (1925). Emigratutako guraso zuhurrotarrek ez zioten euskara irakatsi eta 20 urterekin ikasi zuen. Bulego lanak bete zituen Frantziako finantza ministerioan. Filosofia eta hizkuntzak ikasi zituen. Frantzia handia baino gehiago Euskal Herri txikia maite zuen; kristautasuna arbuiatzeagatik demokrazia eta sozialismoa ere. Euskal Herriko abertzale kontserbadoreekin eta ezkertiarrekin haserretu zen. 1972an bere buruaz beste egin zuen etsipenak jota.
Gabriel Aresti
Bilbo (1933). Ez zuen euskara etxean ikasi. 12 urterekin euskara ikasi behar zuela konturatu zen, euskalduna izateko. Bulego gris batean kontulari lanak egin zituen. Antzerkia berritu zuen, kantagintza sustatu, itzulpenak, ipuinak eta nobela bat utzi zizkigun eta artikulu eta hil-tzaldiak, zorrotzak bezain polemikoak. Eusko gogoa aldizkarian argitaratu zuen bere lehen poema.
Josanton Artze
Usurbil (1939). Poesia bisuala landu du, poemak objektu plastikoak proposatu dizkio irakurleari, irakurketa bakoitzean ezberdin antzeman ditzan. Kaligramek zein hitzezko eskulturek liburua adierazpen artistiko izendatzeraino goratu zuten. Hotsa nabarmentzea helburu duten poema andana plazaratu zituen. Hitz-jokoak, aliterazioak zein hotsen arteko konbinazio ugari bilatu ditu. Egiaren bilaketa dago poesian, sakonean, kontraesanen alboan, harriduraren itzaletan dagoen egia.
Xabier Lete
Oiartzun (1944). Poeta, kantari, antzerkilari eta politikaria izan zen. Mikel Laboa, Benito Lertxundi... Ez Dok Hamairu kultura-taldeko partaide ezagunenetakoa da. Mikel Laboak izugarrizko itzala eman zion bere poesiari. Poesia zuzenean eskaintzen urteak eman zituen. 2008an, Egunsentiaren esku izoztuak olerki-bilduma kaleratu eta jendaurreko errezitaldietara itzuli zen.
Amaia Lasa
Getaria (1948). Magisteritza eta literatura-ikasketak egin zituen eta 3 urte eman zituen Nikaraguan, irakaskuntzan laguntzen. Bere poesiak nitasunaren literatura egiten du, intimista, norberaren sentimenduen adierazgarria dena, eguneroko gauza arruntei kantatzen diena. Emakumearen ahotsa entzunarazi zuen euskarazko poesiaren mundu maskulinoan. Norberaren nahien eta errealitatearen arteko talka ageri da bere poesiagintzan.
Bernardo Atxaga
Asteasu (1951). Literatura-mugimenduko egile nagusietako bat izan zen eta gaur egungo idazlerik ezagunena, bere lanek izan dituzten sari eta itzulpen ugariei esker. Literatura esperimentalista egin zuen. Haur-literatura idatzi zuen genero horri kalitate handia emanez. Geografia pertsonal bat sortu zuen: Obaba. Ipuinak eta nobela beltzak argitaratu zituen. Azken lana: Zazpi etxe Frantzian eleberria.
Joseba Sarrionandia
Iurreta (1958). Filologia ikasi zuen Bilbon eta gaztetatik hasi zen literaturaz eta zinemaz zenbait aldizkaritan idazten. 1980an espetxeratu egin zuten. Kartzela baino lehen, ondoren eta bitartean bere lanak argitaratu ditu. Kalitatearen marka nabarmena dute bere liburuek. 80ko hamarkadan poesiaren berritzaile eta inspiratzaile nagusietakoa izan da Atxagarekin batera.
Itxaro Borda
Baiona. Bere olerkia 1974an agertu zen. Euskal Herriko aldizkari, astekari eta egunkaritan kolaboratu du. Maiatz aldizkariko zuzendaria izan da. Nobela eta kronika landu ditu. 2002 Euskadi saria jaso zuen, %100 basque eleberriaren eskutik. Europako hainbat hizkuntzatara itzuliak ditu hainbat olerki.
Kati Otaegi
Azpeitia (1959). Irakaslea da. Ipuin liburu bat dauka argitaratuta. Lehen liburuan mundu intimo bat, nerabezaro luzatua eskaini zuen baina heldutasunetik. Elkar ulertzeko marko bat definitzen saiatu zen. Maitaleen gatazka ezin da bereizi inguru ankerretik, apokalipsi txikien antza hartzen du egitura konplexuko poemetan. Gardetazunak, orain hunkitu ez ezik itsutu ere egiten gaitu.
Iñigo Astiz
1976an jaioa. Euskal Filologian lizentziatu zen EHUn eta euskara teknikari lanetan dihardu. Literatura-kritika ere jorratu du. Berria egunkarian kolaboratzen du. Hainbat sari eta beka eskuratu ditu, bere lanak plazaratzea ahalbidetu diotenak.