XX. Mendeko Arte Mugimenduak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,43 KB
BAUHAUS
"La forma sigue a la funcion" Walter Gropius arkitektoak sortu zuen 1919an, Alemanian (Weimar). Ofizioetako eta diseinuko eskola izan zen, arte modernoaren barruan garrantzi handia izan zuen. Hainbat arlo artistiko landu zituen, nahiz eta eragin handiena arkitekturan izan. Arte ederrek eta eskulangintzak ekoizpen industrialaren barruan balio bera zuten. Ez zen bakarrik eskola bat, mugimendu artistiko batean bihurtu zen.
Diseinu industrialaren eta diseinu grafikoaren oinarri akademikoak ezagutzen ditugun moduan ezarri ziren. Baina gainera, eguneroko objektuei estilo propio bat eman zien. Tipografia propioa asmatu zuten "sin-serif"
ARTISTAK:
Kandinsky, Marcks eta Klee irakasleak izan ziren.
ESPRESIONISMO ABSTRAKTUA
Paris artearen epizentroa izan zen mendeetan zehar, baina 1940ko eta 1950eko hamarkadetan Estatu Batuetan mugimendu berri bat agertu zen, Espresionismo Abstraktua, eta New York munduaren arte-kapitala bihurtu zen.
Bi multzotan banatzen da:
Akziozko pintura (action painting): Ezaugarri nagusia pintura kreazio dinamiko ekintza bezala kontsideratzen zutela da. Adibidez: Jackson Pollock, Willem de Kooning eta Franz Kline.
"Kolorearen eremuko pinturak": Clement Greenberg kritikoak esan zuen bezala, kolore planoak espazio handiak betetzen dituzten margolanak dira. Adibidez: Mark Rothko, Clyfford Still eta Barnett Newman.
Artista batzuek Federal Art Project-en eragina izan zuten (muraletako pinturak) eta New Deal-eko programak eta askok lientzo kolosalak egitera pasa ziren. Arte espresionistak artista eta ikuslearen arteko topaketa eragiten du. Artistak bere zirrarak adierazten ditu ikusleak lanaren aurrean egoteko sentsazioa.
ARTISTAK:
Jackson Pollock, Hans Hofmann, Willem de Kooning, Clyfford Still, Mark Rothko
ARTE KONTZEPTUALA
1960ko hamarkadan sortutako arte-mugimendua da, askotariko adierazpenak dituena. Guztiek partekatzen dute ideia nagusi bat: artelana ez da artistak sortutako objektu fisiko soil bat, kontzeptu eta ideia multzo bat baizik.
Arte kontzeptualaren sorreran Marcel Duchamp artistaren "Ready Made" izenekoek eragin zuzena izan zuten. Mugimendu honen beste ezaugarri bat ikuslearen parte-hartzearen beharra da. Ikusleak artistak darabilen hizkuntza ulertu eta artelanaren esanahia jaso behar du.
Teknika desberdinak erabiltzen dira: Body Paint, Happening, Land Art, Performance...
Vietnamgo Gerra, feminismoa, ekonomia berria eta TIC-en ugaritzea faktore erabakigarriak izan ziren mugimendu honen sorreran.
ARTISTAK:
Robert Rauschenberg, Yves Klein, Marina Abramovic
ART POP
Art Popa XX. mendearen bigarren zatian hasi zen mugimendu bat izan da. 1950eko hamarkadan Erresuma Batuan eta 1960ko hamarkadan Estatu Batuetan. Komunikabideetatik hartutako kultura popularraren irudiak ziren: iragarkiak, komiki liburuak, pertsonaia famatuak. Bere helburua irudi hauek hartzea eta kultura elitistarekin kontrastatzea zen. Bere testuingurutik ateratzen eta bere izaera normala nabarmendu ironiarekin. Ez dio arteari hainbeste garrantzia ematen, gehiago hori egitera eraman diren jokabideei.
Arte popa eta minimalismoa, arte modernoaren azken mugimenduak kontsideratzen dira, beraz, postmodernismoaren aitzindariak kontsideratzen dira.
Espresionismo abstraktuaren erreakzio bezala jaio zen, eta Dadaismoaren zenbait ezaugarri erabili ziren.