XX. Mendeko Antzerkia: Errealismoaren Aurka eta Joera Berriak

Enviado por Aitortxu y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,41 KB

Antzerki Errealismoaren Aurka

XX. mendeko antzerkiak aurreko joera errealistaren aurka jo zuen. Hainbat antzerki-ildo sortu ziren horrela:

  • Antzerki Sinbolista

    Antzerkiaren tasun guztiak kendu nahi izan zituen. Agertokia biluztu egin zuen, testuari eta antzezpenari garrantzia emanez.

  • Antzerki Espresionista

    XX. mendeko lehen bi hamarkadetan jo zuen goia, Alemanian bereziki. Giza gogoaren alde ilun eta basatienak islatzen zituen, oholtzan amesgaiztoa gorpuztua. Argi-itzalak erabiltzen ziren horretarako.

  • Absurdoaren Antzerkia

    Bigarren Gerra bukatuta sortu zen. Suntsitutako munduaren isla zen absurdoa. Ez zegoen logikarik, ez akziorik, ez elkarrizketa zentzudunik, pertsonaien bizitzak berak ez zeukalako zentzurik.

  • Antzerki Errealista eta Errealismo Psikologikoa

    Zirkuitu komertzialetan jarraitu zuen, batez ere Estatu Batuetan. Hala ere, antzerki mota honen jomuga errealismo psikologikoa zen, alegia, pertsonaien sentimenduak eta haien arrazoiak aztertzea. Antzerki mota honek errealistak ez diren baliabideak ere erabiltzen ditu, hala nola sinboloak, ametsak, proiekzioak…

  • Musikala

    XX. mendeko beste antzerki mota arrakastatsu bat da. Hasieran abesti, dantza eta istorio komiko laburren batura hutsa zen. Gerora, generoa garatu egin zen, gaur egungo musikal arranditsuetara iritsi arte.

Garai honetan, antzerki-talde profesionalak indar handiz sortu ziren, antzerkigintza bide berrietatik eramateko.

XX. Mendeko Antzerkigile Nagusiak

Gaur egun antzerki sinbolistarik egiten ez bada ere, bere eragina handia izan da. Hona hemen XX. mendeko antzerkigile garrantzitsuenak eta haien ekarpenak:

  • Antzerki Sinbolistaren Eragina

    Eugene O'Neill, Tennessee Williams eta Harold Pinter estatubatuarren lanetan ikus daiteke, adibidez, edo lehenago Valle-Inclán espainiarrarenengan. Azken honen Bohemiako Argiak oso lan ezaguna da.

  • Federico García Lorca

    Mende hasierako korronteen eragina izan zuen, hala nola sinbolismoarena, surrealismoarena eta errealismoarena. Bere lan ezagunenak Odolezko Ezteiak eta Bernarda Albaren Etxea dira.

  • Bertolt Brecht

    Espresionismotik abiatu eta gero, hartatik askatu zen egile garrantzitsua izan zen. Antzerki politikoa egin zuen, errealismoaren aurkakoa eta agertoki biluziaren aldekoa.

  • Antonin Artaud eta Krudeltasunaren Antzerkia

    Krudeltasunaren antzerkia sortu zuen, gaixorik zegoen gizakia sendatu behar zuena. Artauden eraginez, antzerki-taldeak sortu ziren mundu osoan: Jerzy Grotowskyren Antzerki Laborategia, Peter Brook-en taldea, Le Théâtre du Soleil, Els Joglars, besteak beste.

  • Absurdoaren Antzerkiaren Egileak

    Egile nagusiak Eugene Ionesco (Kantari Burusoila) eta Samuel Beckett (Godoten Zain) izan ziren.

  • Errealismo Psikologikoa

    Arlo honetan, Arthur Miller eta Tennessee Williams ditugu ezagunenak.

  • Musikalaren Maisuak

    Andrew Lloyd Webberren Cats eta Operako Mamua aipatu behar dira, milioika lagunek ikusi dituzten lanak.

Entradas relacionadas: