XX. mendeko Arkitektura Europan: Funtzionalismoa eta Organismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,67 KB

XX. mendearen lehen erdialdean Europak krisi ekonomikoa izan zuen. Artistek mundu horren gogorkeria adierazteko beharra sentitu zuten. XX. mendearen lehen erdialdean aldaketa sakonak izan zituzten arteek, non hausturak izatera ailegatu baitziren. Arkitekturaren bi ulerkera berri sortu ziren: funtzionalismoa eta organismoa.

Funtzionalismoa

Lehen Mundu Gerraren ondoren, arkitekto batzuek forma merkeak eta funtzionalak sortzea proposatu zuten. Teknologia berriek arkitektura eraikuntzari eskaintzen zizkioten aukerak ere baliatu zituzten (burdinaren erabilera, beirak). Estilo honen ezaugarriak forma soilak oinarrizko bolumenetara itzultzea, bizitza ulertzeko modu berria, dena funtzioari egokitu behar zitzaion. Arkitektoak: Le Corbusier, Gropius eta Mies van der Rohe.

Le Corbusier

Estiloaren ordezkari nagusiena zen. Arkitektura funtzional bat proposatu zuen eta bost oinarrietan eraiki zituen bere eraikuntzak:

  1. Etxea piloteen gainean eraikita, zorua libre geratzen da.
  2. Lorategi estalkia, estalki makurtuen ordez.
  3. Oinplano askea, alde batera utzirik trenkada bidezko antolaera zurruna.
  4. Leiho jarraikia, horizontalean garatua.
  5. Fatxada librea, euskarri funtziorik gabe.

Eredu hau erabili zuen eraikuntza guztietan (Savoye txaleta, etxebizitza blokeetan).

Gropius

Bauhaus eskolaren fundatzailea. Nazismoa agintera heltzean, Estatu Batuetara ihes egin zuten Bauhaus eskolako arkitektoek.

Mies van der Rohe

Bauhaus eskolaren partaide izan zen. Arrazionalismoa argi erakusten du. Lanaren sinpletasuna. Alemaniako pabilioa, Seagram etxeorratza. Materialak: altzairua, kristala. Bere eraikinetan funtzioaren ondorio bezala soilik onartu zuen forma.

Organismoa

Konplexutasuna defendatu zuen, nahiago zuten adierazpen pertsonala funtzio altaltasuna baino. Arkitektura organikoaren erreferentzia gizakia zen. Arkitekto batzuek bi estiloetan jardun zuten lanean. Ezagunena Wright arkitektura naturan integratzen jakin zuen. Oinplano librea, eraikina barrutik kanpora zabaltzen zen. Barnealdean espazio handiak (Kauffman etxea).

Azken Joerak

Bigarren Mundu Gerraren ondoren funtzionalismoa jarraitu zuen. Utzon arkitekto danimarkarrak hormigoia, altzairua, kristala erabili zuen Sidneyko Operan. XX. mendearen azken hamarkadan beste arkitektura korronte batzuk ere sortu ziren: high tech eta deskonstruktibismoa. Joera honen barruan Pompidou zentroa sortu zen. Bestalde, Gehry korronte deskonstruktibistan sailka daiteke, fantasiaren emaitza da forma. Forma angelutsuak, dinamikoak, forma konplexuak. Egungo gizartearen beharrei lortutako obrak sortzen dituzte: bulegoak, liburutegiak, museoak.

Entradas relacionadas: